(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Guratrans proiektua aurkeztu du, Pirinioetako errekak kudeatu eta hobetzeko
asteazkena, 2013.eko urriak 2


Jardunaldia urriaren 8an izango da Bertizen, eta Araxes, Bidasoa, Leitzaran, Urdazuri eta Urumea ibaiei loturiko Europako ekimen honetan interesa duten erakunde eta pertsonentzat egongo da zabalik.


Datorren urriaren 8an izango da Europako Guratrans (Pirinioetako mendebaldeko muturreko mugaz bestaldeko erreken tokiko parte hartzeko kudeaketa intergrala) proiektuari buruzko informazioa lortzeko eta bertan parte hartzeko prozesua hasiko duen jardunaldia.  Proiektuan parte hartuko du Nafarroako Gobernuak Nafarroako Ingurumen arloko Baliabide Zentroarekin (CRANA) batera, eta Foru Komunitatean Araxes, Bidasoa, Leitzaran, Urdazuri eta Urumea ibaietan gauzatuko dituzte jarduerak, mugaz gaindiko kudeaketari dagokionez . Horretarako, 304.076 euroko aurrekontua izango du proiektuak; zenbateko horretatik 197.649 euro Europako funtsetakoa da eta gainerakoa, 106.427 euro, Nafarroako Gobernuak eman du.

Bilera 17:30ean hasiko da, eta interesa duen edozein erakunde edo pertsonarentzat irekita egongo da, Bertizko Jauregian, Oieregin. Andrés Eciolaza Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak eta Ana Varela CRANAko teknikariak bertan parte hatuko dute. Parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da cranaguratrans@gmail.com helbidera idatzita edo 948 390 045 telefono-zenbakira deituta. Jardunaldiko programa www.guratrans.eu webgunean ikusi ahal izango da.

Jardunaldiaren bidez Guratrans proiektua inguruko eragile sozialei aurkeztea da asmoa, horien bidez hasi ahal izango baita informazio lortzeko eta parte hartzeko prozesua ekarpenak jasota.

Mugaz gaindiko lankidetza eta partaidetza publikoa funtsezkoak ibaiak hobetzeko

Europar Batasunak ezarritako Urari buruzko Direktibak ura babesteko Europar Batasuneko esparrua ezartzen du, arro hidrografiko bakoitzera egokitutako kudeaketa-planen eta neurri-programen bidez. Ur-korronteek administrazioen mugarik ez dutenez, euren ibilguenak baizik, direktiba horrek, urak batera kudeatzeko, herrialdeen eta ibaiekin zerikusirik duten alderdien arteko lankidetza ezartzeko beharra ere jasotzen du. Bestalde, direktibak eskariaren kudeaketa eta uren egoera ekologiko ona hobetzeko beharra azpimarratzen du. Horretarako, parte-hartze publikoa sustatu behar dela nabarmentzen du lurraldeetan jarduera-ildoak eta estrategiak ezartzeko bitarteko gisa.

Testuinguru horretan, Guratrans proiektuaren helburua mugaz eta eskualdez gaindiko kudeaketa-egiturak eraikitzea da, ur-baliabideak hobeto koordinatu eta kontrolatzea ahalbidetzeko. Proiektuaren lan-taldeko burua da HAZI, Eusko Jaurlaritzaren ingurumena kudeatzeko sozietate publikoa, eta kolaboratzaileak dira CRANA eta Agglomération Sud Pays Basque (ASPB) erakundea. Nafarroako Gobernuko Uraren Zerbitzuak, Uraren Euskal Agentziak (URA), Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Agence de l'eau Adour-Garonne agentziak ere finantzatu dute proiektua. Gainera, Conseil Régional d'Aquitaine, Conseil Général des Pyrénées Atlantiques eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak ekimenaren alde egin dute.

Guratrans Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko Mugaz Gaindiko Lankidetzaren Programa Eragilearen (POCTEFA 2007-2013) barruan burutuko da, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtseko baliabideak ditu. Jarduera guztiak burutzeko proiektuaren guztizko zenbatekoa 1.070.163 euro da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa