Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Aste honetan Nafarroako Ubideko lehen fasearen zabaltzearen eremu ureztagarriko obren lizitazioa deituko da, 147,5 milioiko inbertsioa duena
Nafarroako Gobernuak ere gehienez 592 milioiko gastua erabaki du datozen 30 urteetan obra horien eraikuntza eta ustiapena ordaintzeko
Nafarroako Ubidea.
Nafarroako Gobernuak aste honetan Nafarroako Ubidearen lehen faseko zabaltzearen eremu ureztagarriaren obren lizitazioa deituko du, 147,5 milioi euroko inbertsioa duena.
Zehazki, ostegun honetan, irailak 26, INTIA sozietate publikoak Nafarroako Kontratazio Atarira eta Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera (EBAO) lizitazio-iragarkia bidaltzea aurreikusten da, hala, obrak 2014ko lehen hiruhilekoak hasi ahal daitezen.
Gainera, gaurko bilkuran Nafarroako Gobernuak ordaintzeko gehieneko gastua erabaki du obra horiek eraiki eta ustiatzeko. Kontratuak 30 urtez iraungo du eta guztira aldi horretan 592 milioi euroko gastua egingo da, BEZ barne; zifra hori ziur asko gutxitu egingo da esleipendunaren eskintza jakiten denean.
Orain egingo den eremu ureztagarriak guztira 15.275 hektarea berri hartuko ditu Arga eta Ega ibaien erriberetan. Zabaltze hori egin ahal izan da eremu hori Foru Komunitatearen eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren arteko lankidetza-hitzarmenari esker eta, horretarako, haren eguneratzea sinatu zuten iragan abuztuaren 28an Yolanda Barcina Lehendakariak eta Miguel Arias Cañete ministroak.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen