(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

29 enpresa aurkeztu dira produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko Nafarroako Gobernuak emango dituen laguntzen deialdira asteartea, 2013.eko irailak 17


Deialdia Foru Komunitatean jarduten diren industriaren sektoreko enpresa ertain eta txikiei zuzendutakoa da, eta aholkularitza-gastuak eta inbertsioetarako laguntzak emateko da. 


Nafarroako 29 enpresak sustaturiko 36 proiektu aurkeztu dira Nafarroako Gobernuak, berriki, produktibitatea hobetzeko sustatu duen laguntzen deialdira. Enpresek proiektu horietan inbertitu duten zenbatekoa 1.296.926 eurokoa da guztira.

Deialdia, Nafarroako Lehen Ekintzailetza Planaren barruan egin da, eta helburua Nafarroako enpresen lehiakortasuna berehala eta modu iraunkorrean handitzea da. Horretarako, produktibitatea hobetzeko proiektuak ezarri eta gauzatuko dira, gabeziak konpondu ahal izateko. Deialdia industriaren sektorean Nafarroan aritzen diren enpresa ertain eta txikiei dago zuzenduta, eta proiektua gauzatzeko beharrezko aholkularitza-gastuentzako zein proiektua burutzeko ezinbestekoak diren inbertsioak egiteko diru-laguntzak ematen ditu.

Laguntzak aurkeztutako proiektuaren aurrekontuaren % 15 finantzatzen du. % 30era handi daiteke finantzaketa enpresarentzat sortzen dituen aurrezkien, proiektuearen berrikuntzaren eta enpresa gisa ezartzeko duten aukeraren arabera. Diru-laguntzen bidez lagundu ahal izango den gehienezko aurrekontua 20.000 eurokoa izango da proiektu bakoitzeko, hau da, 3.000tik 6.000rainoko diru-laguntza izango da.

Enpresen kokapen geografikoari dagokionez, 36 proiektuetatik 18 Iruñerrikoak dira, 8 Erriberakoak, 5 Ipar-mendebaldeko ingurukoak, 4 Estellerrikoak eta 1 Piriniokoak.

Jarduera-sektoreei dagokienez, 6 enpresak kautxu eta plastikozko produktuak ekoizten dituzte (10 proiektu), beste 6k metalezko produktuak egiten dituzte (makinak izan ezik), 2 elikagaien industrian jarduten dira, beste bi larruaren eta oinetakoen industrian, beste 2 burdin eta altzairuzko produktuen eta ferroaleazioen fabrikazioan aritzen dira, 1 nekazaritzan, abeltzaintzan eta ehizan aritzen da, 1 erauzteko industrian jarduten da (4 proiektu aurkeztu ditu), 1 industria mekanikoan, 1 ikerketaren eta garapenaren sektorean eta beste bat publizitatearen eta merkatuaren azterketen sektorean.

Eskaerak aurkezteko epea iragan abuztuaren 31n amaitu zen, eta diru-laguntza eskatzeko aukera izan dute 2013ko urtarrilaren 1etik 2013ko urriaren 31ra arte egindako gastuengatik. Deialdi hau finantzatzeko gordetako zenbatekoa osoa 100.000 euro dira.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa