(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 1,6 milioi euro bideratuko ditu datozen lau urteetan Iruñeko eta Iruñerriko hainbat ingurutan Arreta Goiztiarreko zerbitzua eskaintzeko asteazkena, 2013.eko irailak 18


Garapeneko nahasmenduak dituzten haurrentzako balorazio-, estimulazio- eta errehabilitazio-programak eskaintzen ditu prestazioak.


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, 1.653.854 euroko gastua onetsi du datozen lau urteetan Iruñeko eta Iruñerriko hainbat ingurutan Arreta Goiztiarreko zerbitzua kontratatzeko.

Gizarte Zerbitzuen zorroan barne hartutako prestazio bermatua da, eta helburua garapeneko nahasmenduak dituzten (edo izateko arriskua duten) 0 eta 3 arteko haurrei arreta ematea da, balorazio-, estimulazio- eta errehabilitazio-programen bidez. 2012. urtean 147 adingabe baloratu eta artatu ziren.

Nafarroan Arreta Goiztiarreko Zerbitzua ematen da 1981. urtetik, nahiz eta 2004. urtera arte Iruñean bakarrik egon zen. Foru Komunitateko gainerako herritako ez zen eskaintzen halako arreta espezializaturik. Urte horretan, zerbitzuaren antolaketan eta funtzionamenduan aldaketa esanguratsuak egin ziren, doakotasunari, unibertsalitateari, aukeren berdintasunari eta dezentralizarioari lotuta, besteak beste. Horretarako, eta zerbitzua baldintza berdinetan lurralde osoan eskaini ahal izateko, 2004tik zerbitzua ANFAS elkartearekin adostutako lankidetza-hitzarmenen bidez eskaini da. Nafarroako hiriburuan, administrazioko langileek eskaintzen dute zerbitzua.

ANFASekin izenpetutako azken kontratu-aldia amaitu denez, Nafarroako Gobernuak beste kontratu bat onetsi du; datorren azaroaren 1ean sartuko da indarrean eta lau urteko indarraldia izango du.

Kokapen geografikoak eta profesional kopurua

Zerbitzua eskaintzeko baldintzak zehazteko, kontuan izan dira biztanleak eta dezentralizazioaren printzipioa, beraz, lekualdatu beharrekoak profesionalak izango dira, ez haurrak, batez ere logopedia-espezializazioetan eta psikomotrizitatearen edo estimulazio orokorraren espezialitateetan. Horregatik, espezilitate horietarako kokapenak honela daude banatuta:

Ipar-mendebaldeko ingurua: Altsasu, Elizondo, Doneztebe, Etxarri-Aranatz, Irurtzun, Leitza eta Lesakako oinarrizko barrutiak.

Ipar-ekialdeko ingurua: Agoitz, Auritz, Izaba, Zaraitzu eta Zangozako oinarrizko barrutiak.

Lizarrako ingurua: Allo, Antzin-Ameskoa, Los Arcos, Lizarra, Lodosa, Gares, San Adrian, Viana eta Villatuertako oinarrizko barrutiak.

Tafallako ingurua: Artaxoa, Zarrakaztelu, Erriberri, Azkoien eta Tafallako oinarrizko barrutia.

Tuterako ingurua: Buñuel, Cascante, Cintruénigo, Corella, Valtierra eta Tuterako oinarrizko barrutia.

Logopedia- eta psikomotrizitate-saioak inguru bakoitzeko aipatutako herrietako zentro publikoetan egingo dira, eta errehabilitazio-programak Tuterako eta Lizarrako eskualdeko ospitaleetan.

Zerbitzua eskaintzeko behar diren profesionalen kopuruari dagokionez, azken hiru urteetan emandako arreta hartu da kontuan: batez beste urtean 100 hartu dira zerbitzuan, haur bakoitzeko eta espezialitate bakoitzeko bi saio egin dituzte. Beste alderdi batzuk ere aintzat hartu dira, esate baterako astean artatutako haur kopurua edo espezialitate bakoitzeko saioak. Bestalde, inguruen arabera, biztanleak desberdin banatzen dira, beraz, profesionalen lekualdaketak inguru bakoitzeko biztanleen arabera antolatuko dira.

Hori dela-eta, zerbitzua eskaintzeko behar diren profesionalen kopurua hau da: arreta goiztiarreko 6 estimulatzaile (2 Tuteran, 1 Lizarran, 1 Tafallan eta 2 ipar-mendebaldeko eta ipar-ekialdeko inguruetan), 3 logopeda lanaldi osoarekin eta 1 lanaldi erdiarekin (1 Tuteran, 1 Lizarran eta Tafallan, eta 1 lanaldi osoarekin eta beste bat lanaldi erdiarekin ipar-mendebaldeko eta ipar-ekialdeko inguruetan). Banaketa orientatzeko da eta urtero dauden haurren araberakoa izango da.

Onetsitako 1. 653. 864 euroetatik 68. 911 euro dira 2013rako (azaroa-abendua), 413. 466 euro 2014, 2015 eta 2016 urte bakoitzerako, eta 344. 555 euro 2017rako (urtarrila-urria).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa