(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak 4,19 milioi euro emango ditu Sakana eta Larraun-Leitzarango azpiegituretarako
asteartea, 2013.eko urriak 22


Lakuntza, Arruazu, Irurtzun, Leitza, Lekunberri, Imotz, Uharte Arakil eta Hiriberri (Arakil) herrietan egingo diren obrak eta Sakanako Mankomunitateak sustatutako beste batzuk egiteko izango da zenbatekoa. Guztira, 6,38 milioi euroko kostua dute.


Nafarroako Gobernuak 4,19 miilioi emango ditu 2012-2014 denboraldian Foru Komunitateko iparraldeko zortzi herritako azpiegituren obretarako, José Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak gaur goizean, Irurtzunen, inguruko (Sakana, Leitzaran, Urumea eta Araxes) udal-ordezkariekin egindako bileran esan duenez.

Gaur egun abian dira jarduerak (edo aurten bukatu dituzte), eta 6,38 milioi euroko kostua izan dute. Obrak Lakuntza, Arruazu, Irurtzun, Leitza, Lekunberri, Imotz, Uharte Arakil eta Hiriberri (Arakil) herrietan egiteko eta Sakanako Mankomunitateak sustatutako beste batzuk dira, batik bat hornidura-sareak berritzeko, kaleak zolatzeko, argiteria publikoa berritzeko, udal-instalazioak egokitzeko (kontzejuetxeak eta hilerriak), eta uraren goi-horniduretan obrak burutzeko (hoditeria, ura edateko ur bihurtzeko bi instalazio etab.).

2013an, Foru Gobernuak 2,69 milioi euro eman zituen jarduera horietarako, hau da, Nafarroa osora bideraturiko zenbateko osoaren % 12,87. Inguru horretan 25 udalerri daude, guztira 29.540 biztanle, Foru Komunitate osoaren % 4,58. Biztanle bakoitzeko, ekarpena 91,01 eurokoa da; Nafarroa osoko biztanleko ekarpena, aldiz, 32,40 eurokoa. 2012an, obrak burutzeko 1,32 milioi euro bideratu ziren eta, aurreikusi denez, 2014ko ekitaldian 0,18 milioi euro jasoko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa