(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Montserrat Torrent musikari ezagunak topaketa eta kontzertu bat eskainiko ditu asteburu honetan Organorako Musika Zikloaren barnean osteguna, 2013.eko irailak 26


Hil honen 28 eta 29an ere Bideko abesbatzen programazioak jarraituko du Auritzen, Ziraukin eta Lorkan


Nafarroako Gobernuaren Organorako Musika Zikloak aurrera egingo du asteburu honetan bihar ostirala, irailak 27, Iruñeko Pabalo Sarasate kontserbatorioan programatutako Montserrat Torrent organo-jotzailearen topaketarekin.

Irailaren 28an, larunbata, 17:00etan, zikloak Leringo organoa bisitatzea aurreikusten du. Behin amaituta, udalerri horretako Pilar Ureta kultur zentroan organo-maisuei buruzko hitzaldia izango da, bai eta organoa zaharberritzeko kultur proiektuari buruz ere. José Luis Echechipía (organo-jotzailea) eta Rubén Pérez de Iracheta (organo-egilea) izango dira hizlariak.

Ondoren, Larraga bisitatuko da, eta han San Miguel elizako organoa miretsi eta Montserrat Torrent-en kontzertu bat ikus-entzun ahalko da.

Iruñetik autobusez joan nahi dutenek, baldintzak Nafarroako Organoaren Adiskideak Elkarteko webgunean ikus ditzakete (http://anao.es). Jarduera guztietarako sarrera doan da.

Gainera, Santiago bidea Kultur Ibilbide izendatu zutela 25 pasa ondoren, ibilbide horren garrantziak bere horretan jarraitzen du, eta gaur egun inoiz baino erromes gehiago ditu. Hori dela eta, Nafarroako Abesbatzen Federazioaren laguntzarekin, Nafarroako Gobernuak abesbatzen musikako programa bariatua eskaintzen du Nafarroako Bidearen lau ibilbideetako berrogei udalerri baino gehiagotan, asteburuetan garatzen dena.

Hala, datorren larunbatean, irailak 28, Aurizko kultur etxean, 19:00etan, Agoizko San Miguel abesbatzaren kontzertua izango da. Egun berean, Ereintza abesbatza 20:00etan ariko da Ziraukiko elizan eta igandean, hilak 29, Oberena abesbatzak Lorkan abestuko du. Kontzertu guztiak doan dira.

Informazio gehiago, http://www.culturanavarra.es webgunean.

Irailak 27, Montserrat Pérez organo-jotzailearen hitzaldia

Artea eta bizitza. Maisu handi baten hausnarketak esperientzian oinarrituta

titulua izango du Montserrat Torrent-ek (Bartzelona 1926) emango duen hitzaldiak. Emakume horrek bere jarduera interpretazioan eta irakaskuntzan oinarritu du eta, urte askotan, Bartzelonako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan organoko katedraduna izan zen.

Torrentek mundu guztian jo du kontzertugile moduan, eta bakarlari nahiz orkestra bikainekin aritu da. Espainia guztian jo du, bai eta Europako herrialde gehienetan ere: Mexikon, AEBan, Kanadan, Argentinan, Uruguain, Marokon… eta grabaketa asko egin ditu organo historikoetan. Darocaren organoan Cabanilles-i egindako diskoak Parisko "Gran Prix du Disque" lortu zuen.

Kataluniako Gobernuak San Jorgeren Gurutzea saria eman zion eta Musikaren Sari Nazionala jaso zuen 1996an. Kultura Ministerioak, gainera, Merezimendu Artistikoaren Zilarrezko Domina eman dio Arte Ederretan eta Bartzelonako Udalak Merezimendu Artistikoaren Urrezko Domina.

"Musika Konpostelan" izeneko nazioarteko unibertsitate-ikastaroak ematen ditu erregularki, baita Espainiako beste hiri batzuetan ere. "Master-class" asko ere ematen ditu Europako zenbait hiritan.

Irailak 28, bisita/hitzaldia Lerinen eta bisita/kontzertua Larragan

Rubén Pérez Irachetak bisitak gidatuko ditu eta José Luis Echechipía-rekin batera ondoren izango den hitzaldia eskainiko du. Pérez Iracheta musikologoa, organo-egilea, Errioxako Organo Jaialdiaren zuzendari artistikoa eta "Leringo organoa zaharberritzeko azterketa"-ren (2012) egilea da. José Luis Echechipía organo-jotzaile ezaguna da, irakaslea eta musika-tresna horiek eraikitzeko eta zaharberritzeko aholkularia.

Leringo organoa XVIII. mendean eraiki zuen Josep de Mañeru y Ximénez-ek eta Nafarroan geratzen diren iberiar barroko tipoko adierazgarri gutxietariko bat da, eta XVII. eta XVIII. mendeetako Espainiako organo-egileen eskola garrantzitsuenetakoa, estilo horren aitzindaria dena, hain zuzen. Bi mende horietan, 18 lerindarrek musika-tresna horiek egiten aritu ziren lanean herrialde guztian, eta gorterako musika-tresnak ere egin zituzten

Bisiten eta kontzertuaren programa hemen kontsulta dezakezu.

Bideko abesbatzak

Asteburu honetan Auritzen, Ziraukin eta Lorkan egingo diren emanaldien protagonistak honako hauek dira:

Agoizko San Miguel abesbatza iragan mendeko 40ko hamarkadaren erdialdean sortutako Nafarroako lehenengo abesbatzetakoa da. Denbora honetan guztian hainbat kontzertu eskaini du Espainian eta atzerrian, eta ospe handiko beste talde batzuekin lan egin du: Iruñeko Orfeoia, Iruñeko Pablo Sarasate orkestra, Bergarako Orkestra Sinfonikoa, Gasteizko Udal Banda edo Iruñeko "La Pamlonesa"-rekin.

Ereintza abesbatza 1977an sortu zuen Lizarra ikastolako guraso-talde batek, eta "Gurasoak" ahots baxuko abesbatza osatu zuten. Handik gutxira, Josetxo Arbeloaren zuzendaritzapean, abesbatza horrek erabateko berritzea izango du egungo Ereintza abesbatza bihurtzeko, eta azken hori 1988an aurkeztu den jendaurrean.

Azkenik, 1990ean osatu zen Oberena abesbatzak Nafarroako Gobernuak antolatutako Udaberriko, eta Udazkeneko Biran eta Cultur programetan jarduten du sarritan. Honako leku hauetara bidaiatu du abesbatzak: Paris, Portugal, Sevilla, Kadiz, Zaragoza, Asturias, Leon, Galizia, Errioxa, Extremadura, Katalunia eta Madrilera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa