(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

CEINek ekintzaile izan nahi dutenentzako doako tailer bat antolatu du datorren ostegunerako, hilak 12 ostirala, 2013.eko irailak 6


"Ekintzaileen pokerra" delako tailerraren asmoa da partaideei ekiteko dauzkaten baliabideak antzematen eta negozio-aukerak eraikitzen laguntzea


CEIN sozietate publikoak (Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarrak) ekintzaile izan nahi dutenentzako doako tailer berritzaile bat antolatu du hilaren 12rako: “Ekintzaileen pokerra”.

“Joko serio bat” da (ingelesez “serious game”), bi helburu dituena. Batetik, partaideei ekintzaile izateko behar dituzten eta barruan dauzkaten baliabideak aurkitzen laguntzea; eta bestetik, eskura dauzkaten baliabideak konbinatuz negozio-aukerak eraikitzen erakustea.

Hala, “Ekintzaileen pokerra” tailerreko lehen zatian, partaideek dauzkaten baliabideen inbentarioa egingo dute, hiru arlo hauek kontuan hartuta: nor naiz, zer egiteko gai naiz eta zer harreman dauzkat. Baliabide horiek karta bihurtuko dira eta, jokatzen hasteko, bosna karta aukeratu beharko dituzte. Ondoren, jokoari hasiera emango diote, taldeka. Horrela, taldekideen baliabideak konbinatuko dituzte, negozio-aukerak sortzeko.

Tailerra doakoa da eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatu du. Parte har dezakete dauzkaten gaitasunak oinarri hartuta ekintzaile izan edo negozio-ideiak identifikatu nahi dituztenek eta denbora luzean lanik gabe egon direnek. Irakaslea Mario Lopez de Avila, Nodos en la Red aholkularitza-enpresako zuzendaria, izango da; enpresa hori erakundeen portaeran eta sormenean espezializatuta dago. Zehazki, tailerra Navarra Faktoriren instalazioetan emango du (Mocholí industrialdea, CEIN plaza 5, Noain), irailaren 12an, 10.00etatik 13.00etara.  Izena emateko 848 42 60 00 telefono-zenbakira deitu edo helbide elektroniko honetara idatzi besterik ez dago: administracion@cein.es.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa