(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2014rako 3.405 milioi euroko gastuaren muga zehaztu du, aurtengoa baino 21 milioi gehiago
asteazkena, 2013.eko irailak 11


Aurreikuspen makroekonomikoen arabera, Nafarroako ekonomiak % 0,6ko hazkuntza positiboa izango du datorren urtean


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, 2014rako gastu ez finantzarioaren muga onetsi du. 3.405,55 milioi eurokoa izango da, hasiera batean 2013rako onetsitakoa baino gehiago (21,06 milioi euro gehiago).


Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilariak Gobernukideei azaldu die gastuaren muga errealista dela, uneko egoerarekin bat datorrela, izan ere, nolabaiteko egonkortasun ekonomikoa sortzen hasi da, nahiz eta oraindik asko falta den susperraldi sendo eta irmoaz hitz egiteko.

.

ogasuna

Nafarroako Zerga Ogasunaren eraikina

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, 2014rako gastu ez finantzarioaren muga onetsi du. 3.405,55 milioi eurokoa izango da, hasiera batean 2013rako onetsitakoa baino gehiago (21,06 milioi euro gehiago).

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilariak Gobernukideei azaldu die gastuaren muga errealista dela, uneko egoerarekin bat datorrela, izan ere, nolabaiteko egonkortasun ekonomikoa sortzen hasi da, nahiz eta oraindik asko falta den susperraldi sendo eta irmoaz hitz egiteko.

Gai horri buruz aditzera eman duenez, "hainbat parametrotan zantzu itxaropentsu txikiak antzematen diren arren, 2014. urtea oraindik urte zail eta konplexua izango da ekonomiari eta enpleguari dagokienez. Baliteke urteko bigarren seihilekoan egoera hobetzea, ordurako espero baitira hiruhilekoen arteko eta urtearteko nolabaiteko hazkuntzak gure ekonomian".

Kontseilariak 2014rako Nafarroaren aurreikuspen makroekonomikoen berri ere eman du; alor guztietan hobekuntza txikiak azaltzen dira.  Hala, ekonomiak % 0,6ko hazkuntza positiboa izatea aurreikusten da, BPGd negatiboa izanik (-% 1,4), eta hala espero da amaitzea 2013. urtea. Kalkulu hori bat dator Espainia osoari buruz hainbat organismok iradokitako aurreikuspenarekin.

Ildo horretatik, lehendakariordeak konfiantza agertu du Europako industriak datozen hilabeteetan susperraldia indartzearen inguruan, Nafarroak eurogunearekin duen merkataritza-harreman estuagatik, bertara bidaltzen baititu esportazio gehienak.

Enpleguari dagokionez, aurreikuspenak dio negatiboa izaten jarraituko duela (-% 1,2), nahiz eta egoera aurten baino hobea izan (-% 2,4). Hala ere, datu horiek aldatu egin litezke lan-merkatuaren erakunde-esparruko aldaketen eraginagatik. Amaitzeko, 2014rako aurreikusi den KPIa % 1,6koa da, ekitaldi honetarako kalkulatutakoa baino hamarren bat handiagoa (% 1,7).

Gastuaren muga handiagoa

Aurrez aipatu den bezala, hau da datorren urterako zehaztu den gastu ez finantzarioaren muga: 3.405,55 milioi euro, hasiera batean aurtengo urterako onetsitakoa baino 21,06 miliioi euro gehiago (3.384,49 milioi euro), beraz, % 0,62ko hazkuntza ekarriko du.

Zenbateko horretatik, 3.190,62 euro aurreikusitako diru-sarrera ez finantzarioetatik datoz; % 0,37 hazi dira ekitaldi honekin alderatuta.  Beste 185,07 milioi euro defiziterako ahalmenetik datoz; 2014rako BPGd-ren % 1 izango dela zehaztu da. Azkenik, beste 29,87 milioi euro estatuko kontabilitatearen doikuntzatik eta AHT-tik datoz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa