(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak informazio-espedientea irekiko dio Iberdrolari bart Iruñerriko iparraldea kaltetu zuen matxuragatik asteartea, 2013.eko irailak 10


Enpresak bidalitako informazioaren arabera, elkarren segidako hiru matxura izan ziren. Ondorioz, 27.000 bezero argi-hornidurarik gabe geratu ziren 20:32 eta 00:37 artean


Nafarroako Gobernuak, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, informazio-espedientea ireki dio Iberdrolari, bart, Iruñerriko iparraldeari kalteak eragin zizkion argiaren hornidura eteteagatik.

Zehazki, aurrez informazio-aldia irekiko da jazotako gorabehera formalki argitzeko eta egoera zein den jakiteko, baita Iruña eta eskualdea hornitzen dituen azpiegiturak izan ditzakeen matxurak sortzean eskaintzen den zerbitzu-maila zein den ikusteko.

Horretarako, enpresari eskatu zaio 10 eguneko epean agiriak aurkezteko.

Aurrez Iberdrolak Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiari bidalitako oharrean azaldu dutenez, 20:32ean gertatu zen matxura San Kristobal azpiestazioan eta 27.671 bezero geratu ziren argirik gabe.

Matxura gertatu zenean, transformadoreetako bat ez zebilen mantentze-lanak egiten ari zirelako, eta bigarrena babes-sistemak deskonektatu zuen. Zerbitzua pixkanaka berrezarri zen Santa Luzia, Uharte eta Ultzamako azpiestazioei esker. 22:28an, zerbitzua berriro abian zen bezero guztientzat.

 

Minutu batzuk beranduago, 22:36an, matxura izan zuen azpiestazioaren hornidura estaltzen ari zen Ultzama-Ostitz linea bertan behera geratu zen gainkargagatik eta 5.604 bezero utzi zituen argirik gabe.

Zerbitzua 23:10ean berrezarri zen.

Hirugarren matxura 23:20ean hauteman zen, eta 10.110 bezeroren horidura eten zuen.

Hainbat proba, maniobra eta eragiketa egin ondoren, matxura lokalizatu zen Gurbindo 2 transformazio-zentroa eta Juan de Goyeneche lotzen dituen lurpeko kablean. Matxura bakana izan zen, eta zerbitzua astearte honetako goizaldeko 00:37an leheneratu zen.

Guztira, 13 herritako abonatuak jasan zituzten kalteak:

Antsoain, Anue, Atez, Burlata, Esteribar, Ezkabarte, Uharte, Lantz, Odieta, Olaibar, Iruña, Ultzama eta Atarrabia.

Nafarroako Gobernuak gogorarazi nahi du dituen eskumenetako bat dela argi-horniduraren kalitatea behar bezalako dela ziurtatzea, horregatik, energia elektrikoa banatzen duten enpresekin harremanetan jartzen da gorabeherak aztertzeko eta kalitate-perimetroak egiaztatzeko, baita banaketa-sarean egin daitezkeen hobekuntzak kontuan hartzeko ere

.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa