(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Etxebizitzetarako laguntzen dekretu berriak birgaitze eta alokatzeei emango die laguntza batez ere, baina erosteko diru-laguntzak mantenduko ditu asteazkena, 2013.eko irailak 18


2008tik, Nafarroa da alor honetan laguntzen erregimen abantailatsuena eskaintzen duen autonomia erkidegoa. 


Transcripción textual del video

Etxebizitzen alorrean babestuko diren jarduerei buruzko dekretu berriak, Nafarroako Gobernuak gaurko saioan onetsitakoak, laguntza-sistema berrantolatzen du, eta laguntza gehiena birgaitze eta alokatze babestuei emango die, baina etxebizitzak erosteko diru-laguntzak ematen jarraituko du. Errenta baxuagoko eskatzaileei lehentasuna ematea da, baita ere, sistema berriaren funtsezko elementua.

Araudi berriak Nafarroan etxebizitzarako eskubidea izateari buruzko 10/2010 Foru Legea garatzen du. Dekretuak arlo honetan lehendik dagoen araudia bateratzen du, alderdi tekniko-arkitektonikoak arautzen ditu eta laguntzen erregimen berria zehazten du. Gastuaren kontrola hobetu da, sistemaren iraunkortasuna ziurtatzeko eta Nafarroak etxebizitzen diru-laguntza gehien ematen dituen eskualdea izaten jarrai dezan bermatzeko.

Etxebizitzak

BOE etxebizitzen irudia

Etxebizitzen alorrean babestuko diren jarduerei buruzko dekretu berriak, Nafarroako Gobernuak gaurko saioan onetsitakoak, laguntza-sistema berrantolatzen du, eta laguntza gehiena birgaitze eta alokatze babestuei emango die, baina etxebizitzak erosteko diru-laguntzak ematen jarraituko du.

Errenta baxuagoko eskatzaileei lehentasuna ematea da, baita ere, sistema berriaren funtsezko elementua.

 

Araudi berriak Nafarroan etxebizitzarako eskubidea izateari buruzko 10/2010 Foru Legea garatzen du.Dekretuak arlo honetan lehendik dagoen araudia bateratzen du, alderdi tekniko-arkitektonikoak arautzen ditu eta laguntzen erregimen berria zehazten du. Gastuaren kontrola hobetu da, sistemaren iraunkortasuna ziurtatzeko eta Nafarroak etxebizitzen diru-laguntza gehien ematen dituen eskualdea izaten jarrai dezan bermatzeko. Berez, iaz, Nafarroako Gobernuak 68 milioi euro eman zituen laguntzen bidez, eta 9.807 etxebizitzak eskuratu ahal izan zuten onura. Zenbateko horretatik 40 milioi euro bideratu ziren birgaitzeko laguntzetarako, 20,6 milioi etxebizitzak erosteko, 5,5 milioi alokatzeko etxebizitzen sustatzaileentzat,1,2 milioi euro etxebizitzen barrualdeak berritzeko, 395.000 € eraisteko, 289.300 € gizarteratzeko eta 111.400 € interes-tasaren sorospenak emateko.

Estatuko diru-laguntzetan ez bezala, Nafarroan etxebizitzak erosteko laguntza mantentzen da, bai BOE-etan (etxebizitzaren prezioaren % 6tik % 12ra), bai PTE-etan (% 2tik % 6ra).

Alokatzeko laguntzei dagokienez, bere horretan mantendu da BOE-en eta etxebizitza libreetako errentarientzako diru-laguntza: hileroko diru-sarreren arabera, % 25etik % 75era. Birgaitzeen kasuan, 2012ko proposamena hobetu da; ahalegin berezia egin da birgaitzeetarako laguntzak lehentasunezko kasuetan mantentzeko, familia bakarreko etxebizitzetan eta familia ugarienetan. Alderdi horri dagokionez aipagarria da gazteentzako eta genero-indarkeriaren edo terrorismoaren biktimentzako diru-laguntzen gehigarri berezia sortu izana, baita familia ugarientzako % 6 arteko diru-laguntza ere.

 

Dekretu berriak ezartzen dituen berritasunak

Prozeduretan hobekuntzak gehitu dira, eta saldu gabeko etxebizitzen stocka murrizteko mekanismoak ezartzen dira.

Horretarako, Prezio Mugatuko Etxebizitza Libreen (PMEL) figura berreskuratu da, eta 2014ko abenduaren 31ra arte hutsik dauden etxebizitza gisa aitortzen diren babes ofizialeko etxebizitzak betekizunik gabe esleitzea proposatu da. PTE eta PIE-en kasuan, behin-behinean kalifikatuta egon behar dute, baina BOE-ek behin betiko kalifikazioa izan behar dute. Gainera, etxebizitza horiek ohiko bizitoki iraunkorrak izan behar dute.

 

Birgaitzeetan, prestatuko den Eraikinak Ebaluatzeko Txostena (EET) izan beharko da laguntzak eta horien lehentasuna erabakitzeko oinarria.

Beste laguntza mota bat gehitu da dekretuan eraikinaren inguratzailearentzat, eta banakako laguntzak eskuratzeko baldintza berriak ezarri dira.

Dekretu berriaren helburua laguntzak mantenduz alokairu babestuari mesede egitea da, baina, horrez gain, diru-laguntza jaso dezaketen pertsonen kopurua handitzea ere bada asmoa, eta kaleratzeengatik kaltetutakoentzako laguntzak jasotzen ditu.

Erosteko eta alokatzeko laguntzak

Zenbatekoak txikiagoak izan arren, Nafarroa da oraindik etxebizitzak erosteko laguntzak mantentzen dituen autonomia erkidego bakarra.

Babes Ofizialeko Etxebizitzen (BOE) kasuan, laguntzak % 6 eta % 12 artekoak dira, diru-sarreren arabera, eta Prezio Tasatuko Etxebizitzen (PTE) kasuan, % 2 eta % 6 arteko portzentajeei eutsi zaie; azken horiek ere diru-sarreren arabera ematen dira. Bere horretan jarraitzen du, baita ere, diru-sarrera gutxiagoko (-3,5 IPREM) familia ugariek jasotzen duten diru-laguntzaren gehigarriak; % 3 eta % 6 artekoak dira.

 

Alokatzeko diren BOE-en sustatzaileei dagokienez, salmenta-prezioaren % 10 eta % 20 arteko diru-laguntza ematen da 60 urtetik gorakoentzat edo urritasunen bat dutenentzako sustapenentzat.

Alokatzeko diru-laguntzak, diru-sarreren arabera, hileroko errentaren % 25 eta % 75 artekoak dira.

Gainera, honako kasu hauetan baldintzak hobetuko dira:

Aldi baterako alokairu gisa hartzen diren baina salmentarako sustatutako etxebizitza babestuetako bizilagunentzako laguntzak handituko dira.

 

- Diru-laguntza luzatuko zaie alokairuan hartuta dauden eta kalifikazioa eginda duten sustapenei.

- Alokatzeko diru-laguntza malgutuko da etxebizitza uzteko gutxieneko epea ezarrita.

- Diru-laguntzak emango zaizkie alkairuan dauden bizilagunei, ordainean ematea gertatu ondoren.

 

- Nafarroako Etxebizitzen Gizarte Funtsa arautzeko lehen urratsa eman da.

 

Birgaitzeko laguntzak

 

Birgaitzeei dagokienez, Etxebizitzak Ebaluatzeko Txostena prestatzen ari dira laguntzak eta horien lehentasuna erabakitzeko oinarri gisa erabiltzeko.

Agiri hori aurkeztu beharko da laguntzak eskatzeko, txostena egiteko gastuak laguntzen bidez ordainduko diren arren.

Oro har, dekretu berriak laguntzak mantentzen ditu, baina kasu batzuetan etxebizitza bakoitzeko zenbatekoak murrizten dira normalean gainditzen ez diren mugetara egokituz.

Zehazki, honako kasu hauetan portzentajeak mantendu egiten dira:

 

· Birgaitzeko lehentasuna dutenak, familia bakarreko etxebizitzak edo adinekoak.

· Traba arkitektonikoak kentzea (igogailiua jartzea). Solairuen kopuru txikia (11 baino gutxiago) duten etxebizitza multzoei ere laguntza gehiago emango zaie.

· Familia ugarientzako gehigarriak (% 3 eta % 6 artean).

· BOErena baino prezio handiagoa ez duen alokairurako birgaitzea (% 11 eta % 40 artean).

Gainera, inguratzaile termikoa hobetzeko laguntza berria sortu da, aurrekontuaren % 40rainokoa, eta lehen aldiz emango dira gazteentzako eta genero-indarkeriaren eta terrorismoaren biktimentzako laguntzen gehigarriak.

Amaitzeko, araudiak baldintza berriak jasotzen ditu banakako diru-laguntzak jasotzeko, esate baterako, etxebizitza ohiko egoitza iraunkor egitea, zerga-betebeharrak egunean izatea, edo beste etxebizitzarik ez izatea edo beste etxebizitza baten % 50aren jabetza izatea.

Nafarroa, laguntza gehien ematen dituen erkidegoa

Adierazi den bezala, foru-dekretu berriaren asmoa etxebizitzak eskuratzeko laguntza-sistema iraunkorra izatea da, egungo aukera ekonomikoetara egokituta.

Hala, Hirigintza eta Etxebizitzaren alorreko Neurri Urgenteei buruzko 6/2009 Foru Legearen aurreko gastu-maila berreskuratu nahi da.

Sektore horretako inbertsioak hazkuntza nabarmena izan zuen 6/2009 Foru Legea onetsi ondoren, 2011tik kostua izugarri igo baitzen, urte horretan 53,7 milioi euro izatetik 2012an 68 milioi euro izatera.

Halako aurrekontuak ez dira batere iraunkorrak egungo egoera ekonomikoan.

Zenbatekoak egokitu egin diren arren, Nafarroa da oraindik laguntzen erregimen abantailatsuena duena Espainian.

Estatuko planetan ez dago etxebizitza babestuak erosteko laguntzarik, eta ez dute ematen BOE-en errentarientzako diru-laguntzarik (etxebizitza libreetako errentarientzat bakarrik ematen dituzte). Birgaitze orokorrak eta trabak kentzeko obrak egitean, laguntzak % 35 artekoak izan daitezke estatuan. Nafarroan, ordea, laguntzak % 40 artekoak dira birgaitze orokorretan eta % 45 artekoak traba arkitektonikoak kentzeko birgaitzeetan. Gainera, gure komunitatean, % 3ko gehigarria ematen zaie gazteei eta genero-indarkeriaren edo terrorismoaren biktimei etxebizitzak birgaitzeko.

 

2008-2012 denboraldian, Nafarroako Gobernuak 257,9 milioi euro inbertitu ditu etxebizitzen alorreko diru-laguntzetan. Diru-laguntza horien onurak jaso dituzte 39.742 etxebizitzak. Zenbateko horretatik, 132,6 milioi (% 48) birgaitzeko jarduerentzat izan dira, 92,9 (% 35) erosten laguntzeko, 28,7 milioi (% 11) alokatzeko, eta 7,4 milioi (% 3) etxebizitzen barrualdeak berritzeko. Gainerakoa, zenbatekoak txikiagoak izanik, gizarteko esku-hartzeetarako (2,8 milioi), sorospenetarako (1,9 milioi) eta erausteko (1,5 milioi) izan da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Dokumentazio gehiagarria
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa