(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak UGPS izendatu ditu Etxabakoizeko LHko campusa eta Donapeako ikerketa-zentroak asteazkena, 2013.eko irailak 25


Dokumentuak ekimena justifikatzen duten arrazoiak eta haren udalaz gaineko izaera zehazten ditu


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du Etxabakoizeko Lanbide Heziketako campusaren sorrera eta Donapeako hiru ikerketa-zentroren ezarpena Udalaz Gaineko Eragina duen Plan Sektoriala (UGPS) izendatzea, Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak iragan astelehenean proiektuari oniritzia eman ondoren.

LHko ikasleak.

LHko ikasleak.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du Etxabakoizeko Lanbide Heziketako campusaren sorrera eta Donapeako hiru ikerketa-zentroren ezarpena Udalaz Gaineko Eragina duen Plan Sektoriala (UGPS) izendatzea, Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak iragan astelehenean proiektuari oniritzia eman ondoren.

Hemendik aurrera, UGPS Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratuko da eta hilabetez aldi bereko jendaurreko eta Iruñeko Udalaren entzunaldiko izapidean jarriko da, harengain eragiten baitu planak. Epea amaituta, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak eta Sustapen Departamentuak alegazioak aurkeztuko dituzte eta haiei buruzko txostena aurkeztuko dute Lurraldearen Antolamendurako Batzordearen aurrean. Jarraian, Nafarroako Gobernuak Plana behin betikoz onestea erabakiko du, hala badagokio.

Gogoratuko denez, plan horrek Iruñean Lanbide Heziketako campus berri bat eraikitzea hartzen du, San Jose lehengo zentroak okupatutako partzelan eta Nafarroako Osasun Eskola Tekniko Profesionalean (ESTNA) orain ematen diren ikaaketak hartuko ditu, Nafarroako Ospitaleko barrutian dagoena, eta Donapea Zentro Integratu Politeknikoan (LHI). Campusak 1.500 ikasle inguru hartuko ditu, eta LHko 28 titulu ikasiko dituzte. Eraikitzeko epearen aurreikuspena 32 hilabetekoa da.

Bestalde, hutsik geratzen diren Donapeako instalazioak Nafarroako Unibertsitateak erosiko ditu ikerketako hiru zentro berri jartzeko (Ingeniaritza Biomedikua, Ahaztutako Gaixotasunak eta Nutrizioa eta Dietetika); 206 milioi euroko inbertsioa egingo du hamar urtean eta 395 lanpostu sortzea aurreikusten du.

Proiektua errealitate bihurtzeko, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Unibertsitatearekin eta Mediku Ikerketa Aplikaturako Fundazioarekin (FIMA) elkarlanerako protokolo orokor bat sinatu zuen 2011ko martxoaren 18an.

Foru Gobernuak gaur onetsitako dokumentuaren helburua da, LHko campusari eta Donapeako ikerketa-zentroei operazio erlatiboa emateaz gain, "Marqués de Rozalejo" Jauregiaren hornidura erabilera publikokoa kalifikatzea, gaur egun erabilera pribatukoa dena.

Jarduera justifikatzen duten arrazoiak

Testuak proiektua justifikatzen duten arrazoiak zehazten ditu, alde batetik, Lanbide Heziketako instalazio berriei esker hezkuntza hobetzea dakarrelako, eta bestetik, ikerketa-zentro berrien ikerketa eta berrikuntza teknologikoari ematen zaion bultzada dakarrelako. Alde horretatik. azpimarratzen du gainera, susperraldi ekonomikoan eta enpleguan duen eragina, azpiegituretan aurreikusitako inbertsioei esker: 23 milioi euro LHko campusean eta 206 milioi ikerketa-zentroetan.

Hezkuntzako campusari dagokionez, UGPSek gogoratzen du egungo osasun-eskolako eraikinak (ESTNA) espazioak guztiz okupatuta dituela eta ezinezkoa dela zabaltze bat egitea. Horrek eragotzi egiten du osasun-adarrean LHko Estatuko Erreferentzia Zentro izendatzearen ondorioz aginduta dituen lan berriak aurrera eramatea; beraz, nahitaezkoa da lekuz aldatzea.

Donapea LHIri dagokionez, aipatu du zentroak egiturazko zenbait gabezi dituela eta jarduera integral bat eskatuko zuela ezarri behar diren prestakuntza-ziklo berriei behar bezalako instalazioak eskaintzeko, ekoizpen-sektoreko eskaerei erantzunez.

Aztertutako hiru aukeren artean: LHko campusa sortzea San Jose zentroko partzelan, campusa Lezkairun sortzea, edo Donapea LHI Lezkairura pasatzea eta ESTNA San Josera, UGPSek ondorioztatzen du lehenengoa dela gomendagarriena, bereziki osasun-eskola ospitale-zentroetatik hurbil egotea komeni delako. Horri ere beste abantaila batzuk gehitu behar zaizkio, eskualdeko hiri-garraioaren eskuragarritasuna eta oinezkoentzako eskuragarritasuna, esaterako.

Proiektuaren parte-hartze publikoa egin zen iaz, eta orduan egindako 37 ekarpenetatik 25ek Donapea LHIren lekualdaketa babesten zuten. Gainera, kontsultatutako 9 eragiletatik 5 (haien artean zeuden Nafarroako Eskola Kontseilua, LHko Nafarroako Kontseilua, Merkataritza Ganbera, Nafarroako Unibertsitatea eta FIMA) campusa Etxabakoizeko partzelan jartzearen alde agertu ziren.

Bateratutako campusak baliabide publikoak optimizatzen lagunduko du, bi zentroek zenbait espazio komun partekatzean: liburutegia, erabilera askotariko eraikinak eta zerbitzu zentralak. Halaber, zerbitzuetako langileen eta irakasleen egokitzapen hobea ekarriko du, eta mantentze-lanen kostuak murriztea.

Bestalde, ikerketa-zentroei dagokienez Moderna Planean duen inkardinatzea nabarmentzen da (Nafarroaren Garapen Eredua), osasun eta nekazaritza-industria bezalako alor ekonomikoetan berrikuntza, talentuaren garapena eta haren aplikazioa sustatzen duen proiektua izatean.

UGPS moduan izapidetzea

Dokumentuak ere proiektuaren udalaz gaineko izaera dakartzan arrazoiak zein diren jakinarazten du. Alde horretatik, aipatzen du jarduera Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzkoaren Foru Legearen (LFOTU) 42. artikuluak aurreikusitakoaren barnean sartzen dela; bertan UGPSak finkatuta dagoen udalerritik haratago doan gertakariaren jarduerei lotutako proiektu gisa definitzen dira, eta Nafarroako Gobernuaren sektore-politikak garatu, ezarri edo egikaritzeko balio dute.

Kasu zehatz honetan, testuaren arabera, foru eskumeneko txandaketa-jarduera publikoen antolamendu berri bat da eta baita pribatuak ere, eta Iruñeko tokiko interesetik haratago daude nabarmen. Zehazki, Area Zentraleko Lurralde Antolamendurako Planaren (POT3) esparru guztirako LHko campusa azpieskualdeko eskalako hezkuntza-ekipamendua dela irizten du. Aldiz, ikerketa-zentroen eta haien eragin ekonomikoaren gainean LFOTUren 4. artikuluarekin bat datorrela adierazten du, jarduera publikoaren helburuei buruzko lurraldearekiko, "garapen ekonomikoa, gizarte-kohesioa eta garapen iraunkorra sustatzen baitituzte ekoizpeneko jarduerak eta enplegu egonkorra sortzen duten jarduerak sustatuz".

Proiektuaren gaineko parte-hartze publikoko prozesuan zehar, 37 ekarpenetatik 30ek jardueraren udalaz gainekotasunarekin ados agertu ziren.

Dokumentuak UGPSek Foru Komunitateko lurralde-antolamenduaren tresnekin duen bat-etortzea ere berresten du, onako hauek direnak: Nafarroako Lurralde Estrategia, Area Zentraleko Lurralde Antolamendurako Planaren (POT3) eta udalaren hirigintza-plangintza.

Halaber, Nafarroako Gobernuaren Ondare Artistikoaren Zerbitzuak egindako txostena barneratzen da; bertan San Jose zentroaren deskatalogatzearen alde azaltzen da balio arkitektoniko txikiko eraikina delako.

UGPSaren aldeko beste txosten batzuk uraren ziklo integrala, hondakinen kudeaketa eta iri-garraioa aipatzen dituzte, eta baita aeronautikako morrontzak eta ingurumen-eragina ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa