(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sustapen Departamentuak Nafarroako 47 errepidetako zola konpontzeko proiektua hasi du 9 milioi euroko aurrekontuarekin astelehena, 2013.eko urriak 21


Errepideak kontserbatzeko zazpi zentrotan egingo dira konponketak, eta urte eta erdi iraungo dute.


Sustapen Departamentuak gaur hasi ditu Iruñeko Kontserbazio Zentroko errepideen zolak konpontzeko lanak, eta, egun hauetan, Irurtzun, Lizarra, Mugairi, Agoitz eta Tafallako Kontserbazio Zentroetako errepideen konponketari ere ekingo dio, iragan neguko kanpainako eurite eta elurte handiek eragindako kalteak direla-eta. Konponketak burutzeko inbertsioa 9 milioi euro ingurukoa da, eta jarduerak 47 errepidetan egingo dira. 

Birgaitzeko proiektuen kontratuak honako enpresa hauekin adostu dira: Eurocontratas S.A./Asfaltos y Construcciones Baztán S.A. (Iruña), Excavaciones y Transportes Orsa (Irurtzun) S.L., Riojana de Asfaltos S.A./Euroasfaltos de Navarra S.A. (Lizarra), Eurocontratas S.A/ Asfaltos y Construcciones del Baztan S.A (Mugairi eta Agoitz) eta Excavaciones Fermín Osés S.L./Construcciones Beltrán Moñux S.A./Excavaciones Redondo Sorozábal S.L. (Tafalla).

Sustapen kontseilaren Foru Agindu bidez edo Obra Publikoetako zuzendari nagusiaren Ebazpen bidez onartu diren lanei dagokienez, zolak obrak hasten direnetik 45 eguneko epean birgaituko direla aurreikusi da.

Konpondu beharreko zolak desitxuratuta, bereizita eta adabakiz beteta daude eta irregulartasunak dituzte proiektuek jasotzen dituzten tarteetan. Kasu batzuetan, birgaitzeko prozedura zera izango da, kaltetutako bide-zorua fresatzea bost zentimetroko gutxieneko lodiera lortu arte, fresatutako gunea ekortzea, itsaspenerako emultsioa jartzea eta agregakin ofitikoen nahasketa bituminoso beroa zabaltzea, ondoren trinkotzeko. Lanak bideko markak margotu eta gainazala fresatuta amaituko dira.

Beste kasu batzuetan, birgaitzeko prozedura gurpil-geruza jarraitu bat zabaltzea izango da, hainbat luzeratakoa, errepidearen arabera, eta nahasketa bituminoso beroa erabiliz erregularizatuta. Azken kasu horietan ere, lanak bideko markak berriro margotzean amaituko dira.

Kaltetutako bideak eta zenbatekoak

Iruñeko Kontserbazio Zentroaren errepideetako zoruaren kalteak konpontzeko lanetarako 1.118.822 euroko inbertsioa egin da.
Honako hauek dira konponduko direnak: PA-30 Iruñeko Ingurabidea, PA-31 Iruñerako sarbideak hegoaldetik eta aireportutik, N-121-A Iruña Behobia (6 KPtik 24+960 KPra), N-121 Iruña-Tutera, NA-234 Arrizabalaga-Urrotz, NA-4118 Gaskue, NA-4230 Lizaso-Arraitz, NA-7004 Izkue-Artazkotz eta NA-7010 Astrain-Irurtzun.

Irurtzungo Kontserbazio Zentroko errepideen zoruak kontserbatu eta birgaitzeko obren kontratua 1.787.000 eurokoa izan da.  Honako errepide hauetan egin dira konponketak: NA-4063 Etxarri-Larraun, NA-7505 Mugiro, NA-4111 Itsaso, NA-4113 Erbiti, NA-4119 Gartzaron, NA-4355 Ilarregi, NA-1700 Lekunberri-Leitza, NA-4011 Huitzi zeharbidea eta Gorriti zeharbidea, NA-7500 Irurtzun-Madotz-Lekunberri, NA-700 Iruña-Lizarra Etxauritik, NA-7061 Lizasoain-Oltza, NA-4120 Gulia-Arostegi.

Irurtzungo Kontserbazio Zentroko autobideak kontserbatu eta birgaitzeko Zarraluqui kontseilariaren beste Foru Agindu bat onetsi zen. Horren bidez, 1.203.000 euro bideratu dira Gasteiz norabideko A-1 autobiako, Donostia norabideko A-1 autobiako, A-15 Leitzarango Autobiako eta Sakanako Autobiako akatsak konpontzeko.

Bestalde, Mugairiko Kontserbazio Zentroari dagozkion errepideetarako aurrekontua 905.000 eurokoa da, eta lanak N-121-A Iruña-Behobia (24+960 KPtik 39 KPra), NA-170 A-15 Doneztebe parean eta N-121-B Iruña-Frantzia Dantxarinea inguruko errepideetan egingo dira.

Lizarrako Kontserbazio Zentroko bideen kalteak konpontzeko 1.000.000 euroko aurrekontua onetsi zen. Honako hauetan burutuko dira lanak: N-120 Lizarra Beasain, N-129 Azedo Lodosa, NA-132-A Lizarra-Gasteiz, NA-743 Genevilla Marañón, NA-7186 Artatza-Urra, NA-7187 Bakedao, NA-7205 Santsol-Desojo-Esprontzeda, NA-7211 Lapoblación-Aguilar Kodes, NA-7323 Iruñela eta NA-7327 Arandigoien.

Agoizko Kontserbazio Zentroko errepide batzuk ere konpondu egin behar dira, esate baterako, N-135 Iruña-Frantzia Luzaide parean eta NA-137 Burgi-Izaba-Frantzia. 1.452.848 euroko aurrekontua jaso da horietarako.

Azkenik, Tafallako Errepideen Kontserbazio Zentroko kaltetutako bideak hauek dira: NA-601 Arrizabalaga-Lerin, NA-2346 Alzorriz, NA-5141 Aiesa, NA-5005 Getze Ibargoiti, NA-5110 Leotz-Uzkita, NA-6120 Lerin-Berbintzana eta NA-5401 Rocaforte. Konpontzeko, Sustapen Departamentuak 1.911.403 euro eman ditu.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa