(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñerriko hiri-garraioaren finantzaketari buruzko negoziazioek urte amaiera arte jarraituko dute astelehena, 2013.eko irailak 23


Nafarroako Gobernua ez dago plana 2014an luzatzearen aurka eta Iruñerriko Mankomunitateak finantzaketa-aukera berriak aztertzeko konpromisoa hartu du


bilkura

Nafarroako Gobernuak eta Iruñerriko Mankomunitateak gaur goizean izandako bilkuraren une bat. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Iruñerriko Mankomunitateak eskualdeko hiri-garraioaren finantzaketaren sistema berria (TUC) urte amaiera arte negoziatzen jarraituko dute, egungo plana luzatuz.

Hala erabaki da gaur goizean Sustapen Departamentuan bi erakundeek egin duten bilkuran. Bertan bi aldeek akordioetara heltzeko konfiantza agertu dute.

Bilkuran agerian geratu denez, Nafarroako Gobernuak indarrean dirauen plana 2014an luzatzea onartu du, eta, aldiz, Mankomunitateak hurrengo bilkuran (urriaren erdialdean egingo da) zerbitzua finantzatzeko proposamen berriak aurkezteko konpromisoa hartu du, ustiapeneko kostuak murriztuz edo baliabideak optimizatuz.

Gainera, Nafarroako Gobernuak aztertuko du zer legezko aukera dagoen Mankomunitateak eskualdeko garraiora eraman ditzan beste sektore batzuetan dituen irabaziak (hondakinak, ura). Gaur goizena izandako bilkuran Nafarroako Gobernuaren aldetik bertan izan dira: Sustapen kontseilari Luis Zarraluqui eta Lurralde Antolaketa, Ingurumen eta Etxebizitzako zuzendari nagusi José Antonio Marcén. Iruñerriko Mankomunitatearen aldetik izan dira: bertako lehendakari José Muñoz; Iruñeko Udalaren zinegotzi Juan José Echeverría eta Aranguren ibarreko Udaleko alkate Manuel Romero.

Gaur egun, TUCa honako era honetan finantzatzen da: % 50 erabiltzaileek ordaintzen duten tarifekin eta beste % 50 administrazioen ekarpenekin (% 60 Nafarroako Gobernuak eta % 40 udalek). Zehazki, Nafarroako Gobernuak urtero 7,5 milioi euro ordaintzen du kontzeptu horretan. Hau da 24 euro urtean Iruñerriko biztanleko, Foru Komunitateko gainerako lekuetako garraio publikoan inbertitzen duen urteko 4 euro/biztanleko datuaren aurrean (1,2 milioi guztira). Alde horretatik, Nafarroako Gobernuak behin eta berriz esan du, alde batetik, zerbitzuaren kostua murrizteko beharra dagoela, egungo herstura-egoerari egokituz, eta bestetik, hainbat administrazioren ekarpena orekatu egin behar dela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa