(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mendiko hegaztiak berreskuratzeko mugaz gaindiko proiektu bat “jardun onen”adibidetzat jo dute EBn
osteguna, 2013.eko irailak 19


Nafarroak "Gallipyr" proiektuan parte hartu du Ganasa sozietate publikoaren bidez, basoilarren eta mendiko eperren jarraipena egin, horiek birsartu eta habitata hobetzeko


Basoilarraren marrazkia.

Basoilarra.

Gallipyr mugaz gaindiko lankidetza-proiektuaren helburua basoilarra, elur-eperra eta eper grisa berreskuratu eta zaintzea da. Nafarroako Gobernuak proiektuan parte hartu du Ganasaren bidez, eta SURF-Nature proiektuak egindako Europako basoetako bioaniztasunari buruzko txostenean "jardun onen" adibidetzat jo dute. SURF-Nature natura zaintzeko eskualdekako politikak hobetzeko Europako proiektua da.

Gallipyr proiektuak Pirinioetako mendigunea hartzen duten hiru estatuetako kideak ditu (Espainia, Frantzia eta Andorra) eta oilar-itxurako hiru espezieen kudeaketa eta jarraipena egiteko metodoak bateratzen saiatzen da. Hegazti horiek ia Europa osoan bizi izan ziren tenperaturak hotzagoak ziren garaietan, baina gaur egun mendialdean bakarrik bizi dira. Nafarroan, Ganasa sozietate publikoa izan da proiektua osatzen duten ekintza eta ekimenak burutzeko ardura izan duena. Proiekturako 407.247 euro bideratu dira. Horietatik 301.665 euro Europar Batasunak eman ditu eta 105.582 euro Nafarroako Gobernuak.

Zehazki, Ganasak, besteak beste, basoilarraren populazioaren jarraipena egiteko lanak burutu ditu, proiektuan parte hartu duten Frantziako teknikariekin batera, eta eper grisa birsartzeko azterlanak egin dira emeak harrapatu eta horien jarraipena eginda, ondoren familia-taldeak harrapatzeko.

Espezie horien habitatak hobetzeko, inbentarioak osatu eta itxiera arriskutsuak irudikatu dira. Horrez gain, espezieak kontserbatzeko balio estrategiko handia duten inguruetan gizakien joan-etorriak ere kanalizatu dira, espezieei enbarazu egitea saihesteko. Hala, tokiko agintariekin elkarlanean, liburuxkak egin dira eta informatzeko panelak jarri dira eski nordikoa egiten dutenen eragina murrizteko Larran dauden basoilarren eta elur-eperren populazioan.

Basoen kudeaketari dagokionez, gida bat prestatzeaz gain, espezieentzako kalitatea galdu duten inguruetan esku hartu da: eper grisarentzako habitatak hobetu dira ezpel arrunt eta ipuru ugariko sastrakak garbituta. Gune horien % 90 sastraka izatetik % 60 izateko tratatu dira. Basoko pinuaren birsortzea ere kontrolatu da landare hasiberriak eskuz aterata.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Dibulgaziorako panela 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa