(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Ekintzaileak bultzatzeko ekintza” programaren 1. edizioan 6 enpresa-proiektu berritzaileri emango zaie babesa astelehena, 2013.eko irailak 16


Ekimena, sei enpresak batera finantzatutakoa, azkartzeko programa batean datza, eta 8.000 euro eman dira hautatutako proiektu bakoitzerako


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak "Ekintzaileak bultzatzeko ekintza" izeneko proiektua jarri du abian sozietate berritzaile berrien sorrera bultzatzeko. Enpresak azkartzeko programa da, diru-kopurua ematea barne hartzen duena, negozio-ideia berritzaileak eta Nafarroan enpresa berri bat sortzeko beste hazteko aukerak dituzten ekintzaileei laguntzeko.

2013-2015eko Ekintzaileen Planaren barruko proiektua da, eta Nafarroako Rural Kutxa, Cinfa, Correos, Iberdrola, MTorres eta Viscofán enpresen finantza-sostengua jaso du. Erakunde horietako bakoitzak proiektu bat babestuko du diruz zein bideratzeko ekintzen bidez.

Goicoechea presidenteordea programan parte hartu duten erakundeetako ordezkariekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak "Ekintzaileak bultzatzeko ekintza" izeneko proiektua jarri du abian sozietate berritzaile berrien sorrera bultzatzeko. Enpresak azkartzeko programa da, diru-kopurua ematea barne hartzen duena, negozio-ideia berritzaileak eta Nafarroan enpresa berri bat sortzeko beste hazteko aukerak dituzten ekintzaileei laguntzeko.

2013-2015eko Ekintzaileen Planaren barruko proiektua da, eta Nafarroako Rural Kutxa, Cinfa, Correos, Iberdrola, MTorres eta Viscofán enpresen finantza-sostengua jaso du. Erakunde horietako bakoitzak proiektu bat babestuko du diruz zein bideratzeko ekintzen bidez.

Ekimena gaur goizean aurkeztu du Lourdes Goicoechea Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilariak. Ekitaldian, lankidetza-hitzarmena sinatu denez, aipatutako enpresen ordezkariek ere parte hartu dute: Ricardo Goñi (Rural Kutxako erakundeetako harremanetako zuzendaria); Javier del Río (Cinfako zuzendari nagusia); Jordi Escruela (Correos erakundeko berrikuntzako zuzendariordea); Carlos Bergera (Iberdrola Mugikortasun Berdea ekimenaren zuzendaria); Manuel Torres (MTorres enpresaren lehendakaria); eta José Antonio Canales (Viscofán enpresako zuzendari nagusia), baita Carlos Fernández, CEINeko kudeatzailea, eta Mª Isabel García Malo NEZeko zuzendari kudeatzailea ere.  

Programa Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa sozietate publikoak kudeatu du. Kudeaketa eta administrazioa Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatu du.

"Ekintzaileak Bultzatzeko Ekintza"k parte hartzen duten sein proiektuei enpresak azkartzeko programa espezifikoa eskainiko die lau hilabetez CEINek eskutik. Halaber, enpresa babesleek emandako 8.000 euroko diru-laguntza jasoko dute (2.000 euro hilero lau hilabetez). Gainera, sozietate publikoak bestelako zerbitzuak eskainiko dizkie parte-hartzaileei, esate baterako, banakako tutoretza-saioak, tailer praktikoak, lanerako guneak eta proiektuak garatzeko aukera, eta aholkularien sare batean sartzeko aukera. Bestalde, enpresa babesleek sortzen diren erakundeen kapital sozialean parte hartu ahal izango dute. Prozesua osatua da, hautatutako proiektuak enpresa berri bihurtzeko bideraturiko laguntzarako ekintza eta guzti. 

Ekimena Espainiako edozien tokitako ekintzaileei (adina, titulazioa edo laneko egoera edozein dela ere) dago zuzenduta. Foru Komunitatean gauzatu nahi duten eta hazteko aukera duen proiektu berritzaile bat izan beharko dute. Proiektuek nekazaritzako elikagai, industria, osasun, ingurumena leheneratze, IKT, e-commerce eta zerbitzuen sektorekoak izan beharko dute.

Eskaera egiteko eta hautatzeko prozesua

Ekimenean parte hartzeko interesa duten ekintzaileek www.cein.es web-orrian eskuragarri dagoen eskaera-orria aurkeztu beharko dute (urriaren 4ra arte). Orri horretan eskuratu ahal izango dute, halaber, programari buruzko informazio guztia.

Eskaera guztiak jaso ondoren, CEINeko ebaluazio-batzorde batek proiektuen lehen hautaketa egingo du. Besteak beste, berrikuntza-maila, talde sustatzailea, negozio-eredua edo hazteko nahia bezalako alderdiak hartuko dira aintzat. Lehenengo hautaketan hautatzen diren proiektuak sei enpresa babesleek baloratuko dituzte, eta horietako bakoitzak babestuko duen proiektua hautatuko du.

"Ekintzaileak bultzatzeko ekintza" programan parte hartuko duten proiektuen azken hautaketa datorren urriaren 15ean egingo da. Hurrengo egunean, eta 4 hilabetez, hautatutako proiektuak azkartzeko eta enpresa berri bihurtzeko programako jarduerak abiatuko dira.

Argazki-oina: Ezk.-esk.: Carlos Fernández (CEIN), Javier del Río (CINFA), Ricardo Goñi (Caja Rural); Manuel Torres (MTorres), Goicoechea lehendakariordea; José Antonio Canales (Viscofán); Jordi Escruela (Correos); Carlos Bergera (Iberdrola); eta Mª Isabel García Malo (NEZ). 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
"Ekintzaileak bultzatzeko ekintza" programaren aurkezpena
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa