(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 92 milioi euro jasoko ditu Europako funtsetatik 2014-2020 denboraldirako Kohesio Politikarako programaren barruan asteazkena, 2013.eko urriak 2


Gobernuak, gaurko saioan, Foru Komunitateari esleitutako zenbateko handiaren berri eman du; 2007-2013 denboraldiarekin alderatuta % 7 egin du gora.


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Europa 2020 estrategiaren ardatz nagusiak eta estrategia horretako helburuak lortzeko Foru Komunitateari esleitutako Europako kohesio-politikaren funtsak eman ditu ezagutzera. Esleitutako zenbatekoa 92,7 milioi eurokoa da, laster amaituko den 2007-2013 denboraldirako jasotakoa baino % 7 gehiago (86,1 milioi euro).

langileak

Enpresa ertain eta txikien lehiakortasuna hobetzea da Europako funtsen jarduera-esparruetako bat.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Europa 2020 estrategiaren ardatz nagusiak eta estrategia horretako helburuak lortzeko Foru Komunitateari esleitutako Europako kohesio-politikaren funtsak eman ditu ezagutzera. Esleitutako zenbatekoa 92,7 milioi eurokoa da, laster amaituko den 2007-2013 denboraldirako jasotakoa baino % 7 gehiago (86,1 milioi euro).

Gobernu zentralak iragan ostegunean autonomia erkidegoei iragarri zien EBko funtsak banatuko zirela. Espainiarentzako zenbateko osoak behera egin du Europako aurrekontuak ere behera egin duelako. Nafarroaren kasuan, hala ere, ez da murrizketarik izan, eta 6,06 milioi euro gehiago eskuratuko ditu datorren denboraldirako.

Zehazki, honela daude banatuta Nafarroak jasoko dituen 92,07 milioi euroak: 71,3 milioi (2007-13 denboraldian baino 6 gehiago) Eskualde Garapeneko Europako Funtsetik (EGEF) eta Europako Gizarte Funtsetik (EGIF). Zenbatekoa bien artean banatu beharko da, kontuan izanik gutxienez % 27,6 EGIFi dagokiola (19,6 milioi euro). Baliabide horiek Nafarroako Gobernuak kudeatzen ditu, eta Europako funtsekin batera finantzatutako proiektu bakoitzean % 50 eman behar du.

Gainera, beste 20,77 milioi euro dagozkio POCTEFA (Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko Lurralde Lankidetza) programaren bidezko mugaz gaindiko lankidetzari, Pirinioetako Lan Elkarteak kudeatuta. Gaur egun Nafarroak du elkartearen lehendakaritza.  Denboraldi berri honetan esleitutako zenbatekoa aurreko denboraldian esleitutakoa baino 1,09 milioi euro gehiago da (% 6).

Helburua: funtsen erabilera efikazagoa izatea

Funts horien zati bat hartzen duten Nafarroako Gobernuko departamentuak lanean ari dira funtsak proiektu eta ekimen zehatzei esleitzeko programak prestatzen. Horren harira, adierazi beharrekoa da jarduerak lehengo programako jarduera-esparruetan gauzatuko direla berriro. Jarduera-esparru horiek, gainera, bat datoz Nafarroako Garapenaren Ereduan (MODERNA) zehaztutako ildo estrategikoekin.

EGEF funtsetarako, honako hauek dira jarduerak: ikerketa indartzea, garapen teknologikoa eta berrikuntza (I+G+B), IKTen erabilera eta kalitatea eta horietarako sarbidea hobetzea, enpresa ertain eta txikien lehiakortasuna hobetzea eta karbono baxuko ekonomiaranzko bidean aurrera egitea (energia berriztagarriak sustatzea). Bestalde, EGIFi dagokionez, honako hauek dira jardueren bidez lortu nahi diren heloburuak: enplegua indartzea eta laneko mugikortasunaren alde egitea, gizarteratzea sustatzea eta pobreziaren alde borrokatzea, eta hezkuntzan, gaitasunen garapenean eta ikaskuntza iraunkorrean inbertitzea.

Jarduera-esparruetan aldaketarik egon ez arren, 2014-2020 programak berrikuntzak ditu proiektuak gauzatzeari dagokionez, izan ere, Europako Batzordeak behin eta berriz esan du baliabideak modu eraginkorrean erabili behar direla. Horrek bi gauza esan nahi ditu. Lehenik, Europako funtsen erabilerari emango zaio lehentasuna dagoeneko norberaren baliabideen bidez finantzatuta dauden eskualdeko proiektuetan, sektorean inpaktu handiagoa lortzeko eta, bigarrenik, proiektuak emaitzen araberakoak izango dira. Horretarako, lortutako emaitzak neurtzen dituzten adierazleak zehaztuko dira.

Maiatzerako proposamena

Datozen asteetan Europako Parlamentuak egiturazko funtsak arautzeko Europar Batasuneko araudiak formalki onesten dituenean, estatu kide guztiek aurkeztu beharko dute Europar Batasunean euren hitzarmena (antzemandako premia eta lehentasunen arabera, funtsak nola erabiliko dituzten azaltzen duen agiri estrategikoa). Aurreikusi denez, urte honen amaieran onetsiko dituzte araudiak.

Horren ostean, eskualde bakoitzak lau hilabete izango ditu programa eraginkorrak Europako Batzordean proposamen gisa aurkezteko, beraz, aipatutakoa esan bezala betez gero, agiria maiatzean egon liteke osatuta.

Esan bezala, Nafarroako Gobernua hasi da lanean dagoeneko eta, horretarako, lehenik eta behin, 2007-13 denboraldiko programaren emaitzen ebaluazioa eta egungo egoeraren diagnostikoa burutzen ari da. Bi parametroen eta lehentasunei eta Foru Komunitatearentzat estrategikoak diren jarduteko ildoei buruzko analisiaren arabera, datozen hilabeteetan prestatuko dira jardueren proposamenak.

76,4 milioi 2007-2013 denboraldian

Aurten amaituko den 2007-2013ko programa eraginkorrean, Foru Komunitateak 86,01 milioi euro jaso zituen. Horietatik, 47,1 milioi euro EGEF funtsetakoak dira, 19,2 milioi euro Europako Gizarte Funtsekoak eta 16,68 milioi euro mugaz gaindiko lankidetzakoak.

EGEF funtsak Nafarroako ekonomiaren lehiakortasuna hobetzeko inbertsio eta gastuak finantzatzen laguntzen du. Aurten amaituko den denboraldirako planean, finantzatutako ekintzen % 90 enpresa ertain eta txikietan eta zentro teknologikoetan I+G+B sustatzeko, energia berriztagarriei babesa emateko eta teknologia berriak zabaltzeko erabili dira. Proiektu zehatzen artean, aipatzekoak dira Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalari (CENER), energia berriztagarrien alorrean (eguzki-energia, energia termikoa, fotovoltaikoa edo eolikoa) ikerketa eta garapena sustatzeko, eta Agoizko bigarren belaunaldiko bioerregaien zentroari emandako laguntzak.

EGIFi dagokionez, baliabideak autonomoen enplegua eta ekonomia sozialeko enpresak sustatzeko, gizartetik baztertzeko arriskuan daudenak gizarteratzeko eta laneratzeko zentroei eta hezkuntzaren alorreko programei (Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak) laguntzak emateko erabili dira, besteak beste.

Bestalde, 2007-2013 denboraldian POCTEFA programari egokitu zaizkion 19,68 milioi euroak 40 proiekturen artean banatu dira, esate baterako, Irati eta Vultouris proiektuen artean.

Esleitutako funtsen erdia baino gehiago kobratu da eta gainerakoa ekintzak burutu ahala jasoko da; horretarako, 2015era arteko epea dago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa