(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Azkoien da materia organikoa biltzeko “bosgarren edukiontzia”ren sistema ezarri duen Nafarroako lehen herria

asteartea, 2013.eko urriak 1


Esparza kontseilariak gaur aurkeztu du bilketa boluntarioaren sistema, eta herritarrak erabiltzera bultzatu ditu. Gobernuak sistema horren alde egin du.


Carlos de Miguel eta Esparza kontseilaria materia organikoa botatzen “bosgarren edukiontzira”. ( irudia handitu )

José Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak eta Erriberagoiengo Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateko lehendakariak gaur aurkeztu dute Azkoienen bereiztutako bosgarren edukiontzia (sarbide murriztua giltzarekin), aipatutako mankomunitateak materia organikoaren gaikako bilketarako hautatu duen modua baita. Erriberako herria da, hala, hondakinak biltzeko sistema erabiltzen hasi den Nafarroako lehena.  

Hori dela-eta, gaurtik aurrera, sisteman parte hartu nahi duten herritarrek giltz bat eskuratuko dute hondakin organikoak bosgarren edukiontzira bota ahal izateko. Azkoienen, oraingoz, 50 edukiontzi marroi jarri dira. Erabiltzaile kopuruak gora egingo du herritarrek programan izena eman ahala.

Eredua pixkanaka ezarriko da Erriberagoiengo Mankomunitatearen eremu osoan (Faltzes, San Adrián, Azagra, Funes, Martzilla, Milagro, Cadreita eta Alesbes, Azkoienez gain). Guztira 32.465 biztanle bizi dira mankomunitatean.


Hondakinak biltzeko sistema berriaren aurkezpenean izan direnak, edukiontzi berrietako baten aurrean. ( irudia handitu )

Erriberagoiengo Hondakinen Mankomunitateak aurreikusi duenez, datozen hiru hilabeteetan familien % 10ak parte hartuko du eta datorren urtearen amaierarako % 25era iritsiko da zenbatekoa. Parte-hartzea boluntarioa izango da beti, beraz, bilketa-sistema berria dituen abantailengatik aukeratzen duten herritarrek erabiliko dute.

Gaur egun, Nafarroako Erriberagoiengo Mankomunitatearen eremu osoan 550 edukiontzi daude materia organikoa eta errefusa botatzeko. Mankomunitateak beste 250 jarri ditu bosgarren edukiontzi gisa erabiltzeko, eta mankomunitatea osatzen duten 9 herrien artean banatuko dira.

Urtero 11.000 tona materia organiko eta errefusa biltzen dira. Horietatik 6.000 tona inguru materia organikoa dira eta, beraz, edukiontzi berrietara bota daitezke.

Nafarroako Gobernuak bosgarren edukiontziaren alde egin du

Europar Batasunaren eta Kontseiluaren 2008ko azaroaren 19ko 2008/98/EE Hondakinei buruzko Direktibaren eta hondakinei eta lur kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen arabera, 2020 baino lehen bereizita biltzen diren hondakin organikoen kopurua hondakin guztien % 50 izan beharko da, gutxienez.

Hori lortzeko, Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratuan jasotzen diren ereduetatik bat da bosgarren edukiontzia. Nafarroako Gobernuak sistema horren alde egin eta bilketa-modua sustatu nahi du, betiere biztanleei borondatez hautatzeko aukera emanda. Hala adierazi du José Javier Esparza kontseilariak, eta biztanleak hondakinen gaikako bilketan beste urrats bat ematera animatu ditu, Foru Komunitateak alor horretan lehena izaten jarrai dezan eta ingurumenarekiko errespetua eta konpromisoa hatuta duela erakuts dezan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa