(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

3.790 izokin-kume askatu dituzte Bidasoaren arroan espeziea berreskuratzeko
astelehena, 2013.eko urriak 21


Gaur Oieregin askatu dituzte kumeak, bertan izan da Barcina Lehendakaria ere, eta laster 37.294 kume gehiago askatuko dituzte beste tarte eta ibaiadar batzuetan.


izokina

Barcina Lehendakaria eta Esparza kontseilaria izokin-kumeak askatzen. ( irudia handitu )

Gaur goizean 3.790 izokin-kume askatu dituzten Bidasoa ibaian, Oieregin, bere kabuz iraun dezakeen espeziearen ibai horretako populazio naturala berreskuratzeko. Ekitaldian Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak parte hartu du, eta harekin batera izan da José Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria.

Aurreikusi denez, datozen egunetan 37.294 izokin-kume pikart askatuko dira guztira Bidasoa ibaiaren hainbat tartetan eta ibaiadar batzuetan (Beartzun, Artesiaga, Aiansoro, Ezkurra eta Ezpelura).

Ondoren, Berako harrapatze-estaziora joan dira, han burutzen baitira izokinen populazioa kontrolatzeko lanak (zenbaketa eta aleen markaketa).

Izokinaren birpopulatzea Bidasoaren arroan

Izokin arrunta espezie anadromoa da, hau da, bizitzako zikloaren zati bat itsasoan garatu ondoren ur kontinentaletara itzultzen da ugaltzera. Horrek nabarmen zailtzen du espeziea ezagutzea, baita bere kudeaketa eta berreskuratzea ere. Balio ekologiko argia izateaz gain, espezieak interes sozioekonomikoa ere badu, arrantzale-industria handiak mantendu izan dituelako eta kirol-arrantzaleek gehien gutiziatzen duten espezieetako bat delako.


Lehendakaria eta Javier Esparza harrapatutako izokinetako bati begira, azterketa morfologikoa egin aurretik. ( irudia handitu )

Bidasoa Foru Komunitatean izokin arruntaren ezarritako populazioa duen ibai bakarra da. Hala ere, espeziearen banaketa naturalaren eremu osoan bezalaxe (Europako eta Ameriketako Atlantikoaren iparraldeko kostaldeak), Bidasoaren arroan populazioak nabarmen egin du behera. Horregatik, Nafarroako Gobernuak Bidasoako izokinen populazioa berreskuratzeko plana jarri zuen abian 1988an, aniztasun biologikoa, genetikoa, eta modu naturalean ugaltzeko eta aisialdirako arrantzari eusteko duen gaitasuna bermatzeko, populazio-mailari eragin gabe.

Espeziea berreskuratzeko planaren ekintzetako bat populazio basatiak indartzea da, izokinak naturalki heltzen ez diren edo modu adierazgarrian iristen ez diren arroaren guneetan. Birpopulatzea Mugairiko San Francisco de Asís arrain-haztegiko aleen bidez egiten da, bi sasoitan eta bi motatako kumeekin: arrainkumeak udaberriaren amaieran eta udaren hasieran birpopulatzen dira, batez beste 7,4 cm eta 5 gramo dituzte, eta marka dute eginda gantz-hegalean. Aurten 83.285 arrainkume birpopulatu dira guztira Bidasoa, Ezkurra eta Ezpelura ibaietan; pikartak udazkenean birpopulatzen dira: 10,8 cm-ko neurria eta 18 gramoko pisua dute batez beste. Marka gisa, gantz-hegalean ablazioa dute eginda eta sudurrean mikromarka bat. Gaur askatu diren izokin-kumeak azken mota horretakoak izan dira, eta udazken honetan guztira 37.294 pikort askatuko direla aurreikusi da.

Populazioaren kontrola Berako harrapatze-estazioan

Nafarroako Gobernuaren izokina berreskuratzeko estrategiaren beste ardatzetako bat populazioa kontrolatzea da. Kontrola ibaian egiten duten bizitzako ziklo osoan burutzen da: ibaian gora egiten duten ale ugaltzaileak eta arrainen arrabalekuak ikusiz lokalizatuta ugalketa naturala kontrolatzen da, arrabarako habiak zenbatzen dira, populazioen jarraipena egiten da eta izokin gazteen migrazioa kontrolatzen da.

Espezieak kontrolatzeko ekintza batzuk Berako harrapatze-estazioan egiten dira. Bidasoa ibaiaren ezkerraldean dago, herritik oso hurbil. Fundizioen presako oztopo artifiziala aprobetxatzen duten instalazio txikiak dira, eta gune horretan ibaian gora egiten duten izokin guztiak harrapatzen dira. Horretarako, arrainentzako eskalaren zati den oraska batean butroi bat (sarez egindako konoa) duen kaiola bat dago jarrita. Bertara modu naturalean igo daitezke arrainak, baina ezin dute irten.

Basozaintzako langileek urteko sasoiaren eta baldintza hidrologikoen arabera aztertzen dute tranpa, eta harrapatutako aleei buruzko datuak jasotzen dituzte. Horretarako, kaiola jaso eta harrapatutako arrainak instalazio barrura lekualdatzen dira. Han, putzu batean anestesiarako prestatzen dira eta, ostean, datuak jasotzen dira: espeziea, sexua, luzera, altuera, jatorria (birpopulatutakoa edo basatia) eta ezkaten lagina. Ondoren, putzu txiki batean uzten dira indarberritu daitezen presan gora askatu aurretik.

Izokina berreskuratzeko plana aplikatzeari esker, 1990. urtetik Bidasoa ibaian gora egiten duten ale kopurua handitzea lortu da. Gainera, kopurua egonkoru da urteko batez bestekoa 300 ingurura hurbilduz, nahiz eta azken hiru urteetan kopuru hori nabarmen gainditu den (462 2010ean, 461 2011n eta 387 2012an).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa