(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Landa-etxeak eta kanpinak 5 mailatan sailkatuko dira, dauzkaten zerbitzu eta instalazioen arabera asteazkena, 2013.eko urriak 9


Nafarroan 759 landa-etxe eta 24 kanpin daude erregistratuta; landa-etxeetan guztira 5.454 lagunentzako lekua dago eta kanpinetan 12.188rentzako.


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran ezagutzera eman dituen bi foru-dekreturen proiektuen arabera, landa-etxeak eta kanpinak bost mailatan sailkatuko dira, bezeroek eskura dauzkaten zerbitzu eta instalazioen kalitatea kontuan hartuta.

Araudi berriak gaur egungoa aldatuko du, sailkapena gainerako autonomia erkidegoetakoarekin eta Europakoarekin berdintze aldera. Ondorioz, estatuko eta atzerriko turistek errazago ulertuko dute establezimendu bakoitzaren maila zein den, eta turismo-agentziek hobeto jakingo dute eskaintza zertan den. Gainera, errazagoa izango da estatuak dagozkion eskumenetatik kanpo antolatzen dituen publizitate-kanpainetan Nafarroako bitartekoak sartzea.

Ostatu turistikoa.

Ostatu turistikoa.

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran ezagutzera eman dituen bi foru-dekreturen proiektuen arabera, landa-etxeak eta kanpinak bost mailatan sailkatuko dira, bezeroen eskura dauzkaten zerbitzu eta instalazioen kalitatea kontuan hartuta.

Araudi berriak gaur egungoa aldatuko du, sailkapena gainerako autonomia erkidegoetakoarekin eta Europakoarekin berdintze aldera. Ondorioz, estatuko eta atzerriko turistek errazago ulertuko dute establezimendu bakoitzaren maila zein den, eta turismo-agentziek hobeto jakingo dute eskaintza zertan den. Gainera, errazagoa izango da estatuak dagozkion eskumenetatik kanpo antolatzen dituen publizitate-kanpainetan Nafarroako bitartekoak sartzea.

Irizpide berriei jarraituaz, landa-etxeek eta kanpinek izar bat, bi, hiru, lau edo bost eduki ditzakete. Gaur egun, bi establezimendu mota horiek hiru mailatan daude sailkatuta.

Foru Komunitatean 759 landa-etxe daude erregistratuta eta, guztira, 5.454 lagunentzako lekua dute. Horietatik 615 etxe osoa errentan hartzeko dira, eta honela daude sailkatuta: 156 landa-etxek hosto bat dute, 427 bi hosto eta 32 goi-mailakoak dira, hiru hostodunak. Gainerako 144 landa-etxeetan logelak hartzen dira errentan eta etxea titularrarekin partekatzen da; horiek honela daude sailkatuta: 59 landa-etxek hosto bat dute, 902k bi hosto eta 4k hiru hosto.

Kanpinei dagokienez, 24 daude eta 12.188 lagunentzako lekua daukate. Horietatik 3 hirugarren mailakoak dira, 12 bigarren mailakoak eta 9 lehen mailakoak.

Landa-etxeak

Landa-etxeei buruzko foru-dekretuaren proiektuak ekainaren 28ko 243/1999 Foru Dekretua aldatuko du. Proiektu horretan zehatz-mehatz daude azalduta landa-etxeari maila bat egokitzerakoan establezimenduko eta inguruko zer ezaugarri eta zerbitzu hartuko diren kontuan.

Etxearen barrualdeari dagokionez, adibidez, honako hauek baloratuko dira: logelak titularraren etxebizitzatik aparte egotea, berokuntza zentrala edukitzea, zorua tronadurazkoa izatea, egongela apaina izatea eta tximinia edukitzea. Kontuan hartuko dira, baita ere, logeletako ezaugarriak, altzariak eta ekipamendua eta bainu-gelen kopurua eta egoera. Horrez gain, barruko aisia-elementuak (telebista, bideoa, mahai-jokoak, e.a.) eta ostatuaren kanpoaldeko jarduera osagarriak ere baloratuko dira.

Kanpoaldeari dagokionez, honako hauek hartuko dira aintzat: seinaleztapena, sarbideak, eraikinaren antzinatasuna, fatxadaren estetika, terraza edo atari estalia edukitzea eta landa-etxearen kanpoko lurren egoera.

Kanpinak

Kanpinen gaineko araudi berriak martxoaren 30eko 24/2009 Foru Dekretua aldatuko du; Dekretu horren bitartez Nafarroako Foru Komunitateko Turismo Kanpalekuen Antolamendua arautu zen.

Establezimenduak ebaluatzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan: sailen tamaina eta ekipamendua, eraikinen erabilerak, higiene-instalazioak, aisia-instalazioak, barrutiko zerbitzuak eta langileak.

Hala, kanpina goi mailako (5 izarreko) izan dadin, hainbat baldintza bete behar dira. Batetik, sailek 90 m2 eduki behar dituzte, gutxienez, eta sailen %75ak argi-hartunea eduki behar du. Bestetik, kanpinak eduki behar ditu harrera, jatetxea, kafetegia edo autozerbitzua, supermerkatua, bilera-aretoa eta sendaketak egiteko eta lehen laguntza eskaintzeko gela. Higiene-instalazioei dagokienez, eduki behar ditu, gutxienez, 24 laguneko ur berodun bainugela bana, 32 laguneko dutxa bana, 28 laguneko komuna bana, 40 laguneko ur berodun konketa bana eta 60 laguneko harraska bana.

Gainera, aisia-instalazio hauek eduki behar ditu: helduentzako eta haurrentzako igerilekua, haur-parkea eta kirol-instalazioak. Baita zerbitzu hauek eskaini ere: telefonoa, kutxa gotorra, garbitegia, ibilgailu-garbitegia, gutunen gestioa eta prentsa-salmenta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa