(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2014ko aurrekontuak elkarlanean antolatzea eskaini dio PSN-PSOEri asteazkena, 2013.eko urriak 9

Goicoechearen iritziz, "aurrekontuak luzatu eta kudeatu daitezke, baina garrantzitsuagoa da aurrekontuak onartzea"

Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran erabaki du PSN-PSOEri Foru Komunitateko 2014ko Aurrekontu Orokorren proiektua elkarlanean egitea ofizialki proposatzea.

Hala, Nafarroako Gobernuak ez dizkio aurrekontu itxiak aurkeztu eta zuzenketa bidez aldatzea proposatuko alderdiari, baizik eta aurrekontuak zehazten parte hartzea. Hori adierazi zion orain dela gutxi alderdiaren ekonomia arloko eledunari, Juan Jose Lizarberi, Nafarroako Gobernuko lehendakariorde nagusi eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak. Eta horixe azalduko dio laster Nafarroako lehendakari Yolanda Barcinak PSN-PSOEko idazkari nagusiari, Roberto Jimenezi.

Nafarroako Jauregia

Nafarroako Jauregia.

Gobernuaren gaurko bileraren ondoren prentsaurrekoa eman du Goicoechea lehendakariordeak eta, haren iritziz, “aurrekontuak luzatu eta kudeatu daitezke, baina garrantzitsuagoa iruditzen zaigu aurrekontuak onartzea”. Halaber, gogoratu du Parlamentuan egindako Enplegu Mahaian adostutako neurriak aurrekontuan sartu behar direla.

Gastuen muga eta partida aldaezinak

Prentsaurrekoan, Lourdes Goicoecheak esan du datorren urteko gastuak gehienez 3.405 eurokoa izan behar duela, “nahiz eta aldatu daitekeen, aurreikuspenetan oinarrituta baitago”. Horren harian, gogoratu du Aurrekontuen Egonkortasun Legeak dioela gastuen muga goratu daitekeela aurreko ekitaldian egikaritutako zenbatekoaren arabera. Beraz, lehendakariorde nagusiaren iritziz, “Nafarroan hurrengo urtean diru-sarrerak asko igota ere, Legeak gastuen mugari 80 milioi euro gehitzeko aukera bakarrik ematen du; gainerakoak zorra amortizatzeko izan behar du”.

Halaber, Lourdes Goicoecheak zehaztu du negoziazio-marjina “aurrekontuaren herena” izango dela, gastu batzuk “hasieratik finkatuta” baitaude, esate batera: langile-gastuak, estatuaren ekarpena, Tokiko Ogasun Funtsa, finantza-gastuak, kanonak eta batera finantzatutako partidak.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa