(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Elkarrizketa Sozialeko Mahaia osatu da, ekonomia-, lan- eta gizarte-hitzarmeneko kontsulta-organoa ostirala, 2013.eko irailak 27


Yolanda Barcina da buru eta Foru Gobernuko, Nafarroako Enpresarien Konfederazioko eta UGT eta CCOO sindikatuetako ordezkariek osatzen dute


Transcripción textual del video

Barcina Lehendakariak azpimarratu du organo berriak elkarrizketan "sakontzea" bilatzen duela Nafarroako ekonomia, enplegu eta kohesiorako "funtsezko balio" modura. Eta nabarmendu du "lehen aldiz" gizarte-hitzarmenari "maila gorena" ematen zaiola eta modu "iraunkorrean" egiten dela.

Bestalde, CENeko lehendakari José Antonio Sarríak aipatu du "gaur arte elkarrizketa eta gizarte-hitzarmena ez zirela organo egonkor batean izan, eta haien hainbat esparru maila gorenean tratatuak ahal izango zirenak etengabe".

UGTren aldetik, Juan Goyenek mahai horretatik azken urteetakoak baino gizarte-hitzarmen "sendoagoa eta errazagoa" ateratzeko nahia azaldu du eta gizartearentzat nahiz langileentzat "hobekuntza" bat ekar dezala. CCOOko Raúl Villar-ek "mahai honen "garrantzia" baloratu du, eta harekin "gaur hemen dauden erakundeen nahi historiko" bat mamitzen da, hau da, "egonkorra eta maila gorenekoa" den espazio baten sorrera langileen, gizarte guztiaren eta Foru Komunitateko garapenaren interesei begira "funtsezko" alderdiak aztertzeko.

Mahaia

Elkarrizketa eta Gizarte Hitzarmeneko Mahai Iraunkorraren bilkura. ( irudia handitu )

Elkarrizketa eta Gizarte Hitzarmeneko Mahai Iraunkorra eratu da gaur goizean. Kontsulta-organo horren helburua nagusia da ekonomia-, lan- eta gizarte-arloan azterketa, hausnarketa eta hitzarmena egitea. Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina da buru eta Foru Gobernuko, Nafarroako Enpresarien Konfederazioko eta Unión General de Trabajadores (UGT) eta Comisiones Obreras (CCOO) sindikatuetako ordezkariek osatzen dute.

Bere eskumenak enpleguari eta lan-harremanei lotuta daude. Honako hauekin zerikusia duten gaiak aztertuko dira: gatazken ebazpena Nafarroako Lan Epaitegiaren bidez; enplegu-politika aktiboak abian jartzea eta langileen prestakuntza; Nafarroako ekonomiaren eta ekoizpen-aldaketaren lehiakortasuna sustatzea; gizarte-kohesioa, berdintasuneko politikak eta enpresako gizarte-erantzukizuna sustatzea; deklaratu gabeko lanaren aurkako borroka eta ezkutuko ekonomia; eta lan-osasunaren, ingurumenaren eta iraunkortasunaren hobekuntza.

Haien artean, lehenetsi dira, hazkunderako eta enplegurako pizgarriei lotutako arloak, hori baita Nafarroak epe laburrean duen "erronka nagusia"; enplegagarritasunaren sustapena eta enpleguaren politika aktiboen eguneratzea; eta lan-gatazken ebazpena Nafarroako Lan Epaitegiaren bidez. Gau horiek aztertzeko lan-talde bana eratu dira.


Barcinaren agerraldia

Lehendakaria Elkarrizketa eta Gizarte Hitzarmeneko Mahaiaren berri ematen. ( irudia handitu )

Gainera, Mahaira eraman nahi da bertan kontsultatu ahal izateko, Foru Komunitateko ekonomiaren egonkortasunari, errekuperazioari eta enpleguaren sorrerari lotutako edozein gai.

Elkarrizketa soziala sendotu

Mahaikideek baterako komunikatu bat adostu dute, eta bertan gizarte-hitzarmenak azken bi hamarkadatan Nafarroaren "garapen ekonomiko eta sozialerako emaitza garrantzitsuak" eman dituela esaten da. "Denbora berriek" eta krisi ekonomikoarekin agertutako "arazo berriek", ordea, "prozedurak berregokitzera behartzen dute behar berrietara moldatuz, enpresen, langileen eta gizarte guztiaren eskaera berrietara".

Horregatik, adierazi du Mahaiaren helburua elkarrizketa sozialaren esparrua "sendotzea" dela egungo egoerari "ardura-banaketarekin" aurre egiteko, negoziatzeko espazioak zabalduz "ezinbestekoak" diren gaien gainean Foru Komunitatearen garapen ekonomiko eta soziala sustatzeko.

Alde horretatik, Barcina Lehendakariak azpimarratu du organo berriak elkarrizketan "sakontzea" bilatzen duela Nafarroako ekonomia, enplegu eta kohesiorako "funtsezko balio" moduan Eta nabarmendu du "lehen aldiz" gizarte-hitzarmenari "maila gorena" ematen zaiola eta era "iraunkorrean" egiten dela.

Bestalde, CENeko lehendakari José Antonio Sarríak aipatu du "gaur arte elkarrizketa eta gizarte-hitzarmena ez zirela organo egonkor batean izan, eta haien hainbat esparru maila gorenean tratatuak ahal izango zirenak etengabe".

UGTren aldetik, Juan Goyenek mahai horretatik azken urteetakoak baino gizarte-hitzarmen "sendoagoa eta errazagoa" ateratzeko nahia azaldu du eta gizartearentzat nahiz langileentzat "hobekuntza" bat ekar dezala. CCOOko Raúl Villar-ek "mahai honen "garrantzia" baloratu du, eta harekin "gaur hemen dauden erakundeen nahi historiko" bat mamitzen da, hau da, "egonkorra eta maila gorenekoa" den espazio baten sorrera langileen, gizarte guztiaren eta Foru Komunitateko garapenaren interesei begira "funtsezko" alderdiak aztertzeko.

Nafarroako sektore arteko akordioa Lan Harremanen inguruan

Elkarrizketa eta Gizarte Hitzarmeneko Mahaiaren sorrera Lan Harremanei buruz Nafarroako Sektore arteko Akordioan jasotako puntuetako bat da, 2013ko uztailean azkenekoz berrikusi ostean. Gobernuaren akordioaren arabera haren sorrera onartzen da, eta mahaia Nafarroako Gobernuko kideek eta ordezkaritza handieneko gizarteko eragileetako kide nagusiek osatzen dute, hau da, kide bat patronalaren aldetik eta bi Nafarroan ordezkaritza handiena duten sindikatuen aldetik.

Zehazki, mahaia honako hauek osatu dute: Yolanda Barcina Lehendakariak eta lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak; Nafarroako Enpresarien Konfederazioko lehendakari José Antonio Sarriak; Nafarroako Unión General de Trabajadores-ko Juan Goyenek; eta Nafarroako Comisiones Obrerasko idazkari nagusi Raúl Villar-ek.

Aholkulari moduan ere parte hartu dute Nafarroako Enplegu Zerbitzuko gerente Maribel García Malo-k; CENeko idazkari nagusi Javier Martinena-k; eta hurrenez hurren UGT eta CCOO sindikatuetako Jesús Santos eta Daniel Fernándezek. Mahaiko Idazkaria Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko idazkari nagusi tekniko Pedro Ugalde da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa