(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak kirurgia laparoskopikoko tailer praktiko bat antolatu du simulazioa animaliak erabiliz eginda osteguna, 2013.eko urriak 3


Kirurgia-espezialitateetako 12 mediku trebatuko dira teknika hori baliatzen ikasteko. Ebakuntzak gutxieneko inbasioa eraginda egin daitezke eta barrualdeko irudiak ikus daitezke kamara baten bidez.


Laparoskopia egiten txerri batekin. ( irudia handitu )

Nafarroako kirurgia-espezialitateetako hamabi mediku trebatzen ari dira kirurgia laparoskopia egiten ikasteko. Teknika horren bidez gutxieneko inbasioa eraginda egin daitezke ebakuntzak eta gorputzaren barrualdea beha daiteke lente bati konektatutako kamera baten bidez.

Ikasleek, teknika ikasteko, animalien organoekin bisoredun (pelvitrainer) kutxak bezalako simulazio-ereduak erabiltzen dituzte alde batetik eta, bestetik, benetako ebakuntzak burutzen dituzte txerriak erabiliz. Izan ere, haien anatomia gizakienaren oso antzekoa da eta horrek baldintza ezin hobeetan praktikatzen laguntzen du. Osasun Departamentuak metodologia horren bidez trebatzearen alde egin du, simulazio-teknikek pazienteekin izan daitezkeen arriskuak saihesten baitituzte.

Cristina Ibarrola Osasuneko zuzendari nagusia izan da, ostegun honetan, Osasun Departamentuak antolatu duen tailerraren saio batean. Tailerra Nafarroako Ospitaleguneko ikerketa-eraikin berriko Irakaskuntza Pabilioian eta ebakuntza-gela esperimentalean izan da urriaren 1, 2 eta 3an. Tailera Miguel Servet fundazioarekin batera antolatu da.


Praktikak animalien organoekin, bisoredun kutxen (pelvitrainer) bidez. ( irudia handitu )

Tailera 2013ko Irakaskuntza Planaren barruan egin da eta 2007tik sustatu izan du batzorde pedagogiko espezifiko batek. Batzordea alor horretan prestigio handia duten profesionalek osatzen dute. Ordutik, kirurgiako 12 simulazio-jarduera burutu dira eta 90 kirurgialari trebatu dira.

Aurten 12 ikaslek parte hartu dute, guztiak azken prestakuntza-urteetako medikuak direnak Nafarroako Ospitaleguneko eta Nafarroako Unibertsitatearen Klinikako Kirurgia Orokorra, Ginekologia eta Urologia espezialitateetan.

Honako hauek osatzen dute irakasleen taldea: Miguel Aizcorbe (tailerraren zuzendaria), Juan Carlos Muruzábal, Enrique Balén, Coro Miranda, Andrés Rivas, Javier Pisón eta Eva Recari doktoreak, guztiak Nafarroako Ospitaleguneko espezialistak; baita Ignacio Pascual, Nafarroako Unibertsitatearen Klinikakoa; David Guerrero, Ikerketa Biomedikorako Zentrokoa, eta Eugenia Campo, Gasteizko Txagorritxu Ospitalekoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa