(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak hilaren 16an ordainduko ditu NPBko diru-laguntzen aurrerakinak, guztira 46 milioi euro

osteguna, 2013.eko urriak 10


Ordainketa egiteko lehenbiziko egunean sartuko dizkiete dagozkien zenbatekoak kontu-korronteetan 15.476 nekazari eta abeltzainei


Traktorea soroan.

Traktorea soroan.

Nafarroako Gobernuak asteazkenean, hilak 16, emango du Nekazaritza Politika Bateratuko (NPB) 2013ko diru-laguntzen aurrerakinak (%50) ordaintzeko agindua. Guztira 46.011.774 euro ordainduko dizkiete Nafarroako 15.476 nekazari eta abeltzainei.

Foru Gobernuak Nekazaritza Bermearen Espainiako Funtsari (NBEF) funtsak eskatuko dizkio bihar, ostirala, hilak 11, diru-laguntzak ordaindu ahal izateko.

Hala, Europar Batasunak esandakoa betetze aldera Nafarroako Gobernuak 2009an hasitako ohiturari eutsiko dio, horri esker jasotzen baitute Foru Komunitateko nekazariek dagokien diru-laguntza ordainketa egiteko jarritako lehenbiziko egunean.

Diru-laguntzak aurreratuko dizkiete, hain zuzen, ordainketa bakarreko erregimenekoei, batetik; eta txandakako laboreak, azaldun frutak eta lekadunak lantzen dituztenei, bestetik. Zehazki, ordainketa bakarreko erregimeneko aurrerakinak, guztira 45.855.228 euro, Nafarroako ustiategietako 15.474 titularrek jasoko dituzte. Txandakako laboreak, azaldun frutak eta lekadunak lantzen dituztenentzako aurrerakinei dagokienez, 156.545 euro banatuko dizkiete 123 titularrei.

Diru-laguntzak joan den udaberriko euriteek eragindako kalteak direla eta aurreratuko dituzte

Europar Batasunak 2013ko kanpainako diru-laguntzak aurreratzea erabaki du joan den udaberriko euriteek Espainiako nekazaritza- eta abeltzaintza-kanpaina kaltetu dutelako.

NPBko diru-laguntza zuzenak bideratzea, kudeatzea eta ordaintzea Nafarroako Gobernuari dagokio. Prozesua konplexua den arren, arin egiten da, diru-laguntzen inguruko datuak biltzeko sistema informatizatu egin baita; sistema horri esker datuak digitalizatu egiten dira eta telematikoki heltzen zaizkio Nafarroako Gobernuari. Sistemak 31 laguntza-ildo sartzen ditu eskari bakar batean. Gainera, dokumentu gutxiago aurkeztu behar dira eta eskatzaileek egindako eskariaren egoera Internet bidez ikusteko aukera dute.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki administrazioko Departamentuak gogoratu du Departamentuko web-orrian ordaindutako diru-laguntzak eta diru-laguntzen zenbatekoak kontsulta daitezkeela, ziurtagiri digitalaren edo eskatzailearen NAN-PIN zenbakiaren bitartez. Diru-laguntzak kudeatzen dituzten erakundeek erakundeko eskatzaileen datu guztiak kontsulta ditzakete.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa