(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Cortesko gazteluak barruko gela nagusiak irekiko ditu jendearentzat, zaharberritu ondoren
larunbata, 2013.eko irailak 7


Barcina Lehendakariak larunbat honetan inauguratu du gotorlekua zaharberritzeko azken fasea; Nafarroako Gobernuak 479.747 euro zuzendu ditu guztira faseak osatzeko


Cortesko gaztelua zaharberritzeko inaugurazioa

Agintariak eta gonbidatuak gaztelu zaharberrituaren aurrean paratuta ( irudia handitu )

Costesko gazteluko gela nagusiak ikusgai egongo dira jendearentzat, horiek zaharberritzeko obrak amaitutakoan. Besteak beste, estilo isabelinoko egongela, erretratuen egongela, eta kondearen gelaurrea eta logela ikusi ahal izango dira.

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak zaharberritzeko fasea inauguratu du iragan larunbatean, 2002an hasi zen proiektu osoaren bosgarrena hain zuzen. Orain arte, 932.759,61 euroko aurrekontua izan du, 479.747,26 euro Foru Gobernuak emanda eta 453.012,35 euro Costesko Udalak.


Cortesko gaztelua zaharberritzeko inaugurazioa

Barcina Lehendakariak, gainerako gonbidatuekin batera, gazteluko gelak ikusi ditu ( irudia handitu )

Ekitaldian, Juan Luis Sánchez de Muniáin bigarren lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria eta Javier Blasco herriko alkatea izan dira, beste agintari batzuekin batera.

Zaharberritzea

1999. urtetik, Costesko Udalak gazteluaren jabetza eskuratu zuenetik alegia, gotorlekua goitik behera zaharberritu dute. XI. eta XII. mendeen artekoa da eta kultura-ondasun gisa dago aitortuta.

Aipatu den bezala, bosgarren faseko lanei esker, barruko lau gela zaharberritu dira; zehazki, estilo isabelinoko egongela, erretratuen egongela, eta kondearen gelaurrea eta logela. Obrak burutzeko 271.035,79 euroko aurrekontua baliatu da. Zenbateko horretatik 148.793,16 euro Nafarroako Gobernuak eman ditu Europar Batasunarekin batera finantzatuta, FEADER funtsen bidez.

Honako hauek gauzatu dira: gelak egokitu, altzariak eta margolanen bilduma leheneratu, errotuluak eta kartelak jarri, eta bisita gidatuak hartzeko prestatu.

Construcciones Vaquebel S.L. enpresa arduratu da obrak burutzeaz. Iñigo Esparza arkitektoa izan da lanen zuzendaria eta Vianako Printzea Erakundeak gainbegiratu ditu.

Lehenago ere, dorrea (2002: 60.000 euro, horietatik 30.000 euro Foru Gobernuak eman zituen),  teilatua eta egitura (2003 eta 2004: 429.591,89 euro, horietatik 214.188,22 euro Foru Gobernuak eman zituen), eta terraza eta harresiak konpondu zituzten (2006 eta 2007: 131.863,41 euro, horietatik, Nafarroako Gobernuak 86.765,88 euro eman zituen), baita gazteluko margolanen bilduma leheneratu ere (2011-2013: 40.268,52 euro).

Gainera, Cortesko gazteluaren Lagunen Elkarteak gotorlekua zaharberritzeko lanetan laguntzen du borondatez: egongelak pintatu, arrailak, leihoak eta zoruak konpondu, altzariak, errezelak eta beirateak leheneratu eta abar. Elkartea 2008an eratu zen eta, gaur egun, 250 boluntario baino gehiagok osatzen dute.

Bisita gidatuak

Zaharberritzeko proiektuak badu xederik, hortaz, ez da egin gelak konpontzeko bakarrik, bisita gidatuak ere sustatu, kudeatu eta antolatu dira.

Cortesko gazteluaren Lagunen Elkartea arduratuko da horietaz, hilabete bakoitzeko azken igandean, 12:00etan. Erabilgarritasunaren arabera, beste edozein egunetan ere eskainiko dituzte bisita gidatuak. Bisitak telefonoz adostu beharko dira (676 381 563).

Ordu bete eta erdikoak dira gutxi gorabehera, eta gazteluaren gunerik adierazgarrienak ikusteko aukera eskainiko dute. Armen patioan hasi eta dorrea eta beheko solairuko gelak ikusi ahal izango dira, hau da, zerbitzuetarako erabiltzekoak direnak (gurdien gela, ziega, sotoak etab.).

Ondoren, solairu nagusian, galeria handia, Oibarko gatazkaren tapiza duen egongela, jangela nagusia, estilo isabelinoko egongela, erretratuen egongela, eta kondearen gelaurrea eta gela ikusteko aukera izango dute bisitariek. Horiek guztiak jatorrizko altzariekin eta margolanen bilduma zaharrarekin daude apainduta.

Gaztelua

Cortesko gaztelua XI. mendearen amaierako eta XII. mendearen hasierako eraikin historikoa da, 1993. urtean Nafarroako kultura-ondasun gisa aitortu zena.

Lehengo Nafarroako Erresuma Erdi Aroko gotorleku nagusietako bat izan zen, Aragoirekiko mugan dagoelako. Bertan bizi izan ziren denboraldi batez Nafarroako errege batzuk. XV. mendean, jabetza hainbat leinu argik eskuratu zuten eta, egindako berrikuntza guztiekin, itxura militarra aldatuz joan zen jauregi bihurtu arte. 1999ko urriaren 21ean Cortesko udalak erosi zuen.

Gazteluak 4.538 metro koadroko azalera eraikia du, eta lehengo banaketa mantentzen du: armen patioa inguratzen duen harresiztatutako perimetro handia, jauretxea mendebaldeko hegalean eta dorre prismatikoa almenekin hego-ekialdean.

Barrualdean jatorrizko altzariak eta hainbat garai, estilo eta eskolatako Bateratzearen garaiko kondeen margolanen bilduma daude oraindik. Atzealdean gazteluko lehengo baratza dago, 25.000 metro koadrokoa, gaur egun udal-parkea dena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa