(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aurtengo udan Nafarroan erre diren basoen azalera 2012an erretakoa baino % 83 txikiagoa da ostirala, 2013.eko urriak 4


Gainera, gorabeherarik eragin gabe, baimendutako nekazaritzarako erreketak burutu dira galondoen 8.750 hektareako azaleran.


Nafarroako Gobernuak amaitutzat eman du basoetako suteak prebenitzeko udako kanpaina. 218 hektareako azalera erre da, hau da, 2012an baino % 82 gutxiago. Orduan, 1.297 hektarea erre ziren. 218 hektareatik, 140,67 hektarea nekazaritzako lursailak dira eta 77,73 basoetako lursailak .

Horrez gain, aurtengo udan abian jarri den nekazaritzako erreketak baimentzeko ezohiko kanpainan jende ugarik parte hartu du eta ez da gorabeherarik izan. Baimendutako erreketak galondoen 8.750 hektareako azaleran egin dira.

Basoetako suteak prebenitzeko kanpaina

Aurtengo udan erregistratu diren sute kopuruak nabarmen egin du behera, eta landaredia ere askoz ere gutxiago kaltetu da: 436 ezbehar izan dira guztira (2012an 621), iaz baino % 30 gutxiago. Sute gehien abuztuan izan ziren, 136 (120,24 ha kaltetu ziren). Horren atzetik daude irailean (126 eta 50,27 ha), ekainean (91 y 7,60 ha) eta uztailean (83 y 40,70 ha) izandako suteak.

Basoetako suteengatik esku-hartze gehien egin dituzten suhiltzaile-etxeak Tutera (80 esku-hartze), Tafalla (51) eta Azkoiengoak (50) izan dira. Horien atzetik daude Lizarra (42), Iruña (38), Lodosa (30), Zangoza (22), Oronoz (20) eta Altsasu (19). Esku-hartze gutxien gauzatu dituzten eskualdekako suhiltzaile-etxeak Auritz eta Nabaskoze izan dira, 5 eta 2 esku-hartze eginda, hurrenez hurren. Gainera, Cordovillan dagoen Suhiltzaileen Etxe Nagusiak laguntza eskaini du 72 esku-hartzetan.

Basoetako suteetan zein erretako azaleran izan den beherakada nekazaritza-denboraldiko (irailaren 1etik abuztuaren 31ra) baldintza meteorologikoek eragin dute. Izan ere, erregistratutako prezipitazioak historiako batez bestekoaren % 161 izan ziren. Aurreko denboraldian % 72 izan ziren.

Galondoak erretzeko ezohiko kanpaina gorabeherarik gabe amaitu da, guztira 8.750 hektareako azalera erre ondoren

Bestalde, galondoak baimenduta erretzeko aurtengo ezohiko kanpaina arrazoi fitosanitarioengatik burutu da, eta nabarmentzeko gorabeherarik eragin gabe amaitu da. Baimendutako erreketak burutzeko aldia irailaren 6tik 24ra artekoa izan zen. Gutxi gorabehera galondoen 8.750 hektareako azalera erre zen guztira.

Guztira, erreketak burutzeko 910 eskaera jaso ziren. Nekazaritzako lursailetako 33.000 hektareako azaleran burutzeko, 15.000 barrutitan banatuta. Teknikariek eskaerak aztertu ondoren, 25.000 hektarearen erreketa baimendu zen. Horietatik, kalkulatu da, oro har, baimendutako azaleraren % 35 egin duela gora erretako hektarea kopuruak.

Gogoan izango denez, iragan uztailaren 5ean, Nafarroako Gobernuak ezohiko baimena eman zuen galondoak erretzeko, organismo kaltegarrien hondakinak erre eta etorkizuneko kutsatzeak saiheste aldera. Izan ere, neguan eta udaberrian eurite handiak izan ziren etengabe eta, horien ondorioz, komeni izan zen galondoak erretzea laboreak kaltetu eta bideragarritasuna arriskuan jar dezaketen arazo fitosanitarioak dauden inguruetan.

Horregatik, beharrezkotzat jo zen halako erreketak baimentzea olo zoroen hazien eta lurreko beste belar txar batzuen kopurua handitzea saihesteko eta izurriteen forma negutarrak murrizteko. Hala, datozen kanpainetan ez da beharrezkoa izango tratamendu fitosanitarioen erabilera eta indarra handitzea.

Erreketak antolatu eta arriskuak murrizteko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioak, Nafarroako Larrialdietako Agentziarekin elkarlanean, plangintza bat onetsi zuen. Plangintza horretan, lurraldea 5 zonatan banatu zen eta, zona bakoitzean, 4 egun zehaztu ziren behar bezala baimendutako nekazariek erreketak egin zitzaten, eskatutako segurtasun-baldintzak uneoro beteta. Horren harrira, Foru Gobernuak kanpainan parte hartu duten eta suak kontrolik gabe zabaltzea saihesteko lan egin duten eragile guztien laguntza azpimarratu du: nekazariak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko langileak, Nafarroako Larrialdietako Agentzia, Foruzaingoa eta Guardia Zibilaren Seprona.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa