(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarrek 2012an 277,4 milioi euro jokatu zuten ausazko jokoetan, krisia hasi zenean baino % 12 gutxiago ostirala, 2013.eko irailak 27


Azken urtean apustuetan bildutako kopuruak % 52 igo dira, bingo eta txanpon-makinetan jokatutakoa, berriz, % 15 eta % 12 jaitsi da, hurrenez hurren


Nafarrek guztira 277,4 milioi euro jokatu zuten iaz ausazko jokoetan, 2008an baino % 12 gutxiago; orduan 314,58 milioi euro izan ziren. Zifra horren arabera, Foru Komunitateko adin nagusiko herritar bakoitzak batez beste 545 euro jokatu zuen 2012an.

Ausazko joko-motei dagokienez, 2012an diruaren % 39 Loterías y Apuestas del Estado-n jokatu zen (Loteria Nazionala eta Primitiva, Kiniela, Euromillones…), % 38 txanpon-makinetan, % 11 apustuetan (kiroletakoak normalean), % 6 bingoetan eta gainerako % 6 ONCEren jokoetan. Hala ondorioztatzen da Barneko Zuzendaritza Nagusiak egindako Nafarroako Jokoen urteko azken Memoriatik. Dokumentu horrek Foru Komunitatean 2012an izandako jokoen merkatua adierazten du.

Aurreko urtearekin alderatuz, 2011, apustuak diru-bilketa gehien handitu zuten joko-motak dira, 19,48 milioietatik 29,59ra pasatuz. Bestalde, bingoetan eta txanpon-makinetan jokatutako kopuruak % 15 eta % 12 jaitsi dira, hurrenez hurren. Bingoen kasuan 2011ko 18,93 milioietatik 2012ko 16,05era eta txanpon-makinetan 119,24tik 105,41 milioi eurora pasa da.

Aldiz, Foruzaingoaren Joko eta Ikuskizunen Brigadak 4.211 ikuskapen egin zituen 2012an sektore horretan, 22 txosten idatzi zituen eta 7 administrazio-salaketa jarri hautemandako irregulartasunengatik, haiek guztiak txanpon-makinei lotutakoak.

Jokatutako kopurua eta gastu erreala

Aurrez aipatu denez, nafarrek guztira 277,40 milioi jokatu zuten guztira. Nolanahi ere, zifra hori ezin da gastu errealarekin nahastu behar, jokalarien gastu garbiari dagokiona; izan ere, jokatutako kopuruan jasotako sarien zati bat dago –zati garrantzitsua izan daitekeena edo ez– eta berriz ere jokoaren zirkuitura bueltatzen direnak.

Alde horretatik, Barneko Zuzendaritza Nagusiak kalkulatu du 2012an egindako gastu erreala jokatutakoaren % 35 bat dela, hots, 97 milioi bat euro. Portzentaje hori jokatutako kopuruari eta sarientzako diru-sarreren zenbatekoari lotutako zenbait formularekin lortzen da.

Azken bost urteotako bilakaerak erakusten du gastu erreala urtetik urtera jaitsi egiten dela. 2008an 107,29 milioikoa izan zen eta, iaz, 97koa. Joera horri eusten zaio kudeaketa pribatuko jokoetan (bingoa, txanpon-makinak eta apustuak); aldiz, kudeaketa publikokoetan (Loterias y Apuestas del Estado eta ONCE) gorako joeratxo bat ikusten da azken bi urteotan, eta horrek 2012an gastatutako kopurua (54,13 milioi) 2008koa baino handiagoa izatea dakar (52,31 milioi).

2012an adin nagusiko nafar bakoitzak 190,78 euro gastatu zuen batez beste ausazko jokoetan; 2008an, 211,69 euro gastatu zuen. Bost urte horietan % 10 jaitsi da ia.

Bingo-aretoak, joko-makinak eta apustuak

2012ko Nafarroako Jokoen urteko Memoriaren arabera, iaz Foru Komunitatean hiru bingo-areto zeuden martxan, 297.110 bisitari izan zituzten eta 54 pertsonak egin zuten bertan lan.

Txanpon-makinei dagokienez, 2012an guztira 2.011 zenbatu ziren, haietatik 369 joko-aretoetan daude eta gainerakoak ostalaritza eta bingoko establezimenduetan. Aipatu beharra dago Nafarroako Gobernuak baimendutako txanpon-makinen kopurua 2008tik % 14,1 murriztu dela, urte horretako 2.342tik 2012ko 2.011ra.

Bestalde, 2010eko azken hiruhilekoan gure komunitatean merkaturatzen hasi ziren apustu-makinek iaz 5,49 milioi baino apustu gehiago bildu zituzten, haiek 29,59 milioi euro biltzea ekarri zuten, eta kopuru horretatik 23,56 sarietan eman ziren.

Ludopatiaren prebentzioa

Jokoarenganako mendekotasuna duten pertsonek bingo-aretoetarako sarbidea debekatzea eska dezakete beren ludopatia prebenitzeko. Debeku hori Nafarroako Gobernuko Joko eta Ikuskizunen Atalean era presentzialean izapidetu behar da; atal horren egoitza Zaragozako errepidean dago, 3,25 kilometroan, Cordobilla-n (Galar).

2012ko abenduaren 31n 440 pertsonak zuten Nafarroako bingo-aretoetara sartzeko debekua haiek hala eskatuta. Urtean zehar beste 19 pertsonak eskatu zuten hori eta 13k debekua kentzeko izapidea egin zuten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa