(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ezkurra ibaian malda bat eraiki da amuarrainek eta izokinek ibilguan gora egin dezaten Doneztebe parean

asteazkena, 2013.eko urriak 16


Jarritako harri-lubetak saneamendurako hodi-biltzaile batek eraturiko presa saihesten du.


Ezkurra ibaiko presa, malda eraiki aurretik eta ondoren.

Nafarroako Gobernuak malda bat eraiki du Ezkurra ibaiaren ibilguan lehendik zegoen presa saihesteko, Doneztebe parean, ibaiko arrainen migrazioa hobetu ahal izateko. Presa, Bidasoa ibaiarekiko bilgunetik 300 metro ingurura dagoena, arrainek "igarotzeko zailtzat" zegoen kalifikatuta, Nafarroako Gobernuak 2001ean egin zuen baina berriki eguneratu den presen eta oztopoen inbentarioaren arabera.

Antzina eraikitako desnibela da. Hasiera batean Erdi Aroko errota baten instalazioen parte zen eta, azken 20 urteetan, herriko saneamendurako hodi-biltzailea dago bertan. Hodi-biltzaileak ezkerraldeko auzoa sare nagusiarekin lortzen du. Jarduera burutu aurretik, presa txikiak metro eta erdiko desnibela zuen, hau da, neurri handiko arrai batzuek eta ibilguaren baldintza jakinetan bakarrik egin zezaketen presan gora. Kasu honetan, irtenbidea harri-lubeta eraikitzea izan da, malda gisa, desnibela kentzeko. 26.227,11 €-ko kostua izan duen jarduerari esker, arrainen mugikortasuna eta izokinen igoera erraztu dira ugaltzeko baldintza ezin hobeak dituen tarte horretan.

Udazkenean, izokinek Kantauri itsasotik hasita igotzen dute ibaien hasieretaraino ugalketa-zikloa amaitu ahal izateko. Bidasoa ibaia 65 kilometro luze da guztira, eta ibaiadarrekin batera 477 kilometroko luzera du. Gaur egun, egiaztatu denez, izokinak ibilgu nagusiaren % 80 erabiltzen du baina ibaiadarren luzeraren % 8ra baino ezin da iritsi, eta tarte horretan dago ugaltzeko aukera gehien. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak burutu duen jarduera iragazkortzeko ekintza estrategikoa izan da, tarte hori Bidasoaren ibaiadar nagusia den Ezkurra ibaiaren gunerik baxuena delako.

Azken hamarkadan, Nafarroako Gobernuak guztira 27 jarduera bultzatu eta burutu ditu arro horretako ibaiko jarraipena hobetzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa