(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irailaren amaieratik hasita, laguntzen deialdietan, diru-laguntzak jasotzen dituzten erakundeetako zuzendarien ordainsariak aitortu beharko dira asteazkena, 2013.eko irailak 11


Nafarroako Aurrekontuetatik urtean 20.000 euro baino gehiago jasotzen dituztenei aplikatuko zaie, edo jasotzen dituzten laguntzak negozio-zifraren % 20 gutxienez direnean 


Irailaren amaieratik aurrera, diru-laguntzen deialdiek oinarrietan ezarri beharko dute Nafarroako Aurrekontuetatik 20.000 euro baino gehiagoko diru-laguntzak jasotzen dituzten edo urteko aurrekontuaren edo negozio-zifraren % 20 gutxienez laguntzen bidez jasotzen duten erakundeetako zuzendarien ordainsariak aitortuko beharko direla.

Hala egin ezean, Foru Administrazioak erakundeak zigortu, esleitutako laguntzen ordainketak eragotzi eta jasotako zenbatekoak itzultzeko eskatu ahal izango du.

Baldintza horiek Nafarroako Gobernuak gaurko saioan onetsi duen foru-dekretuaren barruan jaso dira. Dekretu horren bidez Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura diru-laguntzak jasotzen dituzten onuradunek gardentasuna agertzeko beharra arautzen da. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren jarriko dira indarrean; aldizkaria hil honen bukaeran argitaratuko dela aurreikusi da.

Lege-testu berri horrek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko 11/2012 Foru Legea du oinarri. Bederatzigarren xedapen gehigarriak diru-laguntza publikoen onuradunek gardenak izateko duten betebeharra xedatzen du eta Nafarroako Gobernuaren esku uzten du arauketa.

Zehazki, dekretua Nafarroako Gobernuaren laguntza publikoa jasotzen dutenei aplikatuko zaie, esate baterako, sozietate eta fundazio publikoen, Foru komunitatearen Administrazioari loturiko zuzenbide publikoko erakunde eta horien organismo autonomoen, eta zerbitzu publikoak eskaintzen dituzten menpeko pertsona fisiko eta juridikoen ekarpenak.

Dekretuaren edukia

Dekretuak honako hauek zehazten ditu:

-Gardenak izateko betebeharrak: informazioa erakusteko betebeharra ezarritako derrigortzeko bi irizpideak betetzen dituzten erakundeei aplikatuko zaie: esleitutako zenbatekoa urtean 20.000 euro baino gehiagokoa denean, eta esleitutako zenbatekoa erakunde onuradunaren urteko aurrekontuaren edo negozio-zifraren % 20 baino gehiago denean.

-Informazioaren edukia: erakundeek datu hauek jakinarazi beharko dituzte:

-Erakundearen gobernu-, administrazio- eta zuzendaritza-organoen eraketa.

-Organo horiek osatzen dituztenen karguen zerrenda.

-Aurreko urtean kargudun bakoitzak erakundeak emanda jasotako ordainsari gordinak eta gainerako konpentsazio ekonomikoak, kontzeptuetan banakatuta. Sortu berri diren erakundeen kasuan, aurrekontuan edo ekonomi- eta finantza-planean agertzen direnak.

-Kargudun bakoitzaren gobernu-, administrazio- eta zuzendaritza-funtzioak betetzeko dedikazio-erregimena.

-Erakunde onuradunaren urteroko azken kontuen kopia.

-Baldintzak: informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izango da diru-laguntza esleitu izanaren jakinarazpenaren egunetik edo ebazpena argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Betebeharrik ez duten erakundeek, xedatutako zenbatekoak eta portzentajeak gainditzen ez dituztelako, hori agertzen duen adierazpena aurkeztu beharko dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa