(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina lehendakariak ETEak eta turismoa errazago finantzatzeko Europako bi ekimenen berri jakin du asteartea, 2013.eko urriak 8


Europar Batasuneko Enpresa eta Industriako zuzendari nagusiarekin elkartu da gaur goizean Bruselan


Calleja eta Barcina

Barcina lehendakaria EBko Enpresa eta Industriako zuzendari nagusi Daniel Callejarekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko lehendakari Yolanda Barcinak bilera izan du gaur Europar Batasuneko Enpresa eta Industriako zuzendari nagusi Daniel Callejarekin, Europako erakundeak arlo horietan sustatzen ari diren ekimenak ezagutzeko.

Bileran, Barcina lehendakariak enpresa txiki eta ertainak errazago finantzatzeko eta kalitate turistikoa sustatzeko neurri banaren berri izan du. Lehenbiziko neurriaren helburua da Europako Inbertsioen Bankuko finantziazioa zuzenean ETEei heltzea erraztea. Horretarako, EBk berme-tresna europar bat sortuko du, enpresa mota horiei ematen zaizkien kredituak bermatzeko; tresna horretan 100.000 milioi euro jarriko ditu (dirua EBko kideek jarriko dute eta erkidegoko aurrekontutik ere hartuko da).

Turismoari dagokionez, Europako Batzordeak, COSME programaren bitartez, sektore horretako ETEen finantziazioa bultzatuko du, kultura-ibilbideak, adinduentzako turismoa (senior turismoa) eta turismo iraunkorra sustatze aldera. Callejak esan du, halaber, Europar Batasuna kalitatezko turismoaren zigilu europarra sortzea aztertzen ari direla.

Europar Batasuna berriz industrializatzea

Barcina lehendakariarekin egin duen bileran, Daniel Callejak azaldu du “Europa berriz industrializatzeko” asmoa dutela, industrian beste sektoreetan baino zeharkako enplegu gehiago sortzen direlako, lanpostu zuzen bakoitzeko zeharkako hiruzpalau, hain zuzen.

Izan ere, Erkidegoko erakundeek nahi dute industriak Europar Batasuneko BPGren %20 sortzea (gaur egun %13 sortzen du). Gurean, industriak komunitateko BPGren %28 sortzen du.

Aipatu helburu hori lortzeko, Europar Batasunak 83.000 milioi euro inbertituko ditu datozen urteetan, sei sektore estrategiko hauetan: bioekonomia, ekoizpen-material aurreratuak, garraio garbia, energia-sare adimentsuak, lehengaiak eta eraikuntza, eta energia gaitzaile nagusiak (nanoteknologia eta errobotika).

Azkenik, Europar Batasuneko Enpresa eta Industriako zuzendari nagusiak Barcina lehendakariari esan dio Nafarroara etorri nahi duela, komunitateko ETEei Europar Batasuna sustatzen ari den ekimenak, batik bat finantziazioarekin zerikusia dutenak, ezagutzera emateko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa