(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitaleguneko biltegi bateratuak 2.300 produktuko katalogoa dauka eta egunean 30 aldiz hornitzen ditu Iruñeko ospitale eta arreta bereziko zentroak ostirala, 2013.eko irailak 6


Veraha kontseilaria biltegiko instalazioetan izan da; biltegia uztailetik dago martxan eta materiala gordetzeko eta banatzeko sistema automatizatuak dauzka


bisita

Kontseilaria biltegi bateratua ikustera joan da ( irudia handitu )

Osasun kontseilaria, Marta Vera, Nafarroako Ospitaleguneko (NOG) biltegi zentralizatura joan da gaur. Biltegian 2.300 produktu daude Ospitaleguneko bi ospitaleek eta arreta bereziko hiru zentroek egunean egiten dituzten 30 eskariei erantzuteko; arreta bereziko zentroak dira Vianako Printzea, San Martin eta Conde Oliveto.

Kontseilariarekin batera joan dira, besteak beste, Nafarroako Osasunbideko zuzendari-kudeatzailea, Juanjo Rubio, eta Osasunbideko Gastuaren Gestio arloko zuzendariordea, Miguel Garatea.

Biltegia Ikerketa Biomedikoko Zentroaren eraikineko sotoan dago eta 1.5000 metro koadrokoa da. Zerbitzatzen dituen zentro garrantzitsuenetatik (A eta B eraikinetatik) distantzia berera dago, eta lurpeko galeria bidez komunikatuta. Uztailean jarri zuten martxan, Iruñeko bost zentroetako biltegi zaharrak ordezkatzeko; biltegi horiek guztira 2.000 metro koadro zeuzkaten. Instalazio berrietan 14 lagunek egiten dute lan.

Biltegiratze automatizatua

Biltegian produktuak biltegiratzeko eta banatzeko sistema automatizatuak dauzkate eta, horiei esker, objektuak gutxiago pilatzen eta gehiago berritzen dira. Sistema horiek jartzeko aurrekontua 946.568 eurokoa izan da.

Zehazki, biltegiratze-zonak daude, materialaren kontsumoaren arabera antolatuta. Hala, gehien erabiltzen diren 64 produktuak “Pick to Light” izeneko zonan daude, erraz eta arin jasotzeko moduan jarrita. Gehien eskatzen dituzten objektuak dira binilozko eta nitrilozko eskuzorroak, esparatrapua, administrazio parenteraleko hiru bideko giltzak eta xiringak. Horrez gain, bi karrusel-zona daude (horizontala eta bertikala), nahikoa eta asko berritzen diren produktuak eta hoztutako produktuak gordetzeko. Gainerakoa apal arinetan dago jarrita; apal horiek karga ertainekoak eta paleten bidez gestionatzekoak dira.

Produktuen kokapena zehazten da espazioen banaketa eta kontrolerako sistema informatiko baten bitartez, biltegiratu nahi den produktuaren arabera.

Instalazioan eskari askotarako mahai bat ere badago, eskariak prestatzeko; mahai horretan langile bakar batek 8 eskari prestatu ditzake..

Katalogoan 2.300 produktu dauzkate

Biltegian, gaur egun, osasuneko material eta tresnen 2.300 produktuko katalogoa daukate (tresneria eta zaintza-lanetako materiala ez). Helburuetako bat da katalogo hori eguneratzea eta bateratzea, aleak gutxitzeko eta ez bikoizteko. Eta hori lortuko da, neurri batean, instalazio berriei esker orain arte zentro bakoitzak bere kasa antolatzen zuen horniketa zentralizatu eta bateratu delako. Zentralizazioak, halaber, gastuak aurreztea ekarri du.

Katalogoa eguneratzeaz gain, produktuen (batik bat protesi eta inplanteen) trazabilitatea lantzen ari dira. Asmoa da ale bakoitzari kode bat egokitzea, gero dagozkion dokumentuetan jartzeko, biltegian hasi eta gaixoari jartzen zaion arte; kode hori gaixoaren historia klinikoan ere azalduko da. Era horretan, produktu horiek aurrerago arazoak sortzen badituzte, jarrita dauzkaten gaixoak berehala identifikatuko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa