(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak autonomia erkidegoen kudeaketa defendatu du ongizate Estatuari eusteko asteartea, 2013.eko irailak 24


Nabarmendu du, gainera, egoera ekonomikoa hobetzen hasi dela "hondoa jo" eta gero, Club Navarra Puerta de Europa informazio-gosarian egin duen agerraldian


Yolanda Barcina

Barcina Lehendakaria, Club Navarra Puerta de Europa informazio-gosarian egin duen agerraldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak egungo Espainiaren esparru autonomikoa defendatu du, "tentsio separatisten" aurrean, eta ongizatearen Estatuari eusteko garaian autonomia erkidegoek duten zeregina aitortzeko eskatu du, "eredu horren zati handiena bezala, osasunean eta hezkuntzan oinarritutakoa", "xahutzaile" jotzen duten haien aurrean.

Yolanda Barcinak adierazpen horiek Club Navarra Puerta de Europa informazio-gosarian egindako agerraldian egin ditu astearte honetan, Iruñean.

Bere mintzaldian, Konstituzioa erreformatzeko asmoa duten "ondo aztertu gabeko" proposamenak aipatu ditu, haien artean Nafarroak Estatuarekin duen hitzarmen ekonomikoaren aurkako "burutazioak". Haien aurrean, Lehendakariak adierazi du "ezinbestekoa" dela foru-erregimenarekiko "erabateko errespetua" bermatzea, "Konstituzioak babestutako sistema, eta Espainiako Kongresuan alderdiren batek planteatu duenaren aurka, ez da insolidarioa edo bidegabea".

Alde horretatik, gogorarazi du "Nafarroak defizit-helburuak betetzen dituela eta sakrifizioarekin eta elkartasunarekin Espainia guztiaren ahaleginak partekatzen dituela", eta, gai horri dagokionez, esan du "ezin direla inolaz ere onartu kudeaketa txarra egiten eta desleialtasun instituzionala gauzatzen duten batzuen aldeko tratuak".


Bertaratutako jendea

Club Navarra Puerta de Europa informazio-gosarian izan direnen artean, Morrás, Esparza eta Alli kontseilariak zeuden. ( irudia handitu )

Nafarroa, beste eskualde batzuk baino hobeto

Ekonomia arloan, Lehendakariak azaldu du azken asteotan "errekuperazio ekonomikoaren bidearen hasiera iradokitzen duten zantzuak ugaritu egin direla", nahiz eta "tentazio triunfalistei" uko egiten dien eta "errealismoa" eskatu duen. "Horrek ez du esan nahi erritmo altuan haziko garela, enplegu asko sortuz", aipatu du. "Horretarako, zoritxarrez, zain egon beharko dugu, baina hondoa jo dugu eta itsas azalerara hurbiltzen ari gara".

Beste adierazle batzuen artean, langabezia jaistea eta urteko hazkunde-tasa positiboetarako joera aipatu ditu, "2014an % 0,6 inguruan mugi daitezkeenak".

Ildo horretan, Yolanda Barcinak azpimarratu du Nafarroak azken urte eta erdian izan duen "okertze erlatiboa" "salbuespenezkoa eta iragankorra" izan dela. Hala, aipatu du Espainiako hiruhileko BPG 2007ko amaierakoa baino % 7 txikiagoa bada, Nafarroakoak % 1,8 egin du atzera atzeraldi bikoitz honetan zehar. Eta Nafarroaren "egiturazko indarguneez" aritu da, eta haien artean industriak ekonomian duen garrantzia nabarmendu du (BPGaren % 28), Alemaniaren antzekoa dena.

Aurrekontuen egonkortasuna eta egonkortasun fiskala

Bestalde, Lehendakariak aurrekontuen egonkortasuna eta egonkortasuna fiskala defendatu ditu "hazkunderako aktibo" gisa. "Gure eskualdearen etorkizunarekin koherentea eta arduratsua izateagatik, bide horren alde egiten dugu, horrek dituen kostu politikoak onartuz", azaldu du, eta ondoren erantsi du "oker handia" iruditzen zaiola bildutakoa baino gehiago gastatzea. "`Aurrerako ostikoa´ zoritxarrez hain ohikoa den politika horrekin gure seme-alaben bizkarretan zama handia jartzen ari gara uzten ari garen zorrekin", adierazi du.

Nolanahi ere, aipatu du "doikuntza-politika horiek egin behar ditugu oinarrizko zerbitzuak babestuz eta epe laburreko hazkundea ahalik eta gutxien kaltetuz".

Alde horretatik, ondorengo erreforma fiskalaren alde egin du: "Hazkunde ekonomikoa bizkortuko duena, aurrezkia, enplegua eta inbertsioa geratuko ez dituen sistema, zergak sinplifikatuko dituen sistema bat eta zerga-oinarri zabalagoak sortzea ekarriko duena, zergadun-kopurua igotzea lortuz". Helburua da, "nafar bat ere ez dadin aurkitu Espainiako gainerako autonomia erkidegoetako herritarrak baino baldintza okerragoetan".

Lehendakariak adierazi duenez, "gure arazo guztien irtenbidea `aberatsak´ izeneko zerga gehiago kobratzean mugatzen diren haiek ez dira zintzoak gure gizarteko klase ertainarekin, klase hori baita zerga-igoerak pairatzen ari dena".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa