(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hautatu dituzte enpresa berritzaileak sortzeko programan parte hartuko duten sei proiektuak
osteguna, 2013.eko urriak 17


Caja Rural de Navarra, Cinfa, Correos, Iberdrola, MTorres eta Viscofán erakundeek hautatu dituzte aholkulari gisa eta ekonomikoki babestuko dituzten eta CEINen enpresak azkartzeko programa burutuko duten ekimenak.


Taldeko argazkia

Lankidetzan arituko diren enpresetako ordezkariak hautatu dituzten sei proiektuen sustatzaileekin. ( irudia handitu )

Gaur goizean elkartu dira CEINen ‟Ekintzaileak Bultzatzeko Ekintza"ren lehen edizioan parte hartuko duten sei proiektuak aukeratzeko. Programa Nafarroako Gobernuak bultzatu du Foru Komunitatean enpresa berritzaileen sorrera sustatzeko helburuarekin.

Programan lankidetzan arituko den enpresa bakoitzak (Caja Rural de Navarra, Cinfa, Correos,Iberdrola, MTorres eta Viscofán) ekimen bat hautatu du, datozen lau hilabeteetan 8.000 euro emanda ekonomikoki babestu eta esperientziaren eta enpresaren ikuspegiaren berri emanda aholkatuko duena.

Hautatutako proiektuek, gainera, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroak (CEIN) sustatutako enpresak azkartzeko programa espezifiko batean parte hartuko dute. Programa horretan, banakako tutoretzak, tailer praktikoak, lanerako guneak eta proiektuen inkubazioa bezalako zerbitzuak emango dira.

Hautatutako sei proiektuak eta aholkulariak

Zehazki, Caja Rural de Navarrak Carmelo Pérez de Larraya, Ignacio Gascón, Francisco Javier Baztarrika eta Roberto Ruizek sustatutako Air-Rops proiektua babestuko du. Ekimena autopropultsatzen diren ibilgailuetarako iraulketen babes-sistemen diseinuan, garapenean, ekoizpenean eta merkaturatzean oinarritzen da. Zabal daitekeen egitura automatiko patentatu bat hartuko luke ardatz.

Bigarrenik, Cinfak Alejandro Vaquero, Pablo de Vicente, Jesús Echeverría eta Julián Garridok bultzatutako sentsore kimikoetan aplikatzeko irtenbide automatizatuen proiektua hautatu du. Negozio-idea atmosfera kontrolatuetan sentsore kimikoak kalibratu eta garatzeko prozesuak automatizatzeko moduluak diseinatu eta ekoiztean datza.

Rentik, David Herrero eta Hernando Herrero sustatzaileena, Correos erakundeak babestuko du. Hiri eta eskualdeen eremuetan, enpresa banatzaile eta paketeria-enpresentzako mugikortasun-zerbitzua da, ibilgailu elektrikoak alokatuta burutuko litzatekeena, mantenuari eta kontsumitutako energiari dagokienez.

Iberdrolak Ciro Larrañeta eta Ignacio Serónek aurkeztutako Izaga Services proiektua aukeratu du, aerosorgailu eolikoen mantentze-lanetaz arduratuko dena, dibidieta eta enpresak berak diseinaturiko makinen bidez.

Mtorres erakundeak Koldo Fernando Ábrego, Sergio Peñalver eta Juan Carlos Piñuelak sustatutako NewMusicNow proiektua babestuko du. Musikaren alorrean banakako eta taldeko lanaren antolaketa eta garapena errazteko produktu teknologikoak merkaturatzean datza.

Viscofán erakundeak bakterioen ugaritzea saihesteko estrategien proiektua hautatu du. Proiektuaren talde sustatzailea Goizeder Almagro, Manuel Montero eta Javier Pozuetak osatzen dute. Negozio-ideia bakterioen glukogenoaren ekoizpena sustatzeko estrategiak bilatu eta merkaturatzean datza, bakterioen populazioa ugaritzea saihesteko.

184 enpresa-proiekturen ebaluazioa

Hautapen-prozesuan 184 enpresa-proiektu ebaluatu dira. Horietatik 15 atera dira lehen hautaketan eta lankidetzan jardungo diren erakundeek baloratu dituzte, programaren bidez babestuko duten proiektua hautatzeko.

‟Ekintzaileak Bultzatzeko Ekintza"n parte hartzen ari diren erakundeek, finalista atera diren sei proiektuak hautatu ondoren, hautagai izan diren ekimen guztien ahalegina eskertu dute, baita Nafarroako ekonomiari lagunduko dion enpresa-proiektu baten aldeko apustua egiteagatik ere.

Hautatu ez diren proiektuentzat, CEINek zerbitzu guztiak jarriko ditu haien eskura (aholkularitza, azkartzea, haztegiak etab.) ekimenak enpresa berri bihurtzen laguntzeko.

"Ekintzaileak Bultzatzeko Ekintza", zenbatekoak

"Ekintzaileak Bultzatzeko Ekintza"ren lehen edizio honetan 184 enpresa-proiektu aurkeztu dira guztira, 340 sustatzailerenak.

Hautagaitza aurkeztu dutenen profila honelakoa da: gizona (hautagaien % 64), Foru Komunitatekoa, 36 urtekoa, goi-mailako unibertsitateko tituluduna eta gaur egun lanean dagoena (% 65).

Proposatutako negozio-ideiari dagokionez, aurkeztutako proiektuen % 29 pertsonentzako zerbitzuen sektorekoa da. Horren atzetik daude IKTekin (% 15), merkataritzarekin (% 13) eta enpresentzako zerbitzuekin (% 11) loturiko ekimenak.  Hautagaitzen % 7 industriaren sektorekoa da, % 6 turismoaren sektorekoa eta beste % 6 nekazaritzako elikagaien sektorekoa.

"Ekintzaileak Bultzatzeko Ekintza" 2013-2015eko Ekintzailetza Planaren barruan egin da. CEINek kudeatu eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatzen du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa