(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak Basaburuko eta Imotzeko udaletxeetan Nafarroako banderarik ez egotea aurkatu du osteguna, 2013.eko urriak 10


Halaber, Oteitzako Udalari Sinboloen Legea betetzea eskatu dio


Nafarroako Gobernuak Basaburuko eta Imotzeko (Etxaleku) udaletxeetako fatxadan Nafarroako banderarik ez egotea aurkatu du administrazioarekiko auzien jurisdikzioan; izan ere, Udalek ez dituzte kontuan hartu Gobernuak egindako eskakizunak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren foru-aginduak dio, batetik, Polizia Foralaren bi txostenen arabera, 2013ko ekainaren 27an ez zegoela banderarik aipatu udaletxeetan; eta bestetik, Sinboloen Legea betetzea eskatu zitzaiela. Aginduzko 10 eguneko epea igaro ondoren, Polizia Foralak txosten berri bana egin zuen eta, haien arabera, irailaren 25ean ere ez zegoen banderarik aipatu udaletxeetako fatxadetan. Horregatik, Gobernuak aurkapena aurkeztu du epaimahaien aurrean.

Oteitzako Udalari egindako eskakizuna

Foru Gobernuak, orobat, Sinboloen Legea bete dezan eskatu dio Oteitzako Udalari. Izan ere, Polizia Foralaren txosten baten arabera, abuztuaren 21ean, herriko festei hasierako emateko suziria bota zutenean, udaletxeko balkoian ikurrina zeukaten jarrita, bandera ofizialen, hau  da, udalerriko, Nafarroako, Espainiako eta Europako banderen ondoan. Txostenak dio, gainera, udaletxeak bandera guztiak kendu zituela arratsalde hartan, eta ordudanik balkoia bere horretan dagoela. Euskal Autonomia Erkidegoko ikurrina jartzea eta Nafarroako banderarik ez egotea Sinboloen Legeko 6. eta 8. artikuluen aurka doanez, Nafarroako Gobernuak egoera hori konpontzea eskatu dio Oteitzako Udalari, eta horretarako hamar egun dauzka.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa