(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hasi dituzte Eunateko baselizaren eta ostatuaren ingurua konpontzeko eta egokitzeko lanak ostirala, 2013.eko urriak 11


Nafarroako Gobernuaren asmoa da euri-jasek ahalik eta kalte gutxien egitea


Eunateko baselizara eta ostatura bisita ofiziala egin dute. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak euri-jasek Eunateko ostatuan eta baselizan eragin ditzaketen kalteak gutxitzeko neurriak hartu ditu. Hala, Nafarroako Ubideko eremu ureztagarriko sozietate emakidadunak, Aguacanalek, bi eraikinei dagokien drainatze-zangan mantentze-lan sistematikoa egingo du.

Eraikineko arduradunek azken garbiketa egin eta Udalak drainatze-zanga lehortu ondoren, ikusi zuten uholdeek ez zituztela kaltetu ez eraikina ez eraikineko altzariak, eta horixe bera egiaztatu du gaur goizean, han bertan, bigarren lehendakariorde eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sanchez de Muniainek.

Kontseilariak esan duenez, neurri osagarri gisa ura husteko sistemari iparraldean babes-pantaila bat atxikitzeko aukera aztertuko dute, ostatu aldera urak gainezka egiteko arriskua gutxitzeko; horretarako, aurrez, pantailaren garaierak monumentuaren ikuspegiari kalte egingo ote dion aztertuko dute.

Eraikinetan laster egingo dituzten lanak

Departamentuko Ondare Historikoko Zerbitzuak beste bi lan egingo ditu eraikinetan. Bata baselizako barruti irekiko estolda-zuloen ingurukoa da; izan ere, zuloak inguruko errekarriak baino gorago dagoenez, euri asko egiten duenean putzuak sortzen dira. Departamentuak estolda-zuloak itxita ez daudela egiaztatu eta ura non husten den ikusiko du. Gero, arazoa konpontzeko egin beharreko lanak egingo dituzte. Lan hori 12.000 euro inguru kostako da.

Bestetik, baseliza inguratzen duen arkuteria exentua 1941eko birgaitze-lanetan lauzekin babestu zuten, eta batzuk erori egin dira. Gehiago eror ez daitezen, arkuteria estaltzen duten lauza guztiak finkatuko dituzte; lan hori dagoeneko esleitu dute eta 4.786 euro kostako da.

Egindako lanak

Vianako Printzea erakundeak arreta handia ematen dio Eunateko baselizari, monumentu garrantzitsua baita. Esate batera, Vianako Printze erakunde sortu berriak aurrera eramandako lanetako bat izan zen baseliza zaharberritzea; proiektua Jose Yarnozek egin zuen, eta hark zuzendu zituen zaharberritze-lanak, 1940an. Halaber, 1968an eta 1972an estalkiak berritu zituzten eta 2000. eta 2011. urteetan baselizan mantentze-lanak eta ermitauaren etxean egokitze-lanak egin zituzten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa