(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak 20 lanpostu baino gehiago sortuko dituen Irisarri Jauregiko Opor Zentroa bisitatu du Igantzin osteguna, 2013.eko irailak 26


2014ko Aste Santuan ateak ireki nahi dituen turismo-zentroak 150 bat lanpostu zeharka sustatutako dituela kalkulatzen da gainera


bisita

Barcina Lehendakaria agintariekin eta proiektuaren sustatzaileekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak Irisarriko Jauregiko Opor Zentroko obrak bisitatu ditu gaur goizean, eraikuntza-prozesu aurreratuan dagoena; turismo-zentro hori Irungo Carrillo familiarena da Igantzirekin lotura duen familia, 20 eta 30 lanpostu artean sortuko ditu eta, kalkuluen arabera, zeharka 150 bat lanpostu sustatuko ditu.

Zentroa 2014ko Aste Santuan irekitzea aurreikusten da, eta ostu hartzea, aisialdia, natura eta abentura barnean hartzen dituen landa-turismoko kontzeptu berritzailea jarriko du.

Lehendakariarekin batera bertan izan dira Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin eta Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusi Carlos Erce.

75 hektarea dituen Nafarroako iparraldean kokatuta dago, Igantziko udal-mugartean, eta opor-zentro horrek ezaugarri eta prezio ezberdinetan ostatu hartzeko hiru modalitate izango ditu –hotela, etxolak eta aterpetxea– eta 200 lagunentzako lekua du. Oporretako gune hori familia eta bisitari-taldeentzat da, bai eta taldeen prestakuntza sustatzeko topaguneak egin nahi dituzten enpresentzat ere. Bestalde, kirol eta hizkuntzen turismoa ere erakarri nahi da; azken horrek gero eta eskaera handiagoa du beren oporrak hizkuntza bat ezagutzeko jarduerak egiten dituztenen artean. Azkenik, eta elementu bereizgarri modura beste opor-aukera batzuekiko, bertako jarduerak erabiltzeagatik sarrera bat ordaintzen duten eguneko bisitariak hartzeko pentsatutako guneak sortu dira.

Irisarriko Jauregia hotela

Etxe noble bat da, eta XI. eta XII. mendeetan du jatorria. Armarriduna eta lau solairutakoa, 17 gela dituen apartahotel batean birgaitu eta bihurtu da. Solairu bakoitzak 300 metro koadro ditu eta gela bakoitzak ohe bikoitza, ohe-sofa bat eta office txiki bat ditu harraska eta mikrouhin-labearekin. Eraikinak jatetxe panoramikoa, egonleku-taberna eta enpresentzako bilera-gela ere baditu.

Basajaun Basoa etxolak

Opor-zentroak, gainera, estetika finlandiarreko 12 etxola ditu eta hegal batean zehar harriz eginda daude. Etxolek bi gela eta sukalde-egongela bat dute leihoa duen horma eta ataripe batekin. Haien aurrean larrain handi bat zabaltzen da eta bertan behi nahiz ardiak bazkan ari dira.

Non Stop Inn aterpetxea

Finkako leku baxuenean eraikita dagoen eraikin berria da, eta 48 pertsona sartzen dira 4 eta 12 pertsona arteko logeletan. Eraikin beraren oinarrian informazioko zentro nagusia eta harrera orokorra daude.

Informazio gehiago. 687 421568 telefono-zenbakian eska daiteke.

Esperientziak

Oporretarako guneak nekazaritza eta abelazkuntzako erabileretarako turismo aktiboko espazio ezberdinak ditu, 4.000 metro koadroko ingurune natural batean garatuta eta pentsatuta daudenak ez soilik ostatu hartuta dauden bezeroek erabiltzeko, baizik eta bisitariek egunean zehar erabili ahal izateko sarrera ordaindu ondoren.

Bizikletentzako guneak nabarmendu behar dira, mendiko bizikletetarako dagoen 4 pisten zirkuitua, esaterako, lau mailarekin: urdina, berdea, gorria eta beltza. Guneak "Bike Park" edo bizikletaz jauziak eta akrobaziak egiteko espazioa du proba ofizialak hartzeko harmailekin. Halaber, oinez edo BTT modalitatean hainbat zailtasunetako bideak prestatzen eta seinaleztatzen ari dira.

Gainera, "Cannopy" zirkuitu bat ere egiten ari da 2 ibilbidetan banatuta. Europako handienetako bat da, 2,5 kilometro ibilbidea baitu. Lehen ibilbidean 7 tirolinatan aritzen da 250etik 300 metro arteko batez besteko distantzia batekin. Ibilbide hori amaitzean, 840 metroko tirolina handitik jauzi egiteko aukera egin daiteke, Espainiako luzeena izango dena.

"Cannopy" zirkuituari lotuta ibar malkartsu bateko hegalaren gainean pendulu bat eraikitzen ari dira gainera, ubide batek zabalduta. Arnes batekin lotuta eta bi kabletatik ateratzen diren bi tirantetatik zintzilikatuta, bisitariek amildegira egingo dute jauzi puenting-aren antzeko hegaldi pendular bat egiteko.

Bestalde, jatetxe herrikoia izango den garai bateko abere-nabe batean, zenbait ekipamendu prestatzen ari dira estalitako jarduerak burutzeko, adibidez: rokodromoa, jauziak, abentura-instalazioak, jokoak, pistak… 1.000 m2-ko gune batean.

Proiektua Canteras Yancik sustatu du eta Arquitectos Asociados estudioak idatzi.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa