(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alli kontseilariak azpimarratu du nazioarteko lankidetzaren bidez iparraldeko herrialdeek ere ikasi egin dezaketela

asteartea, 2013.eko urriak 1


Gaur goizean Madrilen izan den Medicus Mundiren osasunerako eskubide unibertsalari buruzko jardunaldi batean parte hartu du.


Ikuspegi orokorra

Ezkerretik eskuinera: Alli kontseilaria, Robles eta Revilla jardunaldian egin duten mintzaldian. ( irudia handitu )

Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariak, gaur goizean, azpimarratu du nazioarteko lankidetza ez datzala soilik garapen bidean diren herrialdeei laguntzean, herrialde horietatik ere ikasten dela. "Hegoaldean ikasitakoa iparraldean ere erabilgarria da, are gehiago gure egoera hauskor bihurtzen denean bizi dugun krisi ekonomiko, politiko eta etikoagatik", esan du.

Alli kontseilariak egin ditu adierazpen horiek"50 años trabajando por el derecho a la salud" (50 urte osasunerako eskubidearen alde lanean, euskaraz) jardunaldiaren barruan. Medicus Mundi erakundeak antolatu du Madrilgo Casa de América erakundearen egoitzan, eta lankidetzaren eta osasunaren Espainiako eta garapen bidean diren herrialdeetako adituek hartu dute parte bertan.

Íñigo Allik egin duen mintzaldian, aitortu du kontu publikoetan egin behar izan diren doikuntzek Espainiako garapenerako lankidetzaren alor osoari egin diotela kalte. Hala ere, Nafarroako Gobernuak gai horren inguruan hartutako konpromisoa berretsi du: "Lehenago edo beranduago, gure ekonomiak hobera egingo du eta kide ditugun herrialdeetan garatzen ari diren prozesu ugariei babesa eta laguntza ematen jarraitu ahal izango dugu".

Gizarte Politiketako kontseilariak gehitu du bere Departamentuak lankidetza dezentralizatuaren aldeko apustua egingo duela "bizi-baldintzak hobetzen laguntzeko laguntzen efikazia-irizpideen bidez". Lankidetza-eredu horren adibide gisa, Íñigo Allik Nafarroako Medicus Mundik Bolivian, Guatemalan eta Perun aurrera daraman proiektua aipatu du. Horren bidez, indigenen eta landa-inguruetako jendearen osasunerako eskubidea bermatzea da helburua. Ekimena Nafarroako Gobernuak finantzatu du 385.000 euro emanez aurreko hiru urteetan.

Alli kontseilariarekin batera izan dira Gonzalo Robles Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioko Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako idazkari nagusia eta Enrique Revilla Espainiako Medicus Mundiko lehendakaria.

Jornada sobre el derecho a la salud

Medicus Mundi erakundeak 50. urteurrena ospatu du osasunerako eskubide unibertsalari buruzko hausnarketa egiteko jardunaldi batean. Jardunaldia lehen mailako arreta, osasun-langileak eta estaldura unibertsala bezalako gaiei buruzkoa izan da.

Gaur goizean Madrilen egin duten jardunaldian, "Claves para la transformación de los sistemas de salud en América Latina" (Latinoamerikan osasun-sistemak eraldatzeko funtsezko elementuak, euskaraz) izeneko liburua ere aurkeztu dute. Liburuan Medicus Mundi Bolivian, Guatemalan eta Perun garatzen ari den osasun-proiektu integral eta bateratuaren esperientzia jasotzen da. Proiektua Nafarroako Gobernuak, Espainiako Lankidetzak eta Europar Batasunak batera finantzatu dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa