(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua babesik gabeko adingabeak etxean hartu nahi dituzten familien bila ari da

astelehena, 2013.eko urriak 14


Neska-mutil horiek aldi baterako familia behar dute; denboraldi hori izan daiteke gutxienez hiru hilabetekoa eta gehienez adinez nagusi egiten diren artekoa


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak babesik gabe dauden eta gizarte-gatazkaren bat bizi duten adingabeak aldi baterako etxean hartu nahi dituzten 50 familia aurkitzeko kanpaina bat jarri du martxan. Hain zuzen, gertakari arazotsuak (tratu txarrak, abusu larriak, abandonua, arretarik eza, e.a.) bizitu ondoren gurasoengandik banandu dituzten haurrak dira.

Kanpainaren lema da “Ez dago ezer familiaren babesik gabeko haurra baino hauskorragorik”, eta Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko zuzendari-kudeatzailea Teresa Nagorek aurkeztu du gaur goizean prentsaurrekoan, Nafarroako Jauregian. Kanpaina La Caixaren Gizarte Ekintzarekin eta Caja Navarra Fundazioarekin elkarlanean antolatu du Gobernuak, eta asteartean, hilak 15, hasi eta azaroaren 20an, Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunean, amaituko da.

Kartela

Aurkeztu den kanpainaren kartela ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak babesik gabe dauden eta gizarte-gatazkaren bat bizi duten adingabeak aldi baterako etxean hartu nahi dituzten 50 familia aurkitzeko kanpaina bat jarri du martxan. Hain zuzen, gertakari arazotsuak (tratu txarrak, abusu larriak, abandonua, arretarik eza, e.a.) bizitu ondoren gurasoengandik banandu dituzten haurrak dira.

Kanpainaren lema da “Ez dago ezer familiaren babesik gabeko haurra baino hauskorragorik”, eta Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko zuzendari-kudeatzailea Teresa Nagorek aurkeztu du gaur goizean prentsaurrekoan, Nafarroako Jauregian. Kanpaina La Caixaren Gizarte Ekintzarekin eta Caja Navarra Fundazioarekin elkarlanean antolatu du Gobernuak, eta asteartean, hilak 15, hasi eta azaroaren 20an, Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunean, amaituko da.

Adingabeen harrera aldi baterako neurria da; helburua da adingabeak babesgabetasun-egoera amaitu eta, ahal izanez gero, bere familiaren etxera bueltatzeko aukera sortu arte etxean zaintzea. Egonaldia izan daiteke hiru hilabetetik adingabea adinez nagusi den artekoa.

Adingabeak etxean hartzea ez da adoptatzea. Izan ere, haurrak, hartu duen familiarekin dauden bitartean, gurasoak ikusteko bisita-erregimena izaten dute.

Teresa Nagorek esandakoaren arabera, Nafarroan 537 adingabe daude babesik gabeko egoera larrian. Horietatik 292 egoitzetan daude eta 245 harrera-familien etxeetan, bai gertuko senideekin (152 adingabe) bai beste familia batzuekin (100). Azken hiru urteetan gora egin du babesik gabeko adingabeen kopuruak; 2012an haur gehiago hartu zituzten egoitzetan familietan baino.

Nafarroako Gobernuaren asmoa da ahalik eta adingabe gehien familiek hartzea, garatzeko ingurune egokiagoa delako, batik bat sei urtetik beherako haurrentzat. Egoitzak ezinbestekoak dira oraindik baina, NFBIren iritziz, egoera jakin batzuetarako bakarrik.

Publizitate-kanpaina

Gaur goizean aurkeztu duten kanpainan La Caixako Gizarte Ekintzak Caja Navarra Fundazioak parte hartu dute. Kanpaina asteartean, hilak 15, hasiko da eta azaroaren 20an, Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunean, amaituko da.

Harrera-programan haurren ezaugarri eta premiak kontuan hartzen direnez (adina, anai-arrebak, etnia, zailtasun bereziak, e.a.), Nafarroako Gobernuak harrera-familia gehiago behar ditu, haur bakoitzari behar duena emateko.

Kanpainaren lema hau da: “Ez dago ezer familiaren babesik gabeko haurra baino hauskorragorik”. Irratian eta Interneten egingo dute publizitatea. Horrez gain, Iruñeko eskualdeko hiri-garraioko geltokietan kartelak jarriko dituzte eta kalean sustapen-jarduerak egingo dituzte.

Gainera www.familiasdeacogida.navarra.es web-gunea sortu dute, familia-harrerari buruzko informazioa zabaltzeko eta babesik gabeko haurrak aldi batean etxean eduki dituzten familien esperientziaren berri emateko.

Gainera, azaroaren 20an familia-harrerari eta harrerak adingabeen garapen emozionalean duen garrantziari buruzko jardunaldi bat egingo dute, profesionalentzat eta, oro har, herritar guztientzat..

Harrera motak

Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuak egoeraren arabera aukeratzeko bost harrera mota dauzka:

1. Harrera sinplea. Bi urte baino gutxiagorako izaten da, adingabea gurasoekin bizitzera joateko aukera sortu artekoa.

2. Harrera iraunkorra. Haurra adinez nagusi izan arte iraun dezake, eta erabiltzen da adingabea jatorrizko familiaren etxera bueltatzea zaila izaten den kasuetan.

3. Presako harrera. Sei urtetik beherako aurrentzat izaten da, gehienez sei hilabeterako. Denbora horretan NFBIko teknikariek haurren babesgabetasun-egoera aztertzen dute eta erabakitzen dute haurrak jatorrizko familiara bueltatzeko aukera baduten edo hobe den beste leku batera eramatea (gertuko senide baten etxera, egoitza batera, beste harrera-familia baten etxera…).

4. Harrera profesionalizatua. Premia eta egoera bereziak (arazo larriak, gizarteratze-arazoak, jarrera-nahasteak, e.a.) dauzkaten adingabeentzako da. Hartzaileek titulazio jakin bat eta esperientzia eduki behar dituzte.

5. Asteburuko eta oporraldietako harrera. Bizikidetza egonkorra izan gabe, familia-eredu baten beharra duten haur handi samarrentzako izaten da.

Azken bi harrera mota horiek datorren urtearen hasieran jarriko dira martxan.

Harrera-familien betekizunak

Harrera-familiek funtsezko betekizun hauek bete behar dituzte: familiako kideei maitasuna eta babesa emateko ahalmena izatea, egitura integratua edukitzea, gizarte-arauak eta balioak transmititzeko ahalmena izatea eta adingabea integratzeko ingurune egokian bizitzea (familia, lagunak, auzoa…). Familiek elkartasunagatik hartu behar ditu haurrak, eta ez gabezia afektibo edo ekonomikoengatik.

Banako edo bikote helduak izan behar dute, osasuntsuak, bizimodu egonkorrekoak eta baliabide nahikokoak. Ezinbestekoa da Nafarroan bizitzea (salbu adingabekoaren egoera berezia bada), babes-sistemako profesionalekin elkarlanean aritzea, haurren historia pertsonala errespetatzea eta haurrek familia biologikoarekin duten harremana errespetatzea.

Azkenik, familiek adingabea hezteko erantzukizuna hartu behar dute, horretarako denbora nahikoa eduki behar dute, eta jakin behar dute helburua ez dela haurra adoptatzea.

Harrera-familientzako laguntza

Harrera-familia izatea ez da erraza: adingabearen bizipenei aurre egin behar zaie, gurasoen bisitak onartu behar dira eta ezin da haurren inguruko edozein erabaki hartu.

Horregatik, harrera-aldian (baita hasi baino lehen eta amaitu eta gero ere), NFBIk babes teknikoa eta prestakuntza eskaintzen die harrera-familiei. Halaber, hilko ordainsari bat jasotzen dute, harreraren gastuak eta zerbitzu publikoen bitartez egin ezin diren tratamenduen aparteko gastuak ordaintzeko ere.

Harrera-prozesuaren faseak

Harrera-prozesuaren lehen fasea da adingabearentzako familia egokia aukeratzea. Horretarako, NFBIk elkarrizketa egiten diete interesa duten familiei, eta talde txikitan (12-15 laguneko taldetan) prestakuntza-saioak egiten dituzte, harrerak dauzkan zailtasunez eta ondorioez hausnartzeko. Gero bikotekide bakoitzaren balorazio psikosoziala egiten da, jakiteko familiek gaitasun ekonomiko, fisiko eta psikiko nahikoa eta behar den motibazioa duten ala ez. Ondoren, NFBIko teknikariek bilera egiten dute familiako kide guztiekin eta haien etxebizitzara bisita egiten dute.

Horren guztiaren ondoren familia egokitzat jotzen bada, itxarote-zerrendan sartzen da, adingabe egokia agertzen den arte. Orduan, adingabea eta familia elkarrekin moldatzeko fasea hasten da: bisitak, asteburuak, eskola-oporraldiak, eguneroko bizikidetza, e.a. Eta azkenenean familia-harrera arautu egiten da.

Harrera formalizatzea da prozesuko bigarren fasea. Horretarako, jatorrizko familiak, harrera-familiak eta adingabeak (hamabi urte edo gehiago badauzka) onespen-dokumentua sinatzen dute, NFBIk ikuskatuta.

Hirugarren fasea NFBIk egiten duen segimendua da; hasieran segimendua bizia izaten da eta, gero, elkarbizitza egoki bilakatzen bada, arinagoa. Familiak teknikari-taldearen laguntza jaso dezake uneoro.

Azkenik, harrera-aldia amaitu egiten da, adingabea jatorrizko familiarekin bizitzera bueltatzen delako, harrera-familiarekin ez delako ondo moldatu eta adinez nagusi egin delako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa