(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako etorkinen kopuruak % 5 egin du behera 2011tik, ez haien herrira itzuli direlako, gehienbat herritartasuna lortu dutelako baizik osteguna, 2013.eko irailak 12


Gizarte Politiketako Departamentuak plan estrategiko bat prestatuko du herritarren arteko bizikidetza sustatzeko, horien jatorria edozein dela ere.


Transcripción textual del video

Foru Komunitatean bizi diren atzerritarren kopuruak % 5 egin du behera azken bi urteetan, bereziki Espainiako herritartasuna lortu dutelako, eta ez haien jaioterrira itzuli direlako, uste den bezala. Horixe adierazi du gaur goizeko prentsaurrekoan Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariak. Prentsaurrekoan iragarri du estrategia-plan bat prestatuko dutela herritarren arteko bizikidetza indartzeko, gizartea elkartu eta atzerritarren kolektiboa gizarteratu dadin.

Foru Komunitatean bizi diren atzerritarren kopuruak % 5 egin du behera azken bi urteetan, bereziki Espainiako herritartasuna lortu dutelako, eta ez haien jaioterrira itzuli direlako, uste den bezala. Horixe adierazi du gaur goizeko prentsaurrekoan Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariak. Prentsaurrekoan iragarri du estrategia-plan bat prestatuko dutela herritarren arteko bizikidetza indartzeko, gizartea elkartu eta atzerritarren kolektiboa gizarteratu dadin.

Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera, 2013ko urtarrilaren 1ean 67.714 atzerritar bizi ziren Nafarroan; bi urte aurrerago, aldiz, 71.600 atzerritar ziren. Gaur egun, kolektibo hori Foru Komunitateko herritarren % 10,5 da, eta estatu osoan % 11,7.

Atzerritar horien % 55 Iruñean eta Iruñerrian bizi da. Ehunekoa Nafarroako herritar guztien kopurua kontuan hartuta ateratzen denaren antzekoa da. Hala ere, biztanle atzerritar gehiago ikusten da Nafarroako hegoaldean, Tutera inguruan (% 16,2, batez bestekoa % 10,5 izanik) eta Erriberagoiti inguruan (% 14,2) bereziki.

Udalerriei dagokienez, udalerri osoarekin alderatuta atzerritarren ehuneko handienak dituzten Nafarroako herriak Castejón (% 24), Alesbes (% 21,8), Corella (% 19,8), Cintruénigo (% 19,5), Larraga (% 19,5) eta Funes (% 19,4) dira.

Gaur egun, Nafarroan bizi diren atzerritar gehienen jaioterria Maroko (% 16,2) da; Marokoren atzetik daude Errumania (% 11,7), Bulgaria (% 10,6) eta Ekuador (% 7,8). Horien ondoren, Portugal (% 7,3), Kolonbia (% 4,5) eta Arjeliako (% 4,1) jendea dago.

2014-2017rako Nafarroako Bizikidetzarako Estrategia

Foru Gobernuak 2014-2017 denboraldirako Nafarroako Bizikidetzarako Estrategia prestatuko du datozen hilabeteetan. Horren bidez, gizartea elkartzea eta etorkinak gizarteratzea sustatuko da. Gizarte Politiketako kontseilariaren arabera, oinarrizko bi printzipio hartuko dira ardatz: normalizazioa, ‟etorkinen gizarteko beharrizanak bertakoen beharrizanen antzekoak dira"; eta berdintasuna, izan ere, ‟guztiok gara gure garapen eta inklusioaren subjektu aktiboak".

Alli kontseilariak azaldu duenez, Nafarroan ez da ia gatazkarik nabarmendu alor horretan. Hala ere, estrategiak abian jarriko ditu gatazkak eta kanpoko eta bertako biztanleen arteko aurreiritziak saihestera bideraturiko jarduerak.

Horretarako, urte honen amaierarako Nafarroako etorkinen egoerari buruzko diagnostikoa egingo da, dituzten premia espezifikoen berri izateko, batez ere atzerriko eta bertako pertsonen arteko bizikidetzarekin loturikoak.

Hortaz, datozen asteetan, Gizarte Politiketako Departamentuko teknikariek Inmigrazioaren Behatoki Iraunkorreko datuak aztertuko dituzte, elkarrizketa pertsonalak egin eta eztabaida-taldeak eratuko dituzte hainbat eragilerekin (Sakana, Erribera eta Erdialdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, gizarte-ekimenen erakundeak, etorkinen elkarteak etab.) eta gizarteak parte hartzeko proiektu pilotu bat gauzatuko dute Cintruénigo, Faltzes eta Larragan.

Diagnostikoa egin ondoren, Immigraziorako Atalak Nafarroako Bizikidetzarako Estrategiaren oinarrizko agiria idatziko du datorren urteko lehen hilabeteetan.

Ondoren, testua egoeraren partaideak direnek aztertuko dute Nafarroako Gobernuak, 2014ko ekainean, hura onetsi aurretik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa