(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak tokiko azpiegituretan egingo diren inbertsioak onetsi ditu, 9,5 milioi eurokoak
astelehena, 2013.eko irailak 9


Gobernuak 5,4 milioi euro emango ditu 28 herritan egingo diren azpiegituretarako


Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Tokiko Administrazioko Departamentuak hainbat herritako azpiegiturak hobetzeko inbertsioak onetsi ditu azken hilabetean. 9.505.576 eurokoak izango dira eta, zenbateko horretatik, 5.439.524 euro emango ditu Nafarroako Gobernuak.

Onetsitako jarduerak 2009-2012ko Toki Inbertsioen Planaren barruan egingo dira. Plana martxoaren 14ko 3/2012 Foru Legearen bidez luzatu zen.

Sareak, zola eta argiteria publikoa berritzeko lanak dira batik bat, baina hilerriak, kontzejuetxeak eta tokiko bideak egokitzeko obrak ere onetsi dira.

Sareak, zola eta argiteria publikoa berritzea

Abaigar: sareak berritzea eta kale nagusia eta San Bernardo kalea zolatzea. 231.039 euroko inbertsioa egin da; horietatik 149.048 euro emango ditu Nafarroako Gobernuak.

Aberin: San Juan kalea zolatzea. 103.590 euroko inbertsioa eta 72.513 euroko diru-laguntza.

Ablitas: San Anton B eta C eta Torrales kaleak zolatzea. 161.524 euroko inbertsioa eta 113.067 euroko diru-laguntza.

Arellano: Fuente Grande eta El Prado kaleetako sareak berritzea. 144.594 euroko inbertsioa da eta 83.649 euroko diru-laguntza jasoko dute.

Aritzaleta: 130.798 euroko inbertsioa onetsi da, eta 91.219 euroko diru-laguntza emango da sareak eta zoladura berritzeko San Andres kalean (121.231 euro) eta hilerrirako bidea zolatzeko (84.522 euros).

Auritz: elizaren eta frontoiaren inguruko kaleak asfaltatuko dira. 53.420 euroko inbertsioa du obrak eta 42.736 euroko diru-laguntza jasoko dute.

Zildoz (Ezkabarte): herriko plaza zolatzeko obra izango da. 125.446 euroko inbertsioa egingo da eta 72.311 euro jasoko dira diru-laguntza gisa.

Corella: Araceli kalean, hornidura- eta saneamendu-sareak berritzeko obra egingo da. Inbertsioa 154.712 eurokoa izango da eta 82.340 eurokoa diru-laguntza.

Donamaria: Gazteluren hornidura: 117.989 euroko inbertsioa eta 87.760 euroko diru-laguntza.

Lizarra: 181.380 euroko inbertsioa eta 108.160 euroko diru-laguntza Iratxeko Monasterioa kaleko sareak (154.799 euro) eta Juan de Labrit kaleko argiteria publikoa (26.581 euro) berritzeko.

Ezkaba (Ezkabarte): argiteria publikoa berritu behar da. 13.258 euroko inbertsioa da eta 9.281 euroko diru-laguntza jasoko dute.

Funes: "Las Casitas" ingurua partzialki zolatuko da eta hango sareak berrituko dira. 736.295 euroko inbertsioa onetsi da; horietatik 473.232 euro emango ditu Nafarroako Gobernuak.

Melida:Foruen plaza zolatzeko obra egingo da. 235.522 euro inbertituko dira eta 188.418 euroko diru-laguntza jasoko da.

Murieta: 621.280 euroko inbertsioa eta 414.006 euroko diru-laguntza onetsi dira Las Eras eta San Miguel kaleak eta San Roman plaza eta beste batzuk zolatu eta horietan sareak berritzeko (485.061 euroko inbertsioa) eta argiteria publikoa jartzeko 1. fasea gauzatzeko (136.219 euro).

Orrio (Ezkabarte): San Juan kalearen zati bat zolatuko da. 99.349 euroko inbertsioa egingo da eta 60.431 euroko diru-laguntza jasoko dute.

Errezu:hoditeria nagusiaren berritze partziala egingo da. 3.607.569 euro inbertituko dira eta Nafarroako Gobernuak 2.394.471 euro emango ditu.

Uharte Arakil: Itxesi kaleko sareak eta zoladura berrituko dira. 132.366 euroko inbertsioa onetsi da. 85.013 euro jasoko dira diru-laguntza gisa.

Viana: Salcedo auzoko hornidura- eta saneamendu-sareak berrituko dira eta zolatu egingo da. 649.347 euroko inbertsioa onetsi da. 429. 678 euro jasoko dira diru-laguntza gisa.

Atarrabia: Aita Murillo kalearen EOM zolaketa egingo da. 39.843 euro inbertituko dira eta 23.069 euroko diru-laguntza jasoko da.

Zabaltza: kaleak zolatuko dira. 54.616 euroko inbertsioa egingo da eta 38.231 euroko diru-laguntza jasoko da.

Kontzejuetxeak eta hilerriak egokitzeko inbertsioak

Ekai (Arakil): hilerria egokituko da: 60.040 euroko inbertsioa eta 14.747 euroko diru-laguntza.

Irurtzun: hilerria egokitu da: 57.057 euroko inbertsioa eta 29.867 euroko diru-laguntza.

Izurtzu: kontzejuetxea eraikiko da: 27.293 euroko inbertsioa eta 14.609 euroko diru-laguntza.

Erripa: hilerria eraberrituko da: 24.267 euroko inbertsioa eta 14.136 euroko diru-laguntza.

Hiriberri (Arakil): kontzejuetxe berria egingo da: 134.059 euroko inbertsioa eta 65.160 euroko diru-laguntza.

Tokiko azpiegituretarako beste inbertsio batzuk

Azaldutako proiektu eta inbertsioez gain, bestelako obrak ere onetsi dira, esate baterako, Elkoatzeko, Eparotzeko eta Zabaltzako (Urraulgoiti) bideak egokitu eta hobetzekoak. Lan horiek egiteko 49.776 euro inbertitu dira, eta horietatik 34.457 euro Nafarroako Gobernuak emango ditu.

Era berean, 30.762 euroko inbertsioa eta 21.533 euroko diru-laguntza onetsi dira Iratiko HHSen Mankomunitaterako, papera birziklatzeko edukiontzia jartzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa