(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak bere langile publikoei aldi baterako baimenak erraztuko dizkie lan-banaketa sustatzeko astelehena, 2013.eko irailak 23


Hala proposatu die Funtzio Publikoko Mahai Orokorreko sindikatuei aldi baterako kontratazio berriak ahalbidetzeko asmoarekin


Funtzio Publikoko Mahai Orokorra

Funtzio Publikoko Mahai Orokorraren bilkurako ikuspegi orokorra; erdian, Gregorio Eguílaz zuzendari nagusia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Funtzio Publikoko Mahai Orokorreko ordezkariei proposamen berri bat aurkeztu die gaur goizean Foru Komunitateko Administrazioan enpleguaren banaketa errazteko eta aldi baterako kontratazio berriak egiteko.

Zehazki Nafarroako Gobernuaren asmoa erraztasun handiagoa ematea da beraien lanaldi osoko langile finkoek soldatarik gabeko urte erdiko baimena edo zati batean ordaindutako baimena eska dezaten, tarte horretan haiek ordezteko aldi baterako kontratazioak egin hal daitezen.

Lehen kasuan baimena soldatarik gabekoa izango da, sei hilabetez iraungo du eta langileak erregularki eta urtebetez bere ordainsarien % 50 jasoko du, izaera aldakorra dutenak alde batera utzita. Bigarren kasuan, baimena zati batean ordainduko da eta 30 hilabetez jarraian iraungo du; 30 horietatik 24 lanaldi osokoak izango dira 6 baimenekoak. Denbora-tarte horretan guztian langileak dagozkion ordainsarien % 84 jasoko du, izaera aldakorrekoak ere alde batera utzita.

Proposamen hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusi Gregorio Eguílazek aurkeztu du gaur goizean Nafarroako Jauregian egin den adarreko mahai orokorraren bilkuran, eta langile publikoen arteko lan-banaketako proiektuari (Foru Gobernuak aurkeztutakoa iragan maiatzean) ekainean sindikatuek egindako ekarpenei erantzuten die. Sindikatuek orain hamabost eguneko epea dute proposamen horri ekarpen berriak egiteko.

Neurri horiek indarrean izango dira egungo langabezia-mailek irauten duten bitartean, eta haiek baliatu ahalko dituzte hala egiten nahi duten lanaldi osoko langile publikoek. Gainera, aldi baterako langileen kasu batzuetan aplikatzeko aukera aztertuko da.

Ekimen horren helburua aldi baterako kontratazio berri bat egitea denez, neurri horiek ez dira aplikatuko hura egitea ezinezkoa den lanpostuetan.

Soldatarik gabeko baimena

Aurkeztutako proposamenaren arabera, soldatarik gabeko baimenak sei hilabetez iraungo du urtebeteko epe baten barruan, baimena ematen denetik. Langileak erregularki 12 hilabetetan bere ordainsarien % 50 jasoko du, aldagarriak alde batera utzita.

Kotizazio sozialei eutsiko zaie eta baimena baliatzeko aldia kasu bakoitzean langilearen eta dagokion zuzendaritzaren artean erabakiko da. Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuan irakaskuntza- edo laguntza-erako zerbitzuak betetzen dituzten langileek baimena nahitaez otsailetik uztailera edo abuztutik urtarrilera baliatu beharko dute.

Aukera horrek ez du oporretarako edo norbere eginbeharretarako eskubiderik sortuko. Edozein arrazoi dela medio, langileak urte guztian zehar ez badio bere zerbitzu aktiboaren egoerari eusten, dagokion erregularizazioa egingo da.

Zati batean ordaindutako baimena

Aldiz, zati batean ordaindutako baimenak 30 hilabete jarraian hartuko ditu baimena ematen denetik, eta haietatik 24tan lanaldi osoz egingo da lan eta 6 hilabete baimenari berari dagokio.

Denboraldi guztian langileak bere ordainsarien % 84 jasoko du, aldagarriak alde batera utzita. Kotizazio sozialak dagokien proportzioan murriztuko dira.

Baimena baliatzeko aldia ere langilearen eta zuzendaritzaren artean adostuko da, Hezkuntza Departamentuan irakaskuntza- edo laguntza-motako zerbitzuak betetzen dituzten langileen kasuan salbu; kasu horretan baimena nahitaez otsailetik uztailera edo abuztutik urtarrilera izango da.

Aukera horrek ez du oporretarako edo norbere eginbeharretarako eskubiderik sortuko. Edozein arrazoi dela medio, langileak urte guztian zehar ez badio bere zerbitzu aktiboaren egoerari eusten, dagokion erregularizazioa egingo da.

Kontratazio berrietarako neurriak

Funtzio Publikoko Mahai Orokorreko bilkuran Nafarroako Gobernuak egin behar dituen kontratazio berrietan enplegu-banaketaren politika garatzeko borondatea berretsi du.

Horretarako, aldi baterako kontratazioa erabiliko du, baldin eta zerbitzu publikoen betetze-maila egoki batekin osagarria bada. Indarrean dagoen araudian kontratu-modalitate berri hori jasotzeko, administrazio-erregimenean langileen kontratazioa arautzen duen foru-dekretua aldatuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa