(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak Espainian aitzindaria den laguntzen programa jarri du abian unibertsitateetako irakasleek enpresak sor ditzaten

asteartea, 2013.eko urriak 15


NUPekin eta Nafarroako Unibertsitatearekin elkarlanean, irakasleak partaide dituzten proiektuak babestuko ditu urtean 3.630 euroko laguntza eta maileguak emanda.


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, Sodenaren bidez eta NUP eta Nafarroako Unibertsitatearekin elkarlanean, Espainian aitzindaria den laguntzen programa jarriko du abian unibertsitateetako irakasleentzat, balio erantsi handiko enpresak sor ditzaten. Horretarako, laguntza ekonomiko zuzena eta partaidetza-maileguak jasoko dituzte.

Lafuente, Goicoechea eta Sánchez-Tabernero, enpresak sortzeko unibertsitateetako irakasleentzako laguntzen aurkezpenean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Sodenaren bidez eta NUP eta Nafarroako Unibertsitatearekin elkarlanean, Espainian aitzindaria den laguntzen programa jarriko du abian unibertsitateetako irakasleentzat, balio erantsi handiko enpresak sor ditzaten. Horretarako, laguntza ekonomiko zuzena eta partaidetza-maileguak jasoko dituzte.

Helburu hori izanik, Lourdes Goicoechea lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilariak gaur goizean sinatu du hitzarmen bana Julio Lafuente eta Alfonso Sánchez-Tabernero NUP eta Nafarroako Unibertsitateko errektoreekin, hurrenez hurren.

Lehendakariordeak azaldu duenez, programaren asmoa unibertsitateetan egiten diren ikerketen ahala aprobetxatzea da, goi-mailako prestakuntza eskatzen duen enplegua sortzen duten enpresak eratzeko, emaitzak enpresen eremura eramanez. Beraz, programak bi motatako laguntzak ematen ditu: alde batetik, laguntza ekonomiko zuzena unibertsitateetako irakasleentzat, haien lanetako ondorioak egindako lana babesten duten enpresei emateagatik. 3.630 euroko laguntza emango da urtean enpresan parte hartzen duen irakasle bakoitzeko (gehienez 18.150 euro 5 irakaslerentzat); beste alde batetik, hasierako inbertsioaren adinako partaidetza-maileguak (40.000 euroraino) finantza-baldintza onuragarrietan. Itzultzeko epea, gehienez, 6 urtekoa izango da, eta 2 urtekoa gabealdia. Bi neurriak osagarriak dira.

Irakasleen partaidetza duten enpresak, ekonomia berdearen, talentuaren ekonomiaren eta osasunaren ekonomiaren barruan

Laguntzak bideratuko dituen deialdia laster plazaratuko da, Goicoechea lehendakariordeak deialdian parte hartu nahi duten enpresek bete beharreko baldintza batzuen berri eman duen arren. Baldintza horietako bat zera da: laguntzak jasoko dituzten enpresen jarduera talentuaren ekonomiaren, ekonomia berdearen eta osasunaren ekonomiaren alorren ingurukoa izan beharko da. Hiru oinarri horiek ditu Nafarroako sistema emankorrak gaur egun, eta Moderna Planaren ardatzak dira.

Programan parte hartu ahal izateko ezinbesteko beste irizpideetako bat da enplegua sortzea. Laguntzak jaso nahi dituzten enpresek gutxienez bi pertsona izan behar dituzte kontratatuta, eta enpresan parte hartzen duen irakasle bakoitzeko beste pertsona bat kontratatu beharko dute.

Deialdira NUPeko irakasle-funtzionario eta Nafarroako Unibertsitateko irakasle titular edo katedratiko guztiak aurkeztu ahal izango dira, betiere haien lan zientifikotik sortutako enpresan % 7ko gutxieneko partaidetza badute.

Unibertsitateen esparruan 14 enpresa sortu dira azken lau urteetan

Azken lau urteetan 14 enpresa sortu dira, eta horien jatorria Nafarroako unibertsitateetan garatutako ikerketa-lanak izan dira: 11 NUPen eta 3 Nafarroako Unibertsitatean. Aurkeztu den programa horrekin, Foru Gobernuak enpresak sortzeko martxa bikoizteko helburua ezarri du. Hartara, hiru urte barru unibertsitateetako ikerketa izango da goi-mailako tituludun 70 langile dituzten 30 erakunde berri gutxienez sortzeko oinarria.

Ekimena Nafarroako Gobernuak abian jarri duen lehen Ekintzailetza Planaren barruan egin da. Beste ekintza batzuk ere antolatu ditu, esate baterako, ekintzaile berrientzako laguntzak proiektuak abian jartzeko hasierako gastuetarako, lehiakortasuna hobetzeko diru-laguntzak, edo 184 negozio-idea jaso dituen ‟Ekintzaileentzako Bultzada" programa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Programaren aurkezpena
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa