Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Enpresak bidalitako informazioaren arabera, elkarren segidako hiru matxura izan ziren. Ondorioz, 27.000 bezero argi-hornidurarik gabe geratu ziren 20:32 eta 00:37 artean
Nafarroako Gobernuak, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, informazio-espedientea ireki dio Iberdrolari, bart, Iruñerriko iparraldeari kalteak eragin zizkion argiaren hornidura eteteagatik.
Zehazki, aurrez informazio-aldia irekiko da jazotako gorabehera formalki argitzeko eta egoera zein den jakiteko, baita Iruña eta eskualdea hornitzen dituen azpiegiturak izan ditzakeen matxurak sortzean eskaintzen den zerbitzu-maila zein den ikusteko.
Horretarako, enpresari eskatu zaio 10 eguneko epean agiriak aurkezteko.Aurrez Iberdrolak Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiari bidalitako oharrean azaldu dutenez, 20:32ean gertatu zen matxura San Kristobal azpiestazioan eta 27.671 bezero geratu ziren argirik gabe.
Matxura gertatu zenean, transformadoreetako bat ez zebilen mantentze-lanak egiten ari zirelako, eta bigarrena babes-sistemak deskonektatu zuen. Zerbitzua pixkanaka berrezarri zen Santa Luzia, Uharte eta Ultzamako azpiestazioei esker. 22:28an, zerbitzua berriro abian zen bezero guztientzat.
Minutu batzuk beranduago, 22:36an, matxura izan zuen azpiestazioaren hornidura estaltzen ari zen Ultzama-Ostitz linea bertan behera geratu zen gainkargagatik eta 5.604 bezero utzi zituen argirik gabe.
Zerbitzua 23:10ean berrezarri zen.Hirugarren matxura 23:20ean hauteman zen, eta 10.110 bezeroren horidura eten zuen.
Hainbat proba, maniobra eta eragiketa egin ondoren, matxura lokalizatu zen Gurbindo 2 transformazio-zentroa eta Juan de Goyeneche lotzen dituen lurpeko kablean. Matxura bakana izan zen, eta zerbitzua astearte honetako goizaldeko 00:37an leheneratu zen.Guztira, 13 herritako abonatuak jasan zituzten kalteak:
Antsoain, Anue, Atez, Burlata, Esteribar, Ezkabarte, Uharte, Lantz, Odieta, Olaibar, Iruña, Ultzama eta Atarrabia.
Nafarroako Gobernuak gogorarazi nahi du dituen eskumenetako bat dela argi-horniduraren kalitatea behar bezalako dela ziurtatzea, horregatik, energia elektrikoa banatzen duten enpresekin harremanetan jartzen da gorabeherak aztertzeko eta kalitate-perimetroak egiaztatzeko, baita banaketa-sarean egin daitezkeen hobekuntzak kontuan hartzeko ere
.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen