(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 4 milioi euro emango ditu 2013an Baztan, Bidasoa eta Ultzamako azpiegituretarako asteartea, 2013.eko urriak 15


Foru Komunitate osorako aurreikusi den ekarpenaren % 19,30 da, Esparza kontseilariak inguruko udaletako ordezkariekin izandako bileran azaldu duenez.


Nafarroako Gobernuak 4.029.361 euroko ekarpena egingo du Baztan eta Bidasoa inguruko eta Ultzanueta Mankomunitateko (Anue, Lantz, Odieta eta Ultzama) 16 herritan tokiko azpiegituren 24 obra burutzeko. Zenbatekoa Foru Komunitate osorako eman denaren % 19,30 da, lurraldeko biztanleria (25.082 biztanle) Nafarroa osoko biztanleen % 3,89 izanik. Biztanle bakoitzeko, 160,65 eurokoa da diru-laguntza.  

2012-2014 denboraldian, Nafarroako Gobernuak 9,95 milioi euro inbertitu ditu 14,10 milioi euroko aurrekontu orokorra duten azpiegituren proiektuetan. Besteak beste, iparraldeko zonako hondakinak lekualdatzeko azpiegituraren proiektua dago (2,4 milioi euroko inbertsioa). 

José Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria eta Francisco Pérez Arregui Tokiko Administrazioko zuzendari nagusia Donezteben elkartu dira gaur goizean lehenago aipatutako herrietako alkateekin, egiten ari diren lanen egoeraren eta Toki Azpiegituren Planaren kargurako Foru Gobernuaren ekarpenen berri emateko.

Obrak 16 herritan

Obrak Elizondo, Irurita, Narbarte, Amaiur, Aniz, Berroeta, Gartzain, Beintza, Donamaria, Sunbilla, Urrotz, Olague (Anue), Arraitz, Odieta, Erripa (Odieta) eta Doneztebe herrietan egiten ari dira, eta batik bat hornidura-sareak berritu, kaleak zolatu, tokiko bideak konpondu, argiteria berritu, araztaile berria eraiki eta hondakinak lekualdatzeko aipatutako azpiegitura egiteko obrak dira, besteak beste.

José Javier Esparzak presazkoak diren eta Toki Azpiegituraren Planean gehituta dauden obren zerrenda ere eman du ezagutzera. Horietarako 1.017.674 milioi euroko diru-laguntza ematea aurreikusi da, Nafarroa osorako aurreikusi den guztiaren % 7,44. Gehienbat, iazko urte amaieran eta 2013ko lehen hiruhilekoan izan ziren eurite handiek eragindako kalteak konpontzeko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa