(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak nekazaritza- eta abeltzaintza-lurrak modu iraunkorrean erabiltzeko Europako proiektu batean parte hartuko du asteartea, 2013.eko urriak 8


Life Regen Farming proiektuak leheneratze-jardunbidek sustatuko ditu, esate batera: lurra ahalik eta gutxien landuta ereitea eta ongarri organikoak erabiltzea


Esparza alkatea, Life Regen Farming proiektuaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, INTIA sozietate publikoaren bitartez, Europako Life Regen Farming lankidetza-proiektuan parte hartuko du, mendiko nekazaritza- eta abeltzaintza-lurretan leheneratze-jardunbideak eta kudeaketa iraunkorra martxan jartzeko. Proiektuaren berri gaur eman dute, Orreagan, eta jardunaldian Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak, Jose Javier Esparzak, parte hartu du.

Proiektuaren helburu nagusia da leheneratze-jardunbideak bideragarriak direla eta lurraren kalitateari eta ingurumenari mesede egiten dietela erakustea, gero nekazaritza eta abeltzaintza arloetako agente guztiek erabil ditzaten (abeltzainek, teknikariek, e.a.). Hala, ekimenaren ardatz nagusietako bat jardunbide horiek probatzea da, besteak beste: lurra ahalik eta gutxien landuta ereitea, ongarri organikoak erabiltzea, hosto iraunkorreko espezieak sartzea eta txandakako artzaintza baliatzea. Hori, nekazaritza eta abeltzaintza tradizionalaren ordezko aukera eramangarri gisa, eta ingurumen-inpaktua (karbono-bahiketa, karbonoaren aztarna, berotegi-efektuko gasen isuria eta abar) gutxitze aldera.


Hiru fase

Jarduerak hiru fasetan egingo dira. Lehenik, lursailak karakterizatuko dira, hasierako kalitatea eta biodibertsitatea baloratzeko. Bigarrenik, nekazaritza eta klima aldetik eta abeltzaintza-sistema aldetik (esnetarako ardiak eta haragitarako behiak) desberdinak diren froga-eremuetan hainbat leheneratze-jardunbide ezarriko dira. Eta, azkenik, jardunbide horiek ingurumenean, gizartean eta ekonomian duten eragina neurtuko da, lurraren, landaretzaren eta animalien inguruko parametroak aztertuz. 

Artzaintza-eremuetan leheneratze-jardunbideak erabiltzeak, lurraren kalitatea hobetu ez ezik, ongarri-premia gutxituko du eta, era horretan, merkatuaren eskariari produktu organiko osasungarriekin erantzungo zaio. Gainera, nekazari eta teknikariei kalitatezko prestakuntza emango zaie, leheneratze-nekazaritza iraunkorreko jardunbideetan oinarritua.

Proiektuan parte hartuko dute, INTIA sozietateaz gain, Nekazaritza eta Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak (Neiker), koordinatzaile gisa, eta landa-garapenerako Urduñederra erakundeak (Bizkaia). Foru Komunitatean proiektua aurrera eramateko aurrekontua 361.111 eurokoa da, eta Europar Batasunak eta Nafarroako Gobernuak finantzatuko dute, erdi eta erdi.

Nekazaritza-ekosistemak hobetzea eta zaintzea lehentasuna da Nafarroan

Esparza kontseilariak aurkezpenean azpimarratu du Europar Batasunaren landa-garapeneko lehentasunetako bat dela nekazaritzaren eta basogintzaren mende dauden ekosistemak zaintzea eta hobetzea, eta “Nafarroan lehentasun horrekin bat” egiten dutela. Halaber, adierazi du “abeltzaintzaren zeregina funtsezkoa” dela, “are gehiago mendian, ingurumena, paisaia eta biodibertsitatea zaintzeaz gain ekonomia-jarduerari eusten diolako eta beste jarduera batzuk nekez garatu daitezken lekuetan biztanleria finkatzen laguntzen duelako”. Sektoreak gaur egun zailtasunak dauzkala aintzatetsi ondoren, Jose Javier Esparzak aurreratu du Nafarroako Gobernua 2014-2020 aldirako prestatzen ari den Landa Garapeneko Programan nekazaritza eta abeltzaintza ekologikorako laguntza-ildo berezi bat sartuko dutela, Life Regen Farming programako helburuekin bat datorren ekoizpen-eredu gisa. Orobat, iragarri du bazkalekuen gestioan baldintza jakin batzuk betetzen dituzten abeltzainei nekazaritza- eta ingurumen-laguntzak eskaintzea aztertzen ari direla.

Proiektuaren aurkezpenean INTIAko eta Neikerreko teknikariek ere hitz egin dute, ekimenaren alderdi tekniko eta administratiboez, hain zuzen ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa