(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Burgin eta Uztarrozen martxan daude dagoeneko ia mila biztanleren hondakin-ura garbituko duten araztegiak astelehena, 2013.eko urriak 14


Nafarroako Gobernuak milioi bat euro jarri du araztegiak eraikitzeko, eta Esparza kontseilaria instalazio horiek ikustera joan da gaur goizean


Esparza kontseilaria (erdian) Burgiko araztegira egindako bisitan. ( irudia handitu )

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Jose Javier Esparza, Burgiko eta Uztarrozeko hondakin-uren araztegiak ikustera joan da gaur goizean. Araztegi horietan 240 eta 206 bizilagunen ura garbituko dute, hurrenez hurren. Burgin, dena den, udaran biztanleria hirukoiztu egiten da, 700 pertsona inguru biltzen baitira.

Obrak guztira 1.328.707 euro kostatu dira; Nafarroako Gobernuak 1.062.965 euro jarri ditu (%80) eta gainerakoa (%20) saneamendu-kanonaren bitartez ordaindu da.

Bisitan kontseilariak honako hauek izan ditu lagun: Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Francisco Perez Arregui; NILSAko zuzendari nagusia, Andres Sola; eta Burgiko eta Uztarrozeko alkateak, Elena Calvo eta M. Carmen Fayanas, hurrenez hurren.

Burgiko eta Uztarrozeko araztegiak

Burgiko araztegia hobi septiko zaharraren ordez jarri dute, eta Ezka ibaiaren ertzean dago. Urtaroaren arabera, kutsadura-karga desberdina izango du, Burgin 240 lagun bizi diren arren, udaran 700 biltzen baitira.

Horregatik, araztegiaren funtzionamendua kutsadura-kargaren arabera moldatu egiten da, eta eguneko 40 metro kubiko garbitzeko ahalmena dauka. Gainera, Nafarroako instalazioetan ohikoa den moduan, tratamendua biologikoa da, hau da, ura dekantatu eta iragazi egiten da. Araztegia 943.707 euro kostatu da, eta Nafarroako Gobernuak 754.965 euroko ekarpena egin du.

Uztarrozeko araztegia 206 biztanleren hondakin-ura garbituko du; izan ere, lehen ez zeukaten hondakin-ura tratatzeko instalaziorik. Duela bost urte udal-sareak berritu zituzten eta ura leku bakar batean isurtzea lortu zuten, bilketa-kutxatila batean, ibaia baino lehen. Kutxatila horretan biltzen da ur guztia eta araztegira eramaten da. Araztegiak sistema biologikoa eta eguneko 40 metro kubiko ur arazteko ahalmena dauka. Obraren kostua 385.000 eurokoa izan zen eta Foru Gobernuak 308.000 euro jarri zituen.

NILSA sozietate publikoak sustatu eta kudeatutako bi instalazio horiek biztanle-gune txikietarako arazketa-eredu dira. Nafarroako Gobernua biztanle-gune txikietan ari da orain lanean, duela sei urte hondakin-uren %97 araztea lortu ondoren.

Alde horretatik, Nafarroa eta Murtzia dira 2.000 biztanle baino gehiagoko biztanle-gune guztiek 2006rako arazketa-zerbitzuak eduki behar zituztela ezartzen duen zuzentarau europarra betetzen duten autonomia erkidego bakarrak. Orain, Nafarroako Gobernuaren helburua da geratzen den %3a arazteko instalazioak jartzea; hondakin-ur horiek, ordea, sakabanatutako biztanle-guneetan, eremu malkartsuetan eta, zenbaitetan, sakabanatutako lauzpabost etxebizitzaz edo auzo bakarraz osatutako guneetan daude eta, beraz, inbertsio handia egin behar da; ondorioz, obrak ezin dira hain azkar egin.

2012an 20 milioi euroko inbertsioa egin zen ura arazteko

Nafarroak iaz 20 milioi euro inbertitu zituen hondakin-urak ibaietara bideratu baino lehen arazteko. Aurrekontuaren erdia (11,96 milioi euro) erabili zen foru komunitateko ehun araztegiak ustiatzeko; eta gainerakoa (7,7 milioi euro) Ibaiak Garbitzeko Plan Zuzentzaileko instalazio berriak eraikitzeko. Pirinioen ekialdean, gaur Esparza kontseilaria izan den lekuan, Jaurrietako eta Espartza Zaraitzuko araztegiak eraikitzen ari dira orain, eta datorren urtearen erdialdera martxan jartzea espero dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa