(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak sentsibilizazio-ekintzak eta prestakuntza sustatuko ditu gazteen artean genero-indarkeria errotik kentzeko ostirala, 2013.eko irailak 20


2012an indarkeria matxista dela-eta aurkeztutako hiru salaketatik bat emakume gazte batena zen


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin (BJKN) elkarlanean, sentsibilizazio-ekintzak eta prestakuntza sustatuko ditu urte honen azken hiruhilekoan eta 2014an gazteen artean genero-indarkeria errotik kentzeko.


Ekimena gaur goizean aurkeztu dute Nafarroako Jauregian egindako prentsaurrekoan Teresa Nagore Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak eta Esther Erice Probintzia Auzitegiko lehendakari eta BJKNko Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiko adituen taldeko kideak

.

Emakume gaztea

Emakume gaztea.

Nafarroako Gobernuak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin (BJKN) elkarlanean, sentsibilizazio-ekintzak eta prestakuntza sustatuko ditu urte honen azken hiruhilekoan eta 2014an gazteen artean genero-indarkeria errotik kentzeko.

Ekimena gaur goizean aurkeztu dute Nafarroako Jauregian egindako prentsaurrekoan Teresa Nagore Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak eta Esther Erice Probintzia Auzitegiko lehendakari eta BJKNko Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiko adituen taldeko kideak.

Gogorazi beharrekoa da, emakumeen aurkako indarkeria prebenitu eta horri arreta jartzeko ekintzak modu eraginkorrean koordinatzeko instituzio arteko erabakiaren urteko azken txostenaren arabea, iaz Nafarroan genero-indarkeriagatik aurkeztutako hiru salaketatik bat (% 37) emakume gazte batek aurkeztu zuela. 18 eta 24 urte artekoak ziren gehiena.

Halaber, berriki egin diren estatuko azterlanek aditzera ematen dute gazteen artean oraindik ikuspegi sexistak daudela genero-rolen inguruan. Horiek, ondorioz, indarkeria matxista eragin dezakete. "Nerabeen artean, oraindik, 'maitasunarekin guztia da posible', 'aurkako izaera dutenak erakarri egiten dira', 'benetako maitasunak guztia barkatzen du' edo 'benetan maite zaituenak negar eginaraziko dizu' bezalako iritziek harreman desorekatu batzuetan zilegi bihurtzen dute mutilek neskak kontrolatzea edo abusatzea", adierazi dute Nagorek eta Ericek  

Bestalde, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutua ere genero-indarkeriaren diagnostikoa egiten ari da Foru Komunitateko gazteen artean, indarkeria matxistaren aurkako lege-proiektu berri bat egiteko.

Azterlan horren bidez epe luzerako estrategia diseinatu ahal izango da indarkeriari aurre egin eta gazteen arteko berdintasuna sustatzeko. Orduan, ekintzak errepikatu, zabaldu edo aldatuko dira. Baina orain ekintza horiek sustatzen ari dira "sentsibilizazio-ekimenak eta prestakuntza berehala gauzatzeko beharra dagoelako", adierazi du Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuak.

Sentsibilizazio-ekintzak

Sentsibilizazio-ekintzak nerabe eta gazteentzat zein biztanleria osoarentzat izango dira. Besteak beste, gazteentzako genero-indarkeriaren aurkako kanpaina espezifikoa egingo da; ikastetxeetan ere ekimenak burutuko dira eta sare sozialak erabiliko dira indarkeria matxista errotik kentzeko mezuak eta edukiak zabaltzeko.

Halaber, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin batera elkarlanean, ikus-entzunezko edukia, informazioa eta berdintasunari eta genero-indarkeriari buruzko edukien webgunea sortuko da. Gainera, publikoa gazteak izango dituen ekitaldietan, adibidez, kontzertu eta jaialdietan, jokabide sexistez jabetzeko mezuak zabalduko dira. Zibererasoa edo sexting (telefono mugikor edo bestelako gailuen bidez eduki erotikoak bidaltzea) delako jarrerak ere ekintzetan kontuan hartuko diren gaiak izango dira, nerabeen artean geroz eta hedatuago baitaude.

Prestakuntza

Prestakuntzari dagokionez, nerabeei zuzenduriko programa bat aurreikusi da gizonen eta emakumeen rolei buruzko ikuspegi positiboa eraiki dezaten. Genero-indarkeriaren biktima gazteei edo genero-indarkeria inguruan duten gazteei ere eskainiko zaie prestakuntza. Erasotzaile gazteek ere berriz hezteko plan espezifikoa izango dute.

Halaber, honako hauek sustatuko dira: emakumeen aurkako indarkeriari buruz hausnarketa egiten programa bat justiziako eta beste alor batzuetako profesionalentzat, afektibitatearen heziketa-proiektu bat eta jokabide matxistak antzematen dituzten emakume gazteentzako beste proiektu espezifikoago bat.

Alor horretako beste ekimen batzuk ikastetxeetako orientazio-taldeentzat, gazteriaren alorreko eta gazteentzako informazioguneetako profesionalentzat, gizarte-zerbitzuentzat eta guraso-elkarteentzat izango dira.

Azkenik, Hezkuntza Departamentuarekin koordinatuta, etapa akademiko guztietan berdintasunari buruzko edukiak ezartzeko ekintza-plan bat diseinatuko da. Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuak zein departamentu honek ezinbestekotzat jotzen dute txikitatik berdintasunean heztea genero-indarkeria saihesteko benetako bitartekoa delako.

Berdintasuna eta genero-indarkeria gazteen artean

Nafarroako gazteen artean egindako diagnostikoak agerian jarri zuen gazteetan berriro agertu direla estereotipo matxistak. Diagnostiko hori erabili da Gazteriaren Foru Estrategia eta 2013-2015 denboraldirako lehen Gazteriaren Plan Integrala prestatzeko. 2010ean egindako estatuko azterlan baten arabera, elkarrizketatutako biztanle gazteen % 80k uste du neskak mutilari atsegin egin behar diola, % 40k pentsatzen du mutilak neska babesteko betebeharra duela, eta % 60k dio jeloskortasuna "normala" dela harremanetan. Gainera, inkesta egin duten nerabeen ehuneko batek uste du emakumea hobeto sentitzen dela mutil-laguna duenean.

Bestalde, Espainiako gazteriari buruzko azken azterlanak (2012. urtekoa) adierazten du ia gazteen laurdenak uste duela emakumea dela etxean geratu behar dena etxea eta, behar izanez gero, adingabeak zaintzen.

Genero-indarkeriari dagokionez, 30 urtetik beherako 15 emakume erahil ziren Espainian iaz, bikotekideak edo bikotekide ohiak hilda. 2012an, estatuan, indarkeria matxistagatik hildako emakume guztien % 28,8 da kopuru hori. Halaber, 2011ko datuekin alderatuta, adingabeek burututako genero-indarkeriaren delituek % 33 egin dute gora estatuan.

Nafarroan, urtetik urtera handitu egiten da genero-indarkeriaren biktima izan diren gazteen salaketen kopurua.  Hala, 2011n 14 eta 30 urte arteko emakumeek aurkeztutako salaketak guztien % 34 izan ziren, eta 2012an % 37.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa