(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sustapen Departamentuak Nafarroako errepideen 400 kilometro baino gehiagoko bide-zoruaren ezaugarriak eta egoera aztertuko ditu
asteartea, 2013.eko irailak 17


Jarduera 2002tik osatzen ari diren errepide-sarearen inbentarioa eguneratzeko proiektuaren barruan egingo da.


furgoneta

Ezaugarri fisiko eta geometrikoak aztertzen dituen ibilgailuaren irudia. ( irudia handitu )

Sustapen Departamentuak Nafarroako errepideen 408 kilometroko bide-zoruaren ezaugarriak eta egoera aztertuko ditu aurten, bideei buruzko informazio eguneratua izateko eta beharrezkoak diren zaintza-lanak burutu ahal izateko .

Inbentarioa osatzeko lan horretan aritu da departamentua 2002tik. Horri esker, Foru Komunitateko errepide-sareko 3.800 kilometroak berrikusi dira dagoeneko.

Azterlanerako bi jarduera mota burutu dira. Alde batetik, sortu berri diren edo erregistratuta ez dauden aldaketak jasan dituzten bide edo tarteen ezaugarri fisiko eta geometrikoak aztertu dira eta, beste alde batetik, garrantzi bereziko errepideen zoladuraren egoera.

Ekitaldi honetako lanak hemendik azarora arte gauzatuko ditu Geocisa enpresak. Horretarako, 44.985,38 euroko aurrekontua erabiliko da.

Ignacio Nagore Obra Publikoetako zuzendariak eta Departamentuko teknikariek gaur goizean azaldu dute errepideak aztertzeko erabiltzen diren ekipoen funtzionamendua.

184 kilometroko errepideen ezaugarrien azterketa

Ezaugarri fisiko eta geometrikoen azterketa neurri geometrikodun ibilgailu batekin egiten da. Hiru kamera digital ditu jarrita aurrean eta atzean. Kamera horiek errepidearen eta inguruaren irudiak hartzen dituzte, ibilgailua 20-80 kilometro orduko abiaduran doan bitartean. Ordenagailu batek irudiak bildu eta paketatu egiten ditu, eta ibilbidearen abiadurara egokitzen ditu. Beste ordenagailu bat audioaren grabazio digitalaz arduratzen da, eta hirugarren ordenagailu bat errepideko ezaugarri geometrikoak hartzeko baliatzen da.

Aipatutako kanpainan errepide nagusien eta dagoeneko inbentarioan gehitutakoari dagokionez trazadura-aldaketak edo gehikuntza berriak diren lotura-adarren 184,14 kilometro aztertuko dira.

Besteak beste, honako parametro hauek hartuko dira:

- Ezaugarri geometrikoak: bihurguneen erradioa, luzetarako malda, peraltea, galtzadaren, bazterbidearen eta errei gehigarrien zabalera, errepidearen koordenatuak eta galibo-argiak.

- Bideetako ekipamendua: seinale bertikalak eta horizontalak, kilometroen mugarriak, alda daitezkeen seinaleak, euste-sistemak, zerbitzuguneak, atsedena, aparkalekuak eta kontserbazio- eta ustiapen-zentroak.

-Gune bereziak eta gorabeherak: azpiko eta goiko pasabideak, trenbide-pasaguneak, tunelak, zeharbideak, loturak eta bidegurutzeak.

Datuak Sustapen Departamentuak kudeatzen duen Errepideen Agenda programaren datu-basean gordeko dira. Horri esker, Nafarroako errepide-sarearen diagnostikoa eguneratua izango da, jarduteko beharrizanak zeintzuk diren jakiteko.


kamioia

Zoruaren itsaspena nolakoa den begiratzeko sistema, ibilgailu astun batean instalatuta. ( irudia handitu )

224 kilometrotan zoruaren itsaspena nolakoa den ikusteko azterlana

Egingo diren lanen bigarren zatian zoruaren itsaspena aztertuko da garrantzi berezia duten errepideetan Aurten 224,27 kilometro hautatu dira, errepide hauetakoak: PA-30 (Iruñeko Ingurabidea), N-121-A (Iruña-Frantzia), A-68 (Ebroko Autobidea) eta A-15 (Leitzarango Autobia).

Zehazki, aztertutako alderdia Zeharkako Marruskadura Koefizientea izenekoa da. Bide-segurtasunari buruzko azterlanetan funtsezko parametroa izaten da, batez ere istripuen estatistiketan euria egitean errepidetik ateratzea edo talkak gertatzea ezohiko maiztasunez agertzen diren guneetan.

Saiakera burutzeko gailu bat erabiltzen da; gailu hori zirkulazioaren norabideari dagokionez 20 º okertuta dagoen gurpila da. Gurpila 50 km/h-abiaduran doan eta 200 kg-ko gainkarga duen ibilgailu astun batean jartzen da.

Aztertu beharreko tartearen galtzadaren azalera aurrez busti egiten da, ohiko egoera antzeratuz, ur-zurrusta baten bidez. Gurpila pasatzean 0,5 eta 1 milimetro arteko ur-geruza lortzea da helburua. Taldeak, horrez gain, laser bidezko sentsore bat ere badauka zoruaren makrotestura ekipoa lekualdatzeko abiaduraren arabera nola aldatzen den modu jarraituan neurtzeko, baita inguruko tenperatura eta zoruarena zehazteko sentsore independenteak ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa