(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 730.000 euro emango dizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei gizartean baztertuta geratzeko arriskuan daudenentzako enplegua sustatzeko

asteazkena, 2013.eko urriak 16


2014rako laguntzen deialdia da, atzo Gizarte Ongizateko Kontseiluak onetsi zuena, eta oinarriak Foru Gobernuak eman ditu jakitera gaurko saioan.


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako laguntzen deialdiaren oinarriak eta irizpide orokorrak eman ditu ezagutzera. Laguntza jasotzen duten erakundeek 2014an gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden langabetuak prestatu edota kontratatzea ahalbidetzen duten proiektuak prestatu beharko dituzte. Laguntza 730.819,93 eurokoa izango da.

langileak

Emakume langileak kateko lan batean.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako laguntzen deialdiaren oinarriak eta irizpide orokorrak eman ditu ezagutzera. Laguntza jasotzen duten erakundeek 2014an gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden langabetuak prestatu edota kontratatzea ahalbidetzen duten proiektuak prestatu beharko dituzte. Laguntza 730.819,93 eurokoa izango da.

Deialdi berriak, gizarte helburuetarako PFEZaren % 0,7tik hartutako funtsen bidez finantzatuko denak, Nafarroako Gizarte Ongizateko Kontseiluaren oniritzia jaso zuen atzo. Gizartean baztertuta geratzeko arriskuan daudenentzat enplegua sustatzeko hiru programa jakinetako bat da; Nafarroako Gobernuak sustatzen du eta, aurten, mila pertsona baino gehiagori lana eman die.

Oniritzia jaso duen programaren helburua, orain, irabazi-asmorik gabeko erakundeei laguntza ekonomikoa ematea da, gizartean baztertuta dauden eta, dituzten ezaugarri bereziak direla-eta, alor horretako ohiko baliabideak erabili ezin dituztenen enplegua lortzeko aukerak hobetuko dituzten  proiektu eta jarduerak abian jartzeko. Pertsona horiei laneratzeko aukerak hobetzeko ohitura eta trebetasunak irakastean datza.

Programa horietan parte hartzeko, onuradunek gizarteratzeko errenta jasotzen duten unitateetako kideak izan behar dute. Hala ere, aparteko kasuetan, baldintza hori betetzen ez duten baina gizartean baztertuta dauden bestelako langabetu batzuk kontratatu ahal izango dira.

Proiektuen edukia eta diru-laguntzen bidez ordain daitezkeen gastuak

Parte-hartzaileek arreta osoa jasoko dute, besteak beste, onuradun bakoitzarentzako ibilbide pertsonalizatuak, gizartean lagun egitea, lanean hasi aurreko prestakuntza egokitua eta lanerako prestakuntza, eta praktikak enpresetan. Enplegua modu aktiboan bilatzeko laguntza edota autoenplegu-ekimenetarako aholkularitza ere emango zaie, eta lana familiako bizitzarekin bateratzea errazten da. Gainera, proiektuaren barruan, onuradunek aldi baterako kontratazioa ere eskura dezakete.

Diru-laguntza jasotzeko, gizarteratzea helburu duten eta egoitza edo ordezkaritza iraunkor bat Nafarroan duten irabazi-asmorik gabeko erakundeek sustatu behar dituzte proiektuak.

Erakunde onuradunek laguntzak jasoko dituzte programetako parte-hartzaileak kontratatzeko, lanbidearteko gutxieneko soldataren % 140rainokoak. Parte-hartzaileen ordaindutako praktikak, proiektuak zuzendu eta koordinatzen dituzten langileen gastuak eta higiezinen alokairua, gastu arruntak eta zerbitzu tekniko eta profesionalak ordaintzeko ere diru-laguntzak emango dira.

Mila pertsona ingururi lana ematen dieten hiru programa

Nafarroako Gobernuak, aurtengo urtean, gizartean baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonentzako enplegua sustatzeko bi ildo bultzatu ditu. Horiei esker, mila pertsona inguruk lan-kontratua lortu dute. Aurrekontu osoa 5,1 milioi eurokoa izan da. Programa horiek laster sendotuko dira ekitaldi honetan irabazi-asmorik gabeko erakundeek prestatzen dituzten proiektuentzako  laguntzen deialdi baten bidez. Deialdiaren baldintzak gaurko saioan Gobernuak ezagutzera eman duen deialdiaren antzekoak dira.

2013an garatu diren eta 2014an abian jarraituko duten bi programetatik inbertsio handiena egin duena zuzeneko enplegu aktiboarena da. Tokiko erakundeek, gizarte-ekimenerako erakundeek eta merkataritzako erakundeek gizarteratzeko errenta edo gizarteratzeko eta laneratzeko laguntza jasotzen dutenak kontratatzeko eta horien enplegua lortzeko aukera hobetzeko diru-laguntza ematen du. Deialdian 148 erakundek parte hartu dute, eta horiek 703 pertsona kontratatu dituzte. Horietatik 647 kontratatu dituzte tokiko erakundeek, 36 enpresek eta 20 irabazi-asmorik gabeko erakundeek.

Kontratatutakoen % 62 gizonak izan dira eta % 38 emakumeak, 2012ko ehunekoen antzekoak. Adin-taldeei dagokienez, 30 eta 39 urte artekoak dira gehienak, kontratatutako guztien % 46. % 42k 40 eta 49 urte artean ditu eta % 12k 20 eta 29 urte artean. Jatorriari dagokionez, % 70,30 estatukoak dira eta gainerakoak atzerritarrak.

Bigarren programa Enplegu Sozial Babestua da, tokiko erakundeei zuzendurikoa, talde baten intereseko irabazi-asmorik gabeko proiektuak egiteko eta Gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak, gizarteratzeko errenta jasotzen duten unitateetako kideak edo errenta hori jasotzen ez duten baina enplegua aurkitzeko aukera hobetzeko gizarteratze eta laneratzeko baliabideren bat behar dutenak kontratatzeko. Kasu horretan, gainera, gizartean lagun egiteko aukera ere badago, izan ere, programan sartzen diren pertsonek, ezaugarri bereziak direla-eta, gizarte-zerbitzuetako profesionalen arreta handiagoa behar dute. Deialdi honetan, 38 tokiko erakundek parte hartu dute eta 2,1 milioi euro inbertitu dira. Erakunde horiek 306 pertsona kontratatuko zituztela kalkulatu da, baina kopurua nabarmen handituko da urtea amaitu ahala.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa