(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Behobia eta Bertiz arteko bizikleta-ibilaldi baten bidez ospatuko dute irailaren 29an Europako Lankidetzaren Eguna ostirala, 2013.eko irailak 20


Helduentzako eta familientzako ibilbideak izango dira, eta mugaz gaindiko Circudouce proiektuaren barruan birgaitu den bide berdetik joango dira.


bide berdea

Behobia eta Bertiz artean berreskuratu den bide berdearen irudia. ( irudia handitu )

Behobia eta Bertiz arteko bide berdetik ibiliko den bizikleta-ibilaldiaren bidez ospatuko dute datorren irailaren 29an Europako Lankidetzaren Eguna. Helduentzako eta familientzako ibilbideak egongo dira. Ekitaldia mugaz gaindiko Circuldouce proiektuko kideek antolatu dute. Haiek dira bide berdea birgaitzearen sustatzaileak. Proiektu horretarako finantzaketaren zati bat lortu dute Pirinioetako Lan Elkarteak kudeatzen duen FEDER funtsetatik.

Europako Lankidetzaren Egunaren helburua herritarrek Europar Batasunak mugaz gaindiko lankidetza sustatu eta indartzeko eta horrek lurraldeari eta biztanleei ekartzen dizkien onurak erakusteko burutzen dituen ekintzez jabetzea da.

Bizikleta-ibilaldia, egun lehendakaritzamn Nafarroa duen Pirinioetako Lan Elkartearen laguntza jaso duena, gaur goizean aurkeztu dute Prudencio Induráin Larraya Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, Cristina Arcaya Pirinioetako Lan Elkarteko idazkari nagusiak eta Izaskun Goñi Bertizko Turismo Partzuergoko kudeatzaileak. Azken hori  Circuldouce lankidetza-proiektuaren Nafarroako kidea da.

Hiru ibilbide mota

Ekimenaren izena Euroziklo-EuroVeló 1 bizikleta-ibilaldia da, eta hiru ibilbide mota izango ditu: bat helduentzat, 42 km-koa, eta beste bi familientzat, 15 eta 7 km-koak. Lehen bi ibilbideetako bat egin nahi izanez gero, honako helbide honetan eman beharko da izena: http://www.deporbox.com/eventov2/6marchabttbidasoasumbillabertiz/portada. Horretarako epea irailaren 26an (osteguna) amaituko da. 


aurkezpena

Ibilaldiaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Endarlatsa, ibilbide laburrenaren (7 km) amaieran jarriko da animaziogune handiena. Sustapenerako materialaren bidez proiektuari buruzko informazioa eskaintzeko karpa jarriko dute. 2013ko Europako Lankidetzaren Eguna ere ospatuko da. Itzulerako ibilaldia hasi aurretik atseden eta indarrak hartu ahal izango dira bertan. Haur eta helduentzako animazioa egongo da, eskualdeetako produktuak dastatu ahal izango dira, eta mugarekin, lankidetzarekin eta hizkuntzekin loturiko gaiei buruzko jolasak jarriko dira haurrentzat.

Ibilbideei buruzko informazio gehiago:

-7 km-ko familientzako ibilbidea: Irun (Behobia) -- Endarlatsa (ez da izenik eman behar). Txikienentzako eta bizikletan ibiltzeko ohiturarik ez dutenentzako ibilbide laburra da. Irungo Nazioarteko Zubitik (Behobia) hasiko da. Bizikletarik izan ez baina parte hartu nahi dutenek ere ibilbidea egiteko aukera izango dute, antolatzaileek erabilgarri jarriko dituzten bizikletak erabiliz (horietako batzuk elektrikoak eta haurrentzat izango dira). Bizikletak amaitu arte egongo da aukera. Bizikletak Endarlatsan zein Irunen itzuli ahal izango dira.

-15 km-ko familientzako ibilbidea: Sunbilla -- Bertizko Natur Parkea (izena eman behar da). Parte-hartzaileak 12:00etan aterako dira Sunbillako garbitegitik eta Bertizko Natur Parkera iritsiko dira 13:00ak inguruan. Bertiztik Sunbillara joan nahi dutenek autobus-zerbitzua izango dute erabilgarri 11:30ean Bertizko aparkalekutik. 12:00etan helduko dira Sunbillara ibilbidea egin dezaten.

-42 km-ko helduentzako ibilbidea: Irun (Behobia) -- Bertizko Natur Parkea (izena eman behar da). Distantzia luzeeneko ibilbidea da, eta 18 urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte. 10:00etan hasiko dira akreditazioak banatzen Irungo Nazioarteko Zubian (Behobia), eta ibilaldia 10:30ean hasiko da. Bertiztik Irunera joan nahi dutenek autobus-zerbitzua izango dute erabilgarri. Bertizko aparkalekutik aterako da 9:30ean Irunerantz (Behobia). Aurreikusi denaren arabera, 13:00ak aldera iritsiko dira parte-hartzaileak Bertizko Natur Parkera. Han, jateko zerbait eta opariak hartuko dituzte parte-hartzaileek. Irteeratik ibilbidearen amaierara, Lesaka, Igantzi, Sunbilla, Doneztebe, Legasa, Narbarte eta Oieregi herrietatik pasatuko dira.

Europako Lankidetzaren Eguna

Gaur egun, Europar Batasunak lurralde-landetzari loturiko 70 programa baino gehiago ditu 40 herrialde inguru hartzen dituztenak. Herrialde horiek EUkoak zein ondoko herrialdeak dira. 90eko hamarkadaren hasieratik, Europar Batasunarekin batera finantzatutako 30.000 proiektu baino gehiagoren bidez Europako herritarren bizitzak hobetu dira, mugak kontuan hartu gabe. Horretarako, lanpostuak sortu dira, ingurumena babestu da, eta osasun-, garraio- eta energia-zerbitzuak hobetu dira.

"I am part of it" lelopean, Europako Lankidetzaren Egunaren helburua herritarrek Europar Batasunak mugaz gaindiko lankidetza sustatu eta indartzeko eta horrek lurraldeari eta biztanleei ekartzen dizkien onurak erakusteko burutzen dituen ekintzez jabetzea da. Horretarako, lankidetza-proiektu zehatz batean parte hartu edo proiektu bat ezagutzea proposatzen da, jolaserako, kirolerako eta familian egoteko ekintza bihurtuz.

Kanpaina INTERACT programak koordinatzen du Europako Batzordearekin batera. Eskualdeetako Lantaldearen eta Europako Parlamentuaren laguntza ere jaso du. Europako Lankidetzaren Eguneko tokiko ekitaldien eta lankidetza-proiektuen zerrenda honako helbide honetan dago jasota: www.ecday.eu.

Circuldouce proiektua

Circuldouce proiektuaren helburua zirkulazio murriztuko mugaz gaindiko ibilbidea sortzea da Baiona eta Iruña artean. Biak daude sartuta EuroVelo 1 ibilbidean, hau da, Norvegiako Ipar lurmuturretik Portugalgo hegoaldeko Sagres lurmuturrera doan ibilbidean.

Turismo iraunkorrari begira jardun onak sustatzea da asmoa, 60 km-ko hasierako tarte bat egokituz Getaria (Pirinio Atlantikoak) eta Bertiz (Nafarroa) artean.

Gainera, ibilbidea oinez zein bizikletan egiten dutenei harrera egin eta informazioa emateko, 1. ibilbideko harrera-zentroa sortu da Irungo aduanen eraikin zaharrean. Azpimarratzekoa da, jarduerak ingurumenean duen interesaz gain, proiektuak eragin ekonomikoa duela inguru osoan, sektoreko profesional guztientzako zuzeneko onurak ematen dituen turismo mota berri bat garatzea ahalbidetzen duelako. Turismo-produktu berri horrek eskualde honetako aberastasunak ezagutu nahi dituztenak erakartzen ditu bestelako modu batean, ingurumenarekiko errespetu handiagoa izanik.

Pirinioetako Lan Elkartearen partzuergoa

Pirinioetako Lan Elkartearen partzuergoa Aragoi, Katalunia, Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidegoa autonomia erkidegoek eta Akitania, Midi-Pyrénées eta Languedoc-Roussillon eskualdeek eta Andorrak osatzen dute. Elkartea Europako Batzordeak eta estatuek izendatu zuten Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko mugari loturiko Europako programa hau kudeatzeko: 2007-2013 denboraldirako Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko Eskualde Mailako Lankidetzaren Programa Eragilea (POCTEFA). 2011ko urritik hasita, 2 urtetarako, PLE-ren lehendakaritza Nafarroako Foru Komunitateak du.

PLE Europako mugaz gaindiko lankidetzen alorrean lehen mailako eragilea da, eta Europako programa bat kudeatzen duen Europako mugaz gaindiko lehen erakundea da.

Programaren bidez Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko mugen inguruko bateratze ekonomikoa eta soziala indartzera bideratu den Europako laugarren belaunaldiko finantza-babesa ematen da. FEDERen aurrekontua 168 milioi eurokoa da. Laguntza mugaz gaindiko ekonomia, gizarte eta ingurumenari loturiko jarduerak garatzeko erabiltzen du gehienbat, lurralde-garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuak gauzatuz. Gainera, programaren xedea herritarrek mugaz gaindiko ingurua bakartzat jotzea eta mugak sortzen duen eragina murriztea izan behar da.

2007tik 133 proiektu onetsi dira POCTEFA programaren barruan, mugaz gaindiko lurraldeetan. Proiektu horien bidez lurraldeak ekonomiaren, berrikuntzaren eta giza kapitalaren alorrean garatzeko ekintzak jartzen ditu abian, baita lurraldeei eta natura- eta kultura-ondareari balioa emateko ere. Beste batzuen helburua biztanleen bizi-kalitatea hobetzea da, lurraldea egituratzeko estrategia komunez baliatuz. Guztiek, hala ere, garapen iraunkorra lortzea dute ardura nagusia, ingurumen-baliabideak babestu eta hobeto kudeatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa