(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria aukera-berdintasunaren eta irakaskuntzan ahalegintzea eskatzearen alde agertu da ostirala, 2013.eko irailak 13


Bi ideia horiek hartu ditu ardatz Lehendakariak ikasturte berriari hasierako emateko Nafarroako Unibertsitate Publikoan eman duen hitzaldian; gainera, Unibertsitateari "gestioan egin duen ahalegina" eskertu dio.


Mahaiburutza

Barcina Lehendakaria ikasturteari hasiera emateko NUPen eman duen hitzaldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) 2013-2014 ikasturteari hasiera emateko hitzaldian, aukera-berdintasun “eraginkorra”ren alde eta ikasleei bikaintasun “utziezina” eskuratzeko “ahalegintzea eskatzea”ren alde agertu da. Horiek dira, hain zuzen, Foru Gobernuaren hezkuntza-arloko jardueren “funtsezko” bi printzipioak.

Horren harian, hitzaldian azpimarratu du Nafarroako Gobernuak unibertsitateko ikasketetarako bekak eskatzeko gutxieneko kalifikazioari 5ean eutsiko diola 2013-2014 (Hezkuntza Ministerioak 6,5era igo du). “Unibertsitateko ikasketak egiteko gai direla egiaztatzen dutenentzat ekonomiak ezin du eragozpen izan”, esan du Lehendakariak.

Dena den, ikasleen errendimenduaren eta emaitzen segimendua egiteko kontrolak egitearen alde agertu da. Lehendakariak esan duenez, “NUPen ikastea ez da banako proiektua, Nafarroako gizarteak, bekarik gabe ere, prestakuntza-gastuaren %85 ordaintzen baitu”. Horregatik, Lehendakariaren iritziz, unibertsitateko ikasleei azaldu behar zaie “gizarte-proiektuetan parte hartzeak eta dauzkaten gaitasunak guztion onerako modu solidarioan baliatzeak garrantzi handia dutela”.

NUPen ahalegina eskertu du

Bestalde, Barcina Lehendakariak Unibertsitateari helarazi dio Gobernuak “berariaz aintzatesten duela erakundearen gestio-ahalegina, errealismo eta erantzukizun eredua baita”. Izan ere, “gestio-lana lasaitasunez egin ondoren, ez da atsegina jarrera aldatzea, baina solidarioa, aberasgarria eta eredugarria da helburuak lortzeko ezinbesteko ahalegin hori egitea”.

Horren harian gogoratu du Nafarroako Gobernuak, doitzeen eraginak “arintze” aldera, matrikulen prezioak %1,3 bakarrik igo dituela eta joan den ikasturtean, ikasketetan laguntzeko 3,2 milioi euro jarrita, aurreko ikasturtean baino 200 ikasle gehiagok jaso zituztela bekak. Hasi berri den ikasturteko deialdirako 3,6 milioi euro jarri dituzte; deialdia astelehenean argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ikasturteari hasierako emateko ekitaldia

Ekitaldia El Sario eraikineko Fernando Remacha gelan egin dute eta Nafarroako agintari nagusiak eta unibertsitate-komunitateko kideak bertaratu dira. Hasteko, segizio akademikoa egin dute, banderaduna, Mauro Malve, aitzindari zela. Gero, Unibertsitateko idazkari nagusi Javier Etxeberriak joan ikasturteko memoria irakurri du.

Irekitze-hitzaldia Aljebrako katedradun Luis Miguel Ezquerrok eman du. Hitzaldiaren izenburua zen “Cómo encontrar una aguja en un pajar” eta gaia Interneteko biltzaileen aljebra-oinarriak. Ekitaldiaren amaieran errektoreak, Julio Lafuentek, eta Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak hartu dute hitza; Lehendakariak inauguratu du, hain zuzen, 2013-2014 ikasturtea.

Musikari dagokionez, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko hari-laukoteak eta Unibertsitateko Abesbatzak, Arturo Goldaracena zuzendari zuela, girotu dute ekitaldia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa